Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Galtzada Berrieta

 

      Erraz ulertzeko moduko esanahia du etxe honek. Aurrez aurre Don Fermin-Enea baserria duelarik, Osinagako bidean Mendipe pasatu eta Oianeder baino lehentxeago bidearen ezkerrera aurkitzen da Galtzada Berrieta.

      Aurreko egitura mantenduz, oraintxe bezala bi isuritako etxea zen lehen ere. Azpian ukuilua zuen, bizilekua goian eta ganbara gainean.

      Maria, etxekoandre zaharra (82 urte), hona ezkondu zenean, gizonaren aita eta ama bizi ziren. Aita Joan Kruz Lujanbio, bertako semea, eta ama Kontxesi Oiarbide Zuaznabar Larregain baserriko alaba. Seme-alaba hauek izan zituzten: Joan Joxe, Manolo, Pedro, Iñaxi, Josefina eta Migel.

      Migel, etxerako, Maria Kamio Setien, Urnietako Portxeta baserriko alabarekin ezkondu eta hauen seme-alabak: Joan, Inazio (biak istripuz hilak), Mari Koro, Sebastian eta Bernardo.

      Orain aiton-amonak eta erraina Izaskun Mintegiaga Leaburuko alaba Joan zenaren emaztea eta Iker hauen seme gaztea bizi dira elkarrekin.

      Baserrian hiru behi, baratzea, oiloak eta zerria etxerako hazten zuten urtero.

      Aita, Migel, txofer ibilia da bere denboran, Zikuñagatik paper garraioan batik bat. Maria, emazteak, dendatxo bat eduki zuen, janari denda hainbat urtetan.

      Garai bat iritsi zitzaien txofertza, baserri lana eta denda batera ezin eramana, eta orduan baserria saldu eta alboan sagastia zeukaten lekuan etxe berri eroso bat eraiki zuten. Benetan dotorea da etxea. “Borda-Berri” izena, harri ederrez egina lehen solairua bitartekoan, balkoi zabala eta sarrerako atea biziki egoki landua, marrazki eta guzti (lauburua, Euskal Herriko mapa, aiton-amonen irudia, “Ongi-etorri” idazkuna, laia, haritz hostoa, ikurrina eta atearen alboko horman ezkila polit bat, Iker gaztetxoaren artelana dena.