Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko industria-ondarea
Urumea bailaran zehar
Miren Garcia Dalmau / Alfredo Moraza Barea, 2020

 

10
KARABELEKO
ERROTA

 

 

KOKAPENA

 

UDALERRIA: Hernani

KOORDENATUAK (U.T.M.): x 583600, y 4790874, z 10,60 (gutxi gorabeherako kokapena)

IBAIA: Portu erreka

 

      Bere izena duen Karabel auzoan dagoen multzoa da, Portu errekaren bokaletik gertu, Urumea ibaian. Erdigunetik Karabel auzora doan tokiko errepidetik sartzen da eremura, Urumea ibaia zeharkatzen duen egungo zubi berritik gertu, eta Nafarroarako errepidearekin(GI-3410) lotzen da.

      Elementu horren kokalekua erabat aldatuta dago Urumea ibaia urbanizatzeko eta kanalizatzeko duela urte gutxi egindako obren ondorioz.

 

 

DESKRIBAPENA

 

KONTSERBAZIO EGOERA: Desagertuta

BABESA: Babesik gabe

 

      Karabeleko errota zaharra erabat desagertuta dago gaur egun, eta ez da kontserbatu haren iraganeko eraikuntza arrastorik. 2013an egindako obren ondorioz, aldaketa handiak egin ziren eremu horretan, hainbat eraikin eraitsiz; besteak beste, Karabeleko zubia eta errota, bai eta Urumea ibaiaren ibilgua handitu ere. Horrela ezabatuz bere existentziaren iraganeko edozein testigantza.

      Jatorrizko errota, zubiari itsatsita zegoen oinplano pentagonal irregularreko eraikin bat zen, zubitik ur gora, eta haren inguruan garrantzi txikiagoko eta interes gutxiko hainbat eraikin gehitu ziren. Harlangaitzezko horma batekin eta kateatutako harlanduzko eskantzuekin egina zegoen eta eraisteko unean utzita zegoen.

      Haren gurpilak, ustez, Portu errekak mugitzen zituen zuzenean, bestelako hornidura-azpiegiturarik gabe (presa, jauzia). Ubide horrek etxea alderik alde zeharkatzen zuen haren azpitik eta lokatzez beteta zegoen eraitsi zutenean. Uraren irteera puntuan estolda ikus zitekeen, Karabel zubiaren oinean. Estolda zati batean harlanduzko gangadunez egina zegoen eta alboetan harlangaitzezko horma bana zuen, ubidearen ibilbidea errazteko. Erreka horren azken zatia, errotara iritsi baino lehen, puntu horretan eraikitako txatartegiaren azpian lurperatuta zegoen eraitsi zutenean (Portu auzoa 25-27).

      Eraisteko unean bildutako datuen arabera, jatorrizko makineria erabat deseginda zegoen, baina ezin izan zen tokian bertan ziurtatu. Azken urteetan sagarra ehotzeko erabili izan da.

 

 

DATU HISTORIKOAK

 

GARAIA: Garaikidea (1885/1920)

BESTE IZENAK:

 

      Karabeleko errotaren eraikuntza une berantiar batean gertatu zen, XIX. mendearen amaieran. Zehazki, Miguel Jose Tellechea hernaniarrak sustatu zuen “para colocar una pequeña rueda hidráulica que dé movimiento á una piedra afiladora, aprovechando la corriente de las aguas de la regata llamada del Puerto”, horretarako, aipatutako errekasto horretatik 20 l/s bideratzeko baimena lortuz[31]. Ustiapen horrek, ondoren, ehotzeko asmamen txiki baten sorburu izan zen, hurrengo hamarkadetan aktibo mantendu zena.

      Errota hau nahiko xumea zen, metalezko gurpil batek eragiten zuen harri pare bakar bat zuen, eta ez zen horretarako erabiltzen zen sistema zehatza ezagutzen.

      Jasotako testigantzen arabera, azken ehotzea hurrengo mendearen hasieran egin zen, 1920 inguruan. Ondoren, makineria sagarra ehotzeko berrerabili zen (Aguirre Sorondo 1984:562-563).

 

 

[31] GAO. 100 zk. (1885.08.21).

 

 

 

Karabeleko errotaren gutxi gorabeherako kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)

 

Karabeleko errotaren gaur egungo kokapena,
eta erikuntza erautsi aurretik (2013).
Eskuinaldean kanalaren estolda ikusten da

 

Karabeleko errotaren eraikuntza (1981)

(ITURRIA: HUA)