Hernaniko ahotsak
Valentina Ugalde Ugalde
(1937)
Hernaniko Lastaolabekoa etxean jaio zen. Aita zuen Lastaolakoa eta ama Epelekoa. Lau senide izan ziren eta aitona eta osaba ere eurekin bizi ziren baserrian. Ereñozun ibili zen eskolan eta doña Kasilda irakasleak arratsaldetan bordatzen ere irakasten zien. Hamabi urtera arte eskolan ibili zen eta gero Hernanin partikular ere bai. Orduan, sukaldean eta josten zerbait ikastea zeinen garrantzitsua zen kontatzen zuen, gero ezkontzeko. Amak ere horretan asko erakutsi zien, ez baitzuen nahi izan bi alabak inora neskame alde egiterik.
pasarteak