Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
HERNANI 1960-2021
Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Javier Buces Cabello, 2022
 7. GIZA ESKUBIDEEN BESTE URRAKETA BATZUK | 8. MOTIBAZIO POLITIKOKO INDARKERIAK KALTETUTAKO BESTE PERTSONA BATZUK | ITURRIAK ETA BIBLIOGRAFIA 

 

8.
MOTIBAZIO POLITIKOKO
INDARKERIAK KALTETUTAKO
BESTE PERTSONA BATZUK

 

Puerto de Santa Maria espetxeko sarrera, Cadiz.
(“Urrunean”, Clemente Bernad).

 

      Hil zireneko baldintzak direla eta, hasiera batean, bizitzeko eskubidearen urraketa baten biktima direla aitortzea ezinezkoa den pertsonez gain (hildakoei buruzko atalean aipatu dira), indarkeria politikoaren eraginpean dauden beste pertsona batzuk ere badaude, eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbideari jarraiki, ez dago adostasunik haien biktima-estatusari dagokionez.

      Horrekin lotuta, liskar armatuetan, atxiloketa bortitzetan, kale-istiluetan eta poliziaren kargetan zauritutako 22 pertsonari dagozkien 23 kasu identifikatu ditugu. (11 gizonak dira, bi emakumeak eta bederatzi pertsonaren generoa ez dugu ezagutzen). 23 kasutik 20tan (% 86,96) polizia-agenteei egozten zaie egiletza. Horietatik bederatzi Ertzaintzaren agenteei dagozkie, 1991 eta 1997 artean kaleko istiluetan.

      Aldien arabera, dokumentatutako 23 kasutik 18 1983 eta 2008 artean gertatu ziren, lau kasu 1976 eta 1982 artean, eta kasu bat 1975ean.

      Bestetik, urruntze-politikak eta/edo espetxe-sakabanaketak kaltetutako presoak dokumentatu ditugu atal honetan.

      Gai horri buruz, 1996ko udaberrian preso hernaniar baten (Jose Maria Aranburu Lete) egoera zehatzari lotutako lehen herri-egitasmoa erregistratu zen Hernaniko udalean. Pertsona hori preso zegoen 1980az geroztik, eta hainbat espetxetatik pasatu zen: Carabanchel, Soria, Alcalá Meco, Herrera de la Mancha, Langraiz, Ciudad Real, Cuenca, Ourense eta Villabona (Asturias). 1996an haren aita hil zen. Azken bederatzi urteetan ezin izan zuen semea bisitatu, osasun-egoera ahula zuela eta. Arrazoi bera zela eta, presoaren amak 11 urte zeramatzan semea ikusi gabe. Gainera, Aranburuk 5 urteko semea zuen. Egoera horren aurrean, eta indarrean zegoen legediaren arabera baldintzapeko askatasuna eskura zezakeenez, Txemari Hernanira plataforma eratu zuten, haren askatasuna eskatzeko. Plataforma haren eskaera udalera iritsi zen mozio gisa, 1997ko maiatzean, eta HBk eta IU-EBk baino ez zuten babestu[409].

      Gerora, 1998ko azaroan, Senideak plataformak aurkeztutako mozio batetik abiatuta, Hernaniko udaleko bozeramaileen batzarrak sakon eztabaidatu zuen Espainiako eta Frantziako espetxe-politikaren gainean. Mozio hura eta haren gaineko eztabaida Lizarrako Akordioa sinatu ondoren eta ETAk iragarritako su-etenaren ondoren gertatu ziren. Senideak plataformaren mozioak honakoa eskatzen zuen: presoak haien etxetik gertuko espetxeetara eramatea eta haien zigorraren % bete zuten presoei baldintzapeko askatasuna ematea. HB, EA, EAJ eta lU-EBk onartu zuten mozioa, eta PPk eta PSE-EEk ez zuten onartu. Halaber, PSE-EEren mozioari buruz ere eztabaidatu zuten. Espetxe-politika berri baten alde egiten zuen proposamenak, eta estatuko eta erkidegoko erakundeetan euskal gatazka politikoarekin lotuta hartzen ari ziren akordioak inplementatzearen alde. EAren eta PPren babesa jaso zuen mozio hark[410].

      1999ko otsailaren 11n herriko presoen eskubideekin lotutako udal-batzorde bat sortzeko proposamena aurkeztu zuten Hernaniko udalean hainbat elkartek, kolektibo horren oinarrizko eskubideak urra zitzaketen egoera guztiak aztertzeko eta salatzeko helburuz. Proposamen horretatik abiatuta, ekainean eratutako udalbatzak Batzorde hori eratzea onartu zuen irailaren 16an, Euskal Herritarrok alderdiak zuen gehiengo osoari esker. Horri erantzunez, Hernaniko EAJk presoen eskubideak urratzen zirela aitortu zuen, baina ez zirela biktima bakarrak eta, hortaz, gatazkaren beste biktima batzuengana ere zabaldu behar zela Batzorde hura, bakearen eta adiskidetzearen alde. Bestetik, PSE-EEk ere ohar bat argitaratu zuen, baieztatuz ez zirela hasiko Espetxe Erakundeen eskumeneko gaien inguruan eztabaidatzen, baina beharrezkotzat jotzen zutela espetxe-politika aldatzea[411].

      Hortaz, 1999ko abenduan jarri zuten martxan Batzordea. Euskal Herritarrok alderdiko ordezkariek eta presoen elkarteek eta familiartekoek osatu zuten, baina Hernaniko udalean ordezkatuta zeuden gainerako alderdiek ez zuten parte hartu (EAJ, PSE-EE eta PP). Legegintzaldi horretan zehar, Batzordeak hainbat irizpen igorri zituen, ondoren osoko bilkuran onartu zituztenak. Irizpen horietan, baliabide ekonomikoak ematen zituzten eta presoen familiartekoei babesa adierazten zieten[412].

      Gerora, 2003ko hauteskundeetan, Batzorde hura desagertu egin zen. Dena den, 2004ko otsailaren 12an IU-EBren mozio bat onartu zuten “presoen eskubideen alde”, EAJ eta EAren botoei esker; PSE-EE eta PPk, ordea, ez zuten onartu. Mozio hori onartu egin zuten, baina aurretik Itziar Minerrek aurkeztutakoa, Manu Azkarateren espetxeratzeari buruzkoa, atzera bota zuten[413]. Ondoren, urruntzeko eta sakabanatzeko espetxe-politikaren amaieraren aldeko ekimen ugari egin dira gaur egun arte.

      Dena den, hernaniar askok jasan zuten espetxe-politika hori, eta horrek zaildu egiten du kaltetu guztiak eta eginarazi zizkieten desplazamendu guztiak identifikatzea. Hortaz, aurrez deskribatutako beste atal batzuetan bezala, gerta daiteke ikerketa honetan jaso ditugunak baino pertsona kaltetu gehiago egon izana, eta identifikatu ditugunak baino desplazamendu gehiago.

      Guztira, Espainiako eta Frantziako estatuek hernaniarren aurka abian jarritako urruntze- eta sakabanatze-politikek eragindako kartzelako mugimenduen 180 kasu dokumentatu ahal izan ditugu[414]. Dokumentatutako lehen kasuak 70. hamarkadakoak dira, baina gehienak 1990. eta 2000. hamarkadei dagozkie. Bestalde, kontsultatutako dokumentaziotik eta ebazpen judizialetatik ondorioztatzen denez, preso gehienak ETAko kideak edo laguntzaileak izan ziren.

      Espetxe-neurri horiek urra ditzaketen eskubideei dagokienez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Errusiaren aurka emandako Khodorkovskiy eta Lebedev (2013ko urriaren 25a) epaiak eta Ukrainaren aurkako Vintman epaiak (2014ko urriaren 23a) jurisprudentzia ezar lezakete; izan ere, “Europako Kontseiluko kide diren estatu guztietan aplikatzeko eskubideen estandar uniformea ezartzen” du auzitegi horrek. Zehazki, presoaren urruntzeak eragiten duen familiako kontaktuaren gabezia aipatzen dute epai horiek. Hori, “Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 8. artikuluan aurreikusitako familia-bizitzarako eskubidearen errespetuarekiko injerentzia bat da”[415].

      Nolanahi ere, horiek jurisprudentzia ezar dezaketen arren, urruntzea bermatzen jarraitu dute Espainiako auzitegiek, argudiatuz Espainiako konstituzioak ez duela familia-bizitzarako eskubidea bermatzen, baizik eta familia-intimitaterakoa, eta hori errespetatuko litzateke urruntzea egonagatik ere. Nolanahi ere, gaur egun arte, nazioarteko auzitegiek ez dute espainiar estatua zigortu espetxe-neurri horren aurka.

      Hala, Iñaki Lasagabaster katedradunaren ustez, Espainiako espetxe-politikak ez du errespetatzen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak finkatutako jurisprudentzia, ezta Espetxe-legearen 12. artikulua (presoaren deserrotze sozialari buruzkoa) eta legaltasun-printzipioa ere; haren ustez, euskal presoekin mantentzen den espetxe-politika ez zaio zuzenbideari egokitzen[416].

      Halaber, gogoratu beharrekoa da 1989az geroztik 318 trafiko-istripu inguru gertatu direla eta 16 pertsona (espetxeratuen familiakoak edo ingurukoak) hil direla espainiar eta frantziar estatuek aplikatutako espetxe-urruntzearen ondorioz. Hernaniren kasuan, hildako pertsonei buruzko atalean aipatu dugun moduan, 1973ko abenduaren 13an Juanita Goñi Lasa hil zen auto-istripu batean, Martutenen preso zuen semeari bisita egin ondoren.

      ETAren jarduera armatua amaitu eta presoek espetxe-erregimena onartu ondoren, sakabanaketa- eta urruntze-politika desegiten joan da pixkanaka. 2021aren amaieran, ETArekin lotutako 196 presotatik (169 gizon eta 27 emakume) 80 Euskal Herriko espetxeetan zeuden. 157 bigarren graduan zeuden eta bederatzi hirugarren graduan. Preso hernaniarrei dagokienez, 2021aren amaieran 13 lagunek jarraitzen zuten kartzelan, eta horietatik 6 euskal espetxeetan zeuden[417].

 

 

INDARKERIA POLITIKOTIK ERATORRITAKO
HAINBAT SUFRIMENDU JASAN DITUZTEN
PERTSONEN ZERRENDA

 

LISKAR ARMATUETAN, ATXILOKETA BORTITZETAN,
KALE-ISTILUETAN ETA POLIZIAREN KARGETAN
ZAURITUTAKO PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Sanchiz Corzo, Carlos

Hernani

Hernani

27

Guardia Zibila

1975.06.07

Irun

1976-1982

Aranburu Lete, Francisco

 

Hernani

 

Guardia Zibila

1977.05.15

Hernani

Sagarna Ormazabal, Felipe

Hernani

Hernani

 

Armadun Polizia Policia Armada

1977

 

Idigoras, Arantza

 

Hernani

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1981.03.30

Hernani

Naranjo, Angel

 

 

 

ETAm

1981.05.13

Orkolaga Kalea (Hernani)

1983-2008

Ariztimuño Mendizabal, Jose Maria

Hernani

Hernani

 

Ertzaintza

1991.05.31

Hernani

 

 

 

Desconocido

1993.06.05

Hernani

Morcillo Torres, Antton

Hernani

Hernani

30

Ertzaintza

1996.02.21

Gasteiz

 

 

 

31

Ertzaintza

1997.02.08

Gasteiz

Oiaga, Josu

 

Hernani

 

Ertzaintza

1996.03.02

Hernani

Etxeberria Aranburu, Jon

 

Hernani

 

Ertzaintza

1996.03.10

Hernani

 

 

20

Ertzaintza

1996.03.10

Hernani

 

 

26

Ertzaintza

1996.03.10

Hernani

Alonso, Paki

 

Hernani

 

Ertzaintza

1996.05.21

Hernani

 

 

 

Ertzaintza

1996.08.09

Hernani

Aizkorbe Lujambio, Juan Jose

Hernani

Hernani

32

U.G.M.

2000.11.26

Hernani

Aranburu Sudupe, Gotzon

Azpeitia

Hernani

27

Guardia Zibila

2002.12.17

Collado Villalba

Zabaleta Galdeano, Urtzi

Hernani

 

 

Ertzaintza

2007.09.09

Donostia

 

 

 

Ertzaintza

2008.10.25

Hernani

 

 

 

Ertzaintza

2008.10.25

Hernani

 

 

 

Ertzaintza

2008.10.25

Hernani

 

 

 

Ertzaintza

2008.10.25

Hernani

 

 

 

Ertzaintza

2008.10.25

Hernani

 

URRUNTZEAN ETA SAKABANAKETAN OINARRITUTAKO
ESPETXE-POLITIKAK KALTETUTAKO PRESOAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Albisu Cuerno, Juan Carlos

 

 

 

 

 

1968.00.00

 

Zubillaga Goñi, Juan Jose

 

 

 

 

 

1968.00.00

 

De Unzueta Otxotorena, Angel

 

 

 

 

 

1969.07.11

 

Oruezabala Loinaz, Juan

 

 

 

 

 

1969.07.11

 

Telleria Zuaznabar, Sabino

 

 

 

 

 

1969.12.12

 

Sagastagoitia, Francisco Javier

 

 

 

 

 

1970.06.01

 

Larretxea Goñi, Jose Mari

 

 

 

 

 

1971.07.01

 

Laburu Illarramendi, Santi

 

 

 

 

 

1972.11.13

 

Rekondo Iribar, Kontxi

 

 

 

 

 

1972.11.13

 

Telleria Otamendi, Angel

 

 

 

 

 

1972.11.13

 

Zubillaga Goñi, Jose Maria

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1973.03.02

Burgosko Espetxe Zentral Probintziala

Olano Zubiri, Jose Manuel

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1973.03.03
1977.04.05

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Astiazainzarra Pagola, Ignacio

 

 

 

 

 

1973.09.06

Burgos

Apaolaza Beraza, Jose Miguel

Zumarraga

Hernani

24

 

Espainiar estatua

1974.00.00
1975.11.26

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Eizmendi Tapia, Ana Maria

 

 

 

 

 

1974.04.18

 

Perea Urra, Kontxi

 

 

 

 

 

1974.10.29

 

Etxaide Ollokiegi, Jose Manuel

 

 

 

 

 

1974.11.18

 

Yarza Etxabe, Juan Jose

 

 

 

 

 

1974.11.18

 

Goikoetxea Aranburu, Ignacio

 

 

 

 

 

1974.12.23

 

Aristimuño Mendizabal, Fernando

 

 

 

 

 

1975.01.00

Frantziar estatua

Sanchiz Corzo, Carlos

 

 

 

 

 

1975.07.07
1982.06.10

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Ogando Oyarbide, Begoña

 

 

 

 

 

1975.10.10

 

Irazu Garmendia, Josu

 

 

 

 

 

1975.12.23

 

Montoya Castro, Mikel

 

 

 

 

 

1975.12.31

 

1976-1982

Errazkin Beldarrain, Jose Manuel “Otsua”

 

 

 

 

 

1976.09.26
1996.04.01

Espainiar estatua

Elizetxea Arbiza, Iñaki

 

 

 

 

 

1977.10.20

 

Arrospide Arruabarrena, Josefa

 

 

 

 

 

1978.03.27

 

Irazusta Gurrutxaga, Jose

 

 

 

 

 

1979.10.09

 

Zabala Legarreta, Mikel

 

 

 

 

 

1979.10.09

 

Aranburu Lete, Jose Mari

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1980.05.27

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Goikoetxea Aranburu, Tomas

 

 

 

 

 

1980.08.27

 

Telletxea Goikoetxea, Cristobal

 

 

 

 

 

1981.03.29

 

Izagirre Santesteban, Juan Bautista

 

 

 

 

 

1981.04.01
1982.06.09

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Monzon Martinez de Arenaza, Maria Asun

 

 

 

Kazetaria

Espainiar estatua

1981.07.17

 

Irastorza Goitia, Ostaizka

 

 

 

 

 

1981.10.21

 

Izagirre Arbiza, Martin

 

 

 

 

 

1982.02.08

 

Lizasoain Elosegi, Fernando Miguel

Hernani

Hernani

 

ETAmko kidea

Espainiar estatua

1982.03.02

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid) - Puerto de Santa Mariako Espetxe Zentrala (Cadiz)

Lizeaga Azkue, Fernando

 

 

 

 

 

1982.03.02

 

Telletxea Goikoetxea, Gema

 

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1982.03.03
1983.11.18

Yeseriasko Espetxe Probintziala (Madrid)

Idarreta Mendiola, Saturnino

 

 

 

 

 

1982.06.03

 

Lopez Torres, Felix “Neron”

 

 

 

 

 

1982.06.03

 

Osa Garmendia, Angel

 

 

 

 

 

1982.06.03

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Arnaiz Etxeberria, Xabier

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1982.06.09
2004.03.20

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Izeta Pikabea, Jokin

 

 

 

 

 

1982.06.09

 

Jimenez Berridi, Xabier

 

 

 

 

 

1982.06.09

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Zabaleta Elosegi, Jose Javier

Hernani

 

39

ETAko kidea

Frantziar eta espainiar estatuak

1982.06.09
2004.03.20

Frantziar eta espainiar estatuak

Zabaleta Elosegi, Juan Luis

Hernani

 

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1982.06.09
1996.06.13

 

Bergara Domeño, Juan Carlos

 

 

 

 

 

1982.09.26

 

1983-2021

Beroz Soraluze, Jose Mari

 

 

 

 

 

1984.00.00

Espainiar estatua

Esnaola Lasa, Joxe

 

 

 

 

 

1984.00.00

 

Intxauspe Aranburu, Inaxio

 

 

 

 

Espainiar estatua

1984.06.15

Herrera de la Manchako Espetxea (Ciudad Real)

Miner Aldabalde, Kepa

Hernani

Hernani

49

ETAko kidea

Espainiar estatua

1984.06.15
1999.07.06

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Vilanueva Labayen, Fermina

Hernani

Hernani

34

ETAko kidea

Espainiar estatua

1984.06.15
1984.11.05

Yeseriasko Espetxe Probintziala (Madrid)

Pagola Kortajarena, Jose Antonio

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1984.06.17

Espainiar estatua

Pagola Kortajarena, Marcos

 

 

 

 

 

1984.06.17

 

Pagola Kortajarena, X

 

 

 

 

 

1984.06.17

 

Pagola Kortajarena, X (2)

 

 

 

 

 

1984.06.17

 

Pagola Kortajarena, X (3)

 

 

 

 

 

1984.06.17

 

Pagola Kortajarena, X (4)

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1984.06.17

 

Alberdi Beristain, Francisco Javier

 

 

 

 

 

1984.07.06

 

Lujanbio Galdeano, Francisco Javier

Hernani

Hernani

29

ETAko kidea

Frantziar estatua

1984.07.16
2013.11.14

Frantziar eta espainiar estatuak

Pagazartundua Ruiz, Iñaki

 

 

 

 

 

1984.11.27

 

Arteaga Olano, Manu

 

 

 

 

 

1985.03.28

 

Pikabea Ugalde, Roxario

 

 

 

 

 

1986.04.08
1992.00.00
2001.05.03

Espainiar estatua

Imaz Oiartzabal, Jose Mari

 

 

 

 

 

1987.00.00

Espainiar estatua

Noble Goikoetxea, Inmakulada

Ezkurra

Hernani

26

ETAko kidea

Espainiar estatua

1987.01.26
2013.11.14

Carabanchelgo Espetxe Probintziala (Madrid)

Dorronsoro Mocha, Juncal

 

 

 

 

 

1987.07.24

Espainiar estatua

Aira Alonso, Kepa

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1987.08.18
2005.01.15

 

Martinez Mata, Cristina

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1987.11.19

Espainiar estatua

Imaz Izagirre, Eleuterio

 

 

 

 

 

1988.05.03

 

Oiarbide Aldasoro, Inaxio “Txilibita”

 

 

 

 

 

1988.07.11

Espainiar estatua

Beroz Larburu, Tomas

 

 

 

 

 

1989.04.23

 

Murua Alberdi, Imanol

Donostia

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1990.00.00
1995.00.00

 

Aldasoro Artola, Juan Mari

 

 

 

 

 

1990.01.18

 

Aldasoro Balamendia, Jose Mari

 

 

 

 

 

1990.01.18

 

Zabaleta Azurmendi, Francisco

 

 

 

 

 

1990.09.23

 

Zabaleta Elosegi, Francisco Javier

Hernani

 

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1990.09.23

Espainiar estatua

Apeztegia Jaka, Karlos

 

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1991.00.00

 

Idigoras, Jone

 

Hernani

 

 

Frantziar estatua

1991.03.20

Paris

Arregi Goikoetxea, Jon

 

 

 

 

 

1992.05.16

 

Lareki Dorronsoro, Xabier

Hernani

Hernani

35

 

Frantziar estatua

1992.08.21
2006.03.03

Donibane Lohizune

Murua Gelbenzu, Izaskun

 

 

 

 

 

1993.00.00

Espainiar estatua

Arrondo Iruin, Begoña

Hernani

Hernani

31

ETAko kidea

Espainiar estatua

1993.09.23
1997.05.12

Espainiar estatua

Goikoetxea Elorza, Pedro Mari

 

 

 

 

 

1993.09.28

 

Goikoetxea Errazkin, Pello

 

 

 

 

 

1993.09.28

 

Plaza Lujanbio, Juan Pedro

 

 

 

 

 

1994.06.29

 

Pikabea Ugalde, Kepa

Lesaka

Hernani

38

ETAko kidea

Frantziar estatua

1994.07.07

 

Arrue Idigoras, Oskar

 

 

 

 

 

1994.12.17

Espainiar estatua

Barrena Verdel, Josu

 

 

 

 

 

1995.07.13

 

Perez Arruabarrena, Jon Imanol

 

 

 

 

 

1995.07.13

 

Torres Sanchez, Imanol

 

 

 

 

 

1995.07.13

 

Elkoro Aiastui, Iñigo

 

 

 

 

 

1995.08.17

Espainiar estatua

Etxeberria Mendizabal, Gabino

 

Hernani

 

ETAko kidea

Frantziar estatua

1996.07.23
2003.08.10

 

Alonso Abad, Fernando

Bilbao

Hernani

34

ETAko kidea

Espainiar estatua

1996.08.10
2021.08.10

Villena I Espetxe Probintziala (Alicante)

Murga Zenarruzabeitia, Andoni

Bilbao

Hernani

28

ETAko kidea

Espainiar estatua

1996.08.10
2021.08.10

 

Cristobal Irigoyen, Erlantz

 

 

 

 

 

1996.11.18

Espainiar estatua

Pereira Arizkun, Alejandro

 

 

 

 

 

1996.11.18

Espainiar estatua

Ezeiza Aierra, Asier

Hernani

Hernani

30

ETAko kidea

Frantziar estatua

1996.11.19
2008.07.28

 

Garcia Montero, Urtzi

Hernani

Hernani

28

 

Frantziar estatua

1996.12.14
2007.09.24

Donibane Garazi

San Juan de Pie de Port

 

 

 

 

 

 

 

Arabietorre Las Peñas, Aritz

 

 

 

 

 

1997.02.13

Espainiar estatua

Casillas Rodriguez, Martin

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1997.02.13
2000.05.16

Espainiar estatua

Mendiable Apezetxea, Gaizka

 

 

 

 

 

1997.02.13

Espainiar estatua

Novoa Martin, Jorge

 

 

 

 

 

1997.02.13

Espainiar estatua

Morcillo Torres, Antton

Donostia

Hernani

 

 

 

1997.02.18

Espainiar estatua

Ormazabal Lizeaga, Asier

Donostia

Hernani

26

ETAko kidea

Espainiar estatua

1997.11.26
2020.11.10

Frantziar eta espainiar estatuak

Ostolaza, Mikel

 

 

 

 

 

2000.04.16

Espainiar estatua

Imaz Basurto, Gorka

 

 

 

 

 

2000.04.19

Espainiar estatua

Solano Salaberria, Jokin

 

 

 

 

 

2000.04.26

Espainiar estatua

Aira Urruzola, Urtzi

 

 

 

 

 

2000.04.27

Espainiar estatua

Gasamanes, Jon

 

 

 

 

 

2000.04.27

Espainiar estatua

Gurrutxaga Rafael, Iñaki

 

 

 

 

 

2000.04.27

Espainiar estatua

Kijera Uranga, Unai

 

 

 

 

 

2000.04.27

 

Lorenzo Quintela, Iñaki

 

 

 

 

 

2000.04.27

Espainiar estatua

Telleria Lujanbio, Ander

 

 

 

 

 

2000.04.27

Espainiar estatua

Villar Martin, Jon Ander

 

 

 

 

 

2000.04.27

Espainiar estatua

Zuloaga Larrea, Ailetz

 

 

 

 

 

2000.04.27

Espainiar estatua

Garmendia, Jon

 

 

 

 

 

2000.05.16

Espainiar estatua

Hernandez Gil, Joxerramon

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2000.05.16

Espainiar estatua

Sanchez Ballesteros, Oskar

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2000.05.16

Espainiar estatua

Velez Del Valle, Carlos

 

 

 

 

 

2000.05.16

Espainiar estatua

Alonso Olariaga, Eneko

 

 

 

 

 

2000.05.17

Espainiar estatua

Pikabea Ugalde, Angel

Hernani

Hernani

42

ETAko kidea

Frantziar estatua

2000.09.00
2008.02.08

Frantziar eta espainiar estatuak

Epelde Agirre, Aiora

 

 

 

 

 

2001.03.06

Espainiar estatua

Aranburu Sudupe, Gotzon

Azpeitia

Hernani

27

ETAko kidea

Espainiar estatua

2002.00.00

Villena I Espetxe Probintziala (Alicante)

Cruz Arrozpide, Angel

 

 

 

 

 

2002.01.30

Frantziar estatua

Balda Arruti, Josune

Oiartzun

Hernani

36

ETAko kidea

Espainiar estatua

2002.02.18
2017.08.10

Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid)

Cano Hernandez, Pedro Mari

Hernani

Hernani

34

ETAko kidea

Espainiar estatua

2002.03.31

Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid)

Aizpurua Giraldo, Eneko

 

 

 

 

 

2002.04.19

 

Miner Canflanca, Iñaki

 

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

2002.05.00

Espainiar estatua

Miner Villanueva, Imanol

Hernani

Hernani

26

ETAko kidea

Espainiar estatua

2002.05.14

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Kamio Etxeberria, Jose Luis

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2002.09.22

 

Bakedano Maidagan, Oihana

Hernani

Hernani

26

ETAko kidea

Espainiar estatua

2002.10.03
2020.09.27

Brievako Espetxea (Avila)

Urzelai Bengoa, Ixone

 

Hernani

 

Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea

Espainiar estatua

2003.02.05
2008.09.17

Vitoria-Gasteiz

Garcia Montero, Ainhoa

Hernani

Hernani

28

ETAko kidea

Frantziar eta espainiar estatuak

2003.05.00

Frantziar eta espainiar estatuak

Sagarzazu Gomez, Jose Candido

Hernani

 

28

 

Frantziar estatua

2003.07.30

Frantziar estatua

Ezkerra Segurajauregi, Aitziber

 

 

 

 

 

2003.10.08

 

Fernandez Iradi, Ibon

Donostia

Hernani

32

ETAko kidea

Frantziar eta espainiar estatuak

2003.12.08

Frantziar eta espainiar estatuak

Arruarte Santa Cruz, Garikoitz

Hernani

Hernani

23

ETAko kidea

Espainiar estatua

2003.12.29

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Loran Lafourcade, Gorka

Hernani

Hernani

25

ETAko kidea

Espainiar estatua

2003.12.29

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Zubimendi Izaga, Araitz

Hernani

Hernani

28

Segiko kidea

Frantziar estatua

2005.01.28
2008.03.10

Frantziar eta espainiar estatuak

Zaldua Iriberri, Miren Itxaso

Hernani

Hernani

32

ETAko kidea

Frantziar estatua

2005.03.23
2017.08.23

Frantziar eta espainiar estatuak

Igarriz Izeta, Marta

Hernani

Hernani

33

ETAko kidea

Espainiar estatua

2005.04.10
 

Castelloko Espetxe Probintziala

Morcillo Torres, Gracia

Donostia

Hernani

38

 

Frantziar eta espainiar estatuak

2006.01.25
2009.09.29

Saintes (Frantzia/Francia)

Olano Olano, Juan Mari

Gaintza

Hernani

52

Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea

Espainiar estatua

2007.09.11
2014.05.00

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Pascual Muneta, Garikoitz

Hernani

Hernani

29

 

Frantziar estatua

2008.02.12

Baiona

Fano Aldasoro, Unai

Hernani

Larrabetzu

30

ETAko kidea

Espainiar estatua

2008.09.23

 

Bakedano Cuaresma, Ainara

 

Hernani

 

Segiko kidea

Espainiar estatua

2009.00.00

 

Santa Cruz Ugalde, Iraitz

Hernani

Hernani

25

 

Espainiar estatua

2009.03.12
2013.01.30

Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid)

Garcia Otamendi, Mikel

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2009.03.31

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Zabaleta Galdeano, Txaber

 

 

 

 

 

2009.03.31

 

Arrieta Erauskin, Aitzol

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2009.04.23

Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid)

Balerdi Ugalde, Egoitz

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2009.04.23

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Ezeiza, Jon

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2009.04.23

Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid)

Olano Zabaleta, Asier

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2009.04.23

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Oñate Arrospide, Ekhi

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

2009.04.23

Alcala Mecoko Espetxe Zentrala (Madrid)

Telleria Aldaregia, Ekaitz

Hernani

Hernani

23

 

Espainiar estatua

2009.04.23

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Beloki, Elena

Laudio

Hernani

47

 

Espainiar estatua

2009.04.29
2016.08.05

Espainiar estatua

Zapiain Zabala, Iñaki

 

 

 

 

 

2009.04.29

 

Larretxea Mendiola, Joanes

Hernani

Hernani

25

ETAko kidea

Espainiar estatua

2009.10.15

Frantziar eta espainiar estatuak

Camacho Elizondo, Jose Agustin

Hernani

Hernani

37

 

Espainiar estatua

2010.02.18
2017.08.10

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Mariezkurrena Urkizu, Juan Mari

Hernani

Hernani

57

 

Espainiar estatua

2010.02.18
2017.06.28

Extremerako Espetxea (Madrid)

Aginagalde Ugartemendia, Beñat

Hernani

Hernani

26

ETAko kidea

Espainiar estatua

2010.02.28

 

Agirresarobe Pagola, Gurutz

Donostia

Hernani

32

ETAko kidea

Espainiar estatua

2010.08.06

Soto del Realgo Espetxea (Madrid)

Errazkin Telleria, Ugaitz

Hernani

Hernani

27

ETAko kidea

Espainiar estatua

2012.02.18
2018.11.09

 

Enparantza, Jon

 

Donostia

 

 

Espainiar estatua

2019.02.28

 

DATARIK GABE

Aristimuño, Isabel

 

 

 

 

 

 

 

Arrozpide, Gurutz

 

 

 

 

 

 

Espainiar estatua

Lareki Dorronsoro, Juncal

 

 

 

 

 

 

Espainiar estatua

Makazaga, Jesus Mari

 

 

 

 

 

 

 

Rojo Gonzalez, Juan Ramon

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

 

Espainiar estatua

Soraluze, Maritxu

 

 

 

 

 

 

Espainiar estatua

Telleria Lujanbio, Anjel

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

 

Espainiar estatua

Uria, Juanjo

 

 

 

 

 

 

 

X, Beto

 

 

 

 

 

 

Espainiar estatua

X, Isabel “Tapatxulos”

 

 

 

 

 

 

 

X, Jose Joakin “Piper”

 

 

 

 

 

 

 

X, Jose Mari “Melenas”

 

 

 

 

 

 

 

“Kixko”

 

 

 

 

 

 

 

“Markexa”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

[409] HUA, 1997, Bozeramaileen batzarra 2/97.

[410] HUA, 1998, Bozeramaileen batzarra 8/98.

[411] HUA, (data gabe), Batzorde eraketa (zenbaki gabe).

[412] HUA, (data gabe), Batzorde eraketa (zenbaki gabe.)

[413] HUA, 2004, Bozeramaileen batzarra 1/04.

[414] Horri dagokionez, funtsezkoa izan da Hernaniko presoen senideek emandako informazioa. Bestalde, esan beharra dago Euskal Memoriak argitaratu berri duen argitalpen batean 127 hernaniar espetxeratu zituztela 1964tik (Bustillo et al., 2021).

[415] Lasagabaster, (Noticias de Gipuzkoa, 2015eko otsailak 10).

[416] Iñaki Lasagabasterrek 2019ko urriaren 25ean egindako hitzaldia, “Gestión federal de los sistemas de prisiones: una visión comparada” mintegian.

[417] Sare ekimenak eta preso hernaniarren senideek emandako informazioa.

 

 7. GIZA ESKUBIDEEN BESTE URRAKETA BATZUK | 8. MOTIBAZIO POLITIKOKO INDARKERIAK KALTETUTAKO BESTE PERTSONA BATZUK | ITURRIAK ETA BIBLIOGRAFIA