Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Pardiola

 

      Ez da batere gauza erraza Pardiola izenaren korapiloa askatzea, nahiz eta “ola” atzizkiaren arazoa (burdinola, etxola, lekua) aski garbi dagoen. “Pardi” hitzak norbaitek esan du sagar muztioa adierazten duela.

      Dena den, horrela ez bada ere, plano zahar baten arabera, Erreka Zaharra eta Uban-Errekak bitarteko hegal horiek guztiak sagasti ederrez horniturik ageri zaizkigu.

      Etxeberria familia bizi izan zen hor ia oraintsu arte, hauek etxea bere lurrekin saldu eta orain Iñaki Valle eta Ana Arbiza senar-emazteak bizi dira bertan. Iker, Ainara, eta Asier seme-alabekin.

      Hauek goitik behera erabat berritu dute baserria, helburu berri bat eman diotelarik. Landetxe edo landa turismoko etxe bihurtu dute. Ez da hain zuzen nekazal turismo etxe, ez baita baserri (ez dute behi, ardi edo horrelakorik), mendialdeko hotel gisako zerbait da baizik.