Hernaniko ahotsak
Arreoa erakusgai
Balentinak ezkontzako arreoa prestatu eta erakusgai jarri omen zuen etxeko mahai baten gainean, auzokoak ikustera joan zitezen. Ohitura hala omen zen. Maistra izandakoa ere joan omen zen etxera, arreoa ikustera, eta baita Balentinak brodatzen egindako lana aintzat hartu ere. Gizonezkoek ez zuten arreorik prestatzen, baina Balentinak dio Nafarroako Sakanako herrietan bestelako ohiturak zituztela. Etxera negua pasatzera joan ohi zitzaien Olaztiko artzain batek kontatuta zekizkien halakoak.
Data: 2010-05-28
Elkarrizketatzailea: Ainhoa Ansa
Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
Gaiak