Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Santsanategi | Turko-Enea | Zumadi

 

Turko-Enea

 

      Ez da batere erraza izen honen nondik norakoa argitzea. “Nomenclator” zerrendan “Turconia” (1870) ageri zaigu. Aurrez, noizbait, “Nagia-Enea” omen zuen ez-izena. Hau argiago dago nolanahi ere. Zumadi - Erroilaburu bidean gora goazela Munto baserria baino metro batzuk aurrerago dago Turko-Enea baserria.

      Orain erabat berritua “luze antza zuen, dio Marta bertako etxekoandreak, etxe koxkorra zenez, zabaltzen utzi ez eta luzatu egin genuen zertxobait ekialdera”. Gurasoak bizi dira terraza azpiko apartamendu goxoan, Anjel eta Irati anai-arrebak beren familiarekin goiko bizitza bietan.

      Ukuilua, etxetik at. Bi behi, hauen zekorrak, etxerako haragia izateko eta mandoa bere karroarekin jatekoa eta simaurra garraiatzeko.

      Gaurko etxekoandrea Marta Ibarguen Mitxelena, sortzez oiartzuarra, ezkonduta hona etorri zenean, ama alarguna Joana Salaberria bizi zen bertan bost semerekin. Zizurkildik etorria zen familia. Aita, Patxi Ormazabal hilik zen ordurako. Hona bost semeak: Antonio, Joxe, Migel, Joan eta Joxe Mari. Beste bat, zaharrena jaiotzerakoan hila, bularrerako neska bat ekarri eta arreba ordeko bat, Joxepa izenez ere bazuten.

      Antonio eta Martak seme-alaba hauek izan dituzte: Jone, Patxi, Rosi, Joan Mari (Etxeberria parkean poliziak tirokaturik eraila), Anjel eta Goreti.

      Amak, agurtzerakoan, “zatoz, zatoz” esanez etxe barrura eraman nau, eta ilusiorik handienez, duela gutxi familiari eman zaion oroigarri bitxia erakutsi dit. Zurean landuriko koadroa da funtsean. Bietan jarrai zuhaitza ezkerrean, gurpila erdian sei erradio eta hutsune bat dituena eta euskal mapa hutsune horretan. Eskuinean argazkia eta honcn azpian idazkun hau:

            J. M. Ormazabal Ibarguren

            “TTURKO”

            EUSKAL HERRIKO ASKATASUNAREN ALDE

            BORROKATZEAGATIK ERAHTLA”

            1964-1991

 

Santsanategi | Turko-Enea | Zumadi