Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Jauregi | Lopetegi | Marijoandegi

 

Lopetegi

 

      Galardi-Berri omen zuen jatorrizko izena. Hala ere, Lopetegi izenez areago ezagutzen dugu orain. Lope eta tegi, Loperena edo LopeEnea esanahia funtsean duelarik. Bestetik, Lope guztiz antzinako izan propioa dugu, antzinakoenetarik, hala fede!

      Gaur egun Hernanitik Lasartera, Erroxali-Enetik barna doan herri bidearen eskuinean, ehun metrora, Kanpozabal baserria zenaren aldean. Bidea kaxkarra daukate azken metrotan, eta ez daude oso pozik Udalaren jarrerarekin.

      Sarrera nagusia iparraldera begira, bi isuriko etxea, jatorrizko bidea, orain ez bezala, handik zuelako, nahiz egun izena hegoaldeko fatxadan jarrita duen, egimgo bidea alde horretatik datorrelako edo. Berrehun urtetik gora izango dituela esaten omen. Sorgintxulo eta Lopetegi dira, agidanez, inguruko baserririk zaharrenak. Aitzina bi bizitza baziren ere, gero bakarra izan zen, alabaina gaur egun lau bizitza antolatu dira bertan.

      Feliperen emazteak esan didanez, baserrira daukaten bidea ez da nahi bezain ona eta udaletxean hainbatetan erregutu arren ez da haientzako oraindik horrelako pagotxarik egokitu. Ez dago batere pozik Herriko Etxeak duen jokabidearekin, eta, bere ustez, “ez du beti eta guztiekin berdin jokatzen”.

      Hego haizeak bazterrak astindu eta orbelak harat-honat solasean dabiltza etxe ondoko baratzean Saturnino Iturralde bertako semearekin topo egin dudanean. Bere aita zenak, Frantzisko Iturraldek erosi omen zuen bi bizitzako baserria bost mila durotan (25.000,- pezeta). Urnietako Joana Gaztelumendi, Portxeta baserriko alabarekin ezkondu eta zazpi seme-alaba izan zituen, baina seme gazteak 8 urte zituela hil zitzaion emaztea, eta handik eta harat, bere arrebak egin zituen amaordekoarenak.

      Gerora, seme-alabak ezkontzerakoan, etxea konpondu, eta egun Saturnino batean, bere anaia eta emaztea bestean, eta ilobak daude besteetan.

      Fabrikan, papeleran, aritu zela esan dit Saturninok, garaia heldu baino lehen lantegia itxi eta erretiroa eman zioten arte. Orain bere baratze puska landu, otorduak jarri eta lasai bizi dela adierazi dit.

      —Eskola? Galdegin diot.

      —“Jauregiko eskolan ikasi genun dakigun pixka, Ixabel Iturriotz maistrarekin. Bai, goizetan besoa altxa eta “Buenos días, señorita” esanez agurtu behar izaten zan hua, ondoren, bandera jaso, beti besoa altxatua, “Cara al sol” kantatzen genun bitartean eta arratsaldean jatsi”.

      Honen harira, zera kontatu dit Felipek bitxikeria modura, ”...bai, gaur bezalako haize bolada batek, erregearen erretratuarekin eskolako horman zintzilik zegoen koadroa bota zuan eta handik bi egunetara Errepublika aldarrikatu zuten”.

 

Jauregi | Lopetegi | Marijoandegi