Karabele auzoa
AUZOAREN HISTORIA LABURRA
Ontzien pausaleku izan bazen ere antzina, bereziki zubiak zaindu du mendeotan zehar, ia oraintsu arte, Karabele izena bera eta beronen nortasuna. Zurezko lehen zubia 1558ko urtean egin omen zen eta 1805ean harrizkoa (Ik. Indice de Documentos, Fausto Arocena, Udal Artxiboa, 72 or.). Karabelek izan ditu errota nahiz errementaldegia ere berekin, baina zubia izan du funtsean elementurik aintzatsuena. Zubi honek eman dio Hernaniko herriari, Urumea zeharkatuz, Ergobia, Astigarraga eta Donostiarako edota Zikuñaga nahiz Nafarroarako irtenbidea. Garita bat ere bai omen garai batean hor. Bidezkoen “zaintzarako”, noski.
BASERRIAK
SOLASKIDEAK
• Ollo, Joxe Migel (Balantxa)
• Otegi Otegi, Antonio (Eguzki-Alde)