Aita Adunatik Hernaniko Alkatxuin baserrira etorri zen txikitan eta ama Hernaniko Akola baserrikoa zuen. Azken honetan jaio zen bera ere. Eskolan ibili zen Fagollagako eskolan 11 urtera arte, eta urte horiekin morroi joan zen Oialumera. Handik Lasarteko Susperregira joan zen morroi eta gero Zikuñagako baserri batetara. Soldaduska baino lehen Celofan fabrikan sartu zen. Soldaduska Loiolan egin zuen eta bere lana egurra txikitzea izaten zen. Soldaduskatik aterata "Papelera del Norten" sartu zen lanean. Jubilatu aurreko azken 18 urteak, berriz, Udaletxearentzat lanean pasatu zituen.
Larre gain baserrira ezkondu zen eta bertan bizi da orain ere. 1991. urtean sagardotegia ireki zuten etxean.