Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Andola | Beloki | Eziago

 

Beloki

 

      Izena: izen konposatua eta askatzen hasiz gero, iduri du belar - toki dela bere esanahia. “Beloqui” horrelaxe, azaltzen zaigu “nomenclator” zerrendan (1870).

      Etxe zaharra garai batean, izatez. Ostegun batez, feri eguna Hernaniko herrian, etxeko jauna, beste asko bezala, ferian zelarik suak hartu eta erre egin zen. Ondoren, berritzeko modua egin zuten.

      Rekondotar familia bizi zen orduan Beloki baserrian. Zelestino zuen izena bertako aita edo nagusiak. Baserriko lanaz aparte, “Biyak Bat” papeleratik estaziora pasta garraiatzeko zeregina betetzen zuen. Oroit orduan estaziorako bide bakarra Balantxan gora Zinko-Eneatik barna joaten zela.

      Hartan, maizter izaki, etxea saltzera atera, 18.000,- pta guztia ere (etxe eta lurrak) baina garai hartarako nahikoa eta gehiegi. Zorrak pagatu ezinik ibili nahi ez, eta ez zuen aurrera jo.

      Salaberria familiak erosi zuen baserria bere lurrekin. Gero, Zikuñaga auzoa etxe berriz hornitzen zihoan heinean (tailer, biltegi, denda...) baserria bota, hau Goizuetarako bidearen azpitik zegoen, eta bidez goiti eraiki zuten etxe berri ederra bere armarri eta guzti. Baserria horretan amaitu zen. Berriak izena baizik ez du mantendu, Beloki Berri.

 

Andola | Beloki | Eziago