Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko industria-ondarea
Urumea bailaran zehar
Miren Garcia Dalmau / Alfredo Moraza Barea, 2020

 

45
OLABERRIAGAKO
BURDINOLA

 

 

KOKAPENA

 

UDALERRIA: Hernani, Urnieta

KOORDENATUAK (U.T.M.): x 586201, y 4783617, z 190,60 (presa)

IBAIA: Etxolaberri (edo Kartola), Azketa

 

      Olaberriagako burdinola Pagoagako auzoan kokatzen da, izen bera daraman errekaren ondoan, Hernani eta Urnietako Udalerrien artean. Sarbidea Nafarroako errepidetik (GI-3410) egiten da, Pikoagako zubia zeharkatu ondoren pista bat hartuz eta ondoren mendi pista batetik ekoizpen instalazio zaharretara iritsiz, sarbide zaila duen ingurunea da.

 

 

DESKRIBAPENA

 

KONTSERBAZIO EGOERA: Hondakin bakan batzuk baino ez ditu kontserbatzen

BABESA: Babesik gabe

 

      Olaberriaga burdinolaren hondakinak sarbide zaileko leku urrun batean kokatzen dira, izen bera duen errekaren ertzean (Etxolaberri eta Azketa errekak elkartu ondoren sortua). Hondakinak oso kontserbazio egoera txarrean daude, utzikeriagatik eta segur aski ondoren instalazioak erabili izanagatik (meatze ustiapena).

      Zonaldean horma desberdinak ikus daitezke errekaren bi aldetara, Urnieta eta Hernaniko udalerrien tartean. Landarediagatik ezin dira dauden elementuak ikusi.

      Ur-horniketa sistematik, Kartolako ingurunean dagoen presa zaharra mantendu da soilik, Etxolaberri eta Azketako erreken elkargunean. Kontserbazio egoera onean dago. 18 m-ko luzera eta 3,50 m-ko garaiera duen trapezio-formako ebakidura du, errekarriz eta silarrixkaz eginiko harriz-hormaz eraikita. Goiko partea hormigoizko xafla batez luzatuta dago, Urruzunoko Zentralak (43. Fitxa) birraprobetxatu zuen 1908 altuera gehiago emanez. Horniketarako ubidea eskuinaldetik zegoen, baina trazadura sumatu daiteke soilik.

 

 

DATU HISTORIKOAK

 

GARAIA: Erdi Aroa/Aro Modernoa (1535/1576...)

BESTE IZENAK: Olaberria burdinola

 

      Olaberriaga burdinolaren eraikuntza XVI. mende hasierakoa da. Zehazki, lehenengo datua 1534. urtekoa da, Martin Goizueta merkatari donostiarrak aurre egin behar dionean Luis Alcega eta Juan López de Aguirrek jarritako salaketa bati. Azken hauek Urruzuno de Yuso (Behekoa) eta Urruzuno de Suso (Goikoa) burdinolen jabeak ziren hurrenez hurren. Goizueta salatu zuten Olaberriagako ingurunean burdinola berri bat eraikitzen ari zirelako, beren burdinolak kaltetuz. Apelazio batzuen ondoren Goizuetak 1538an Valladolideko Erret Txanzilleria-ren baimena lortu zuen, garai hartako aginte judizial nagusiena zena. Baina ez betetzerakoan, Batearazle Erreal berriak hartzera behartu zuen[127].

      Burdinolak hurrengo hamarkadetan martxan jarraitu zuen, XVI. mende bukaeran oraindik martxan egonik (1576) [128].

 

 

[127] GAO. CO-MCI. 2 sorta (1534); ARCHV. Pleitos Civiles. Escribanía de Quevedo. Pleitos Fenecidos. C376/5 sorta (1538-1539).

[128] HUA. A-9-I, Lib. 1, Exp. 3.

 

 

 

Olaberriagako burdinolaren gutxi gorabeherako kokapena

(ITURRIA: Geoeuskadi)

 

Olaberriagago burdinolaren Kartola presa (1994)

(ITURRIA: HUA.)