Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Sorozabal
(Munto)
(hondakinak)
“Sorochabal” eskrituretan. Ez da jakiten ahal gauza handirik urteetan lau pareta zahar baino (hondakinak egun) erakutsi ez dituen baserriari buruz.
Gain zabal batean, Bortolua-Enea baserria baino beheraxeago dagoela edo zegoela, Munto edo “Muntto” izengoitik deitu soinujole ezkonge bat zela bertako azken biztanlea eta Rezolatarrak familia dela beraren jabea. “Nomenclator” zerrendan ageri da (1870), hori bai. Baina deus ez hortik aurrera.