Hernaniko Epeleko Etxeberri jatetxean jaio zen eta txikia zenetik ikusi zuen hura bere garairik onenean. Bost anai-arreba baziren, bera zen denetan gazteena. Aita Epeleko Etxeberrikoa zuen eta ama Astigarragako Gartziategi sagardotegi famatutik Epelera ezkondua. Epeleko Etxeberri garai hartarako hotel jatorra zela zioen, garai hartarako nahikoa. Lauzpabost behi ere bazituzten eta baserri moduan funtzionatzen zuen oraindik. Epelen bertan bazuten harrobi bat eta hura ustiatzeko lanetan ibili zen hogeita bi urterekin hasi eta hogeita hamazazpi bete zituen arte. Orduan, harrobia akitu zela eta beste lan batean hasi behar izan zuen, komertzial moduan. Antoniok emaztea Oiartzungoa du eta Hernanin bizi izan da ezkondu eta gerora ere.