Hernaniko Limoi baserrian jaio zen eta lau senideren artean zaharrena zen bera. Agerren bizitu ziren eta sei urte besterik ez zituela aita hil zieten gerran. Sei urterekin, Hernanin kaleko "Atxietas"en ikasi zuen. Geroztik Biteriko eskola publikoan, Oronoz-Mugaireko "umezurtzen eskolan", Principe de Vianan eta Peñafloridan ikasi zue,n eta Donostiak Magisteritza ikasketak burutuz itxi zuen ikasketa zikloa. Ordutik aurrera irakasle izan da bizitza osoan, honako ikastetxe hauetan aritu delarik lanean batez ere: Hernaniko Pagoagan, Biteri eskolan, Mojen ikastetxean, Urumean, Floridan eta azkenik Donostiako Santo Tomas Lizeoan. Jubilatu denetik batez ere, Hernaniko eskolen bilketa egin du, Hernaniko urtekarian idatzi du, Ahizpa misiolariaren historia idatzi du, Santa Barbarako eskopeteroen historia idatzi du, Askagintzan ibili da, eta oraindik ere Dobera euskara elkarteko kide da. Sei seme-alabaren ama da.