Hernaniko Osinaga auzoko Oieneder baserrian jaio zen. Hamar senide izan ziren eta gazteena zen bera, Aitona eurekin bizi zenean hamahiru lagun izatera heldu ziren etxean. Aita eta ama, biak Hernanikoak zituen eta baserritik ateratzen zutena salduz ateratzen zuten bizimodua aurrera. Afrikan egon zen soldadu eta gerra lehertu zenean, Espainiara bidali zituzten. Han kamillero ibili zen bera. Hogeita lau urterekin irin fabrikan sartu zen eta zortzi urte eman zituen bertan lanean. Hogeita hamahiru urterekin ezkondu zen Hernaniko emakume batekin eta bi alaba izan zituzten. Zikuñagako Biyak bat enpresan atezain hartu zuten eta handik erretiratu zen. Hernanin bizi izan dira beti.