Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Santio-Enea (Artiñenea) | Senper (Bordatxo) | Tabla-Enea

 

Senper

(Bordatxo)

 

      Garai batean Bordatxo izenez ezagutzen omen zen etxe hau. Etxeak “Senper-Enea” ipintzen du fatxadan. Bordatxo izaki, nonbait, Astigarragan ere eta karta edo posta arazoan nahasketa sortzen eta horregatik jarri omen Senper baserriari. “Nomenclator” zerrendan (1870) “Bordacho” azaltzen zaigu.

      Martindegin gora, Erroilaburu aldera goazela, aldapa igotzen hasita oso urruti ez, eskuinera, hegal batean kokaturik dago Senper baserria. Etxerako bidea daukate erabat kaxkarra. Udalaren eta familiaren arteko arazoa nonbait, ezin konpondua. Noiz arte jarraituko ote teman? Egia esan, Hernani guztian ez dago egoera horretako bidea daukan baserririk.

      Oraingo gurasoak Joxe Migel Imaz Etxeberria, Teileri Zahar baserriko semea eta Domi Loinaz Lasa, Betolandegi (Martutene) baserriko alaba. Hauek ezkontzerakoan jarri ziren Senper baserrian bizitzen. Hona hauen seme-alabak: Jose Inazio, Jesus Mari, Joxe Mari, Migel Mari eta Ana Mari. Orain, etxean, aita eta ama Ana Mari alabarekin bizi dira, Jesus Mari semearen laguntza dutelarik.

      Nahikoa arrastaka egin dutela dio etxeko nagusiak. Orbegozonean 17 urte, eta zenbait egunetan 16 ordu sartu behar izanik. Emazteak berebat “doble lan” berak dioenez egun horietan. Amak segan (ganadu jana), behiak jezten, ukuiluko eta soroko lanak eta beste.

      Hiru bat behi beti eta hauen zekorrak. Esnea etxerako eta zekorrak hazteko. Etxerako baino barazki gehiago izaten bazuten, dendaren batera barazkiak. Gaur egun, bi zekor dauzkate eta horiek bazterrak garbi edukitze aldera: “Ez luke bestela merezi, zeren bataz beste 80.000,- pezeta ordainduta erosi zekorra, urtebete inguru honi pentsua ematen jardun, ez baita ezer gelditzen. Harategietan, gainera, urruxak nahi dituzte. Saldu aurretik “Labeleko arduraduna eta gero albaitaria, paga itzak. Pobrea beti arrastaka”.

 

Santio-Enea (Artiñenea) | Senper (Bordatxo) | Tabla-Enea