Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
HERNANI 1960-2021
Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Javier Buces Cabello, 2022

 

7.
GIZA ESKUBIDEEN
BESTE URRAKETA BATZUK

 

      Indarkeria politikotik eratorritako giza eskubideen beste urraketa batzuetan jarriko dugu arreta atal honetan. Baliteke urraketa horien gaineko definizio argi edo aho batezkorik ez izatea. Dokumentatutako 113 kasuek 99 pertsonari eragin zien (63 gizonak ziren, 15 emakumeak eta 21 pertsonaren generoa ez dugu ezagutzen). Kasu horietatik 85 (% 75,22) Frankismoaren azken urteetan izan ziren. Kasu horietan guztietan, espainiar estatuko erakundeak edo instituzioak izan ziren egileak diktaduran zehar, auzitegien, polizia-kidegoen edo Gipuzkoako Gobernu Zibilaren erabakien bidez. Horiek egindako delitu-salaketek (zilegi ez den elkarte bateko kidea izatea, propaganda, etab.), argi eta garbi, urratu egiten zituzten estatu demokratikoetako oinarrizko eskubideak, hala nola elkarteak osatzeko eskubidea, adierazpen-askatasunerako eskubidea, biltzeko eskubidea, etab.[398]; izan ere, Frankismoak albo batera utzi zituen 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako eskubide politikoak, zibilak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak[399].

      Zehazki, eskubide hauek izan ziren gehien urratu zituztenak: manifestazioak egiteko eskubidea, adierazpen-askatasunerakoa, biltzekoa eta elkarteak osatzekoa. Lehenengoari dagokionez, Guardia Zibila izan zen indar zapaltzaile nagusia. Gainera, Gipuzkoako Gobernu Zibilarekin batera, dokumentatuta dauden zortzi atxiloketa bidegaberen erantzulea izan zen.

 

Frantziako Porquerolles uhartean konfinatutako
euskal erbesteratuak. 1984
[Punto y Hora, 61. zk.).

 

      Aipatu ditugun urratutako gainerako eskubideei dagokienez, Ordena Publikoaren Auzitegia izan zen erantzule nagusia. Salbuespeneko auzitegi arrunt hori Ordena Publikoaren 45/1959 Legetik abiatuta sortu zuten, 1963an, eta 1977 arte egon zen indarrean. Ustezko delitu politikoak jarraitzen zituen, eta 24 hernaniarri eragin zien, 27 auzipetze judizialetan. Zazpi absolbitu egin zituzten eta 17ri espetxe-zigorrak eta zigor ekonomikoak ezarri zizkieten. Guztira, 60 urte, 6 hilabete eta 3 eguneko espetxe zigorra eta 105.000 pezetako ordainketara kondenatu zituzten[400]. Gainera, auzipetuetako gutxienez zazpik salatu zuten torturak jasan zituztela instrukzio fasean[401]. Hortaz, poliziaren zaintzapean torturak jasan zituzten atxilotuek errudunak zirela onartu zuten kasuetan, onarpen horiek delituen egozketa-froga gisa erabili zituzten gero auzitegiek, zigorra ezartzeko. Horrek esan nahi du epaileek torturak bermatzen zituztela, polizia-testigantzak ontzat ematen zituzten heinean.

      Atal honetan jaso ditugun giza eskubideen beste urraketa batzuk erbesteratzeari eta atzerriratzeari dagozkie. Horrekin lotuta, 34 pertsonari eragin zien 37 kasu dokumentatu dira. Kasu gehienetan (29, % 78,38), Ipar Euskal Herrira egindako erbesteratze behartuak izan ziren, polizia-jazarpenaren ondorioz eta torturak jasateko beldurragatik. Hala, 17 kasu diktadura-erregimen frankistan zehar izan ziren, zortzi kasu 1970eko hamarkadaren amaieran eta hiru kasu 80ko hamarkadaren hasieran. Gutxienez 12 ETA, ETAm edo ETApm-ko kideak ziren. Horietako bat, Inazio Astiasuinzarra, hil egin zen gerora, GALek suzko armarekin egindako atentatu batean Baionan.

      Gainera, lau erbesteratze identifikatu dira: bi espainiar estatuan, 1968an, Gipuzkoako Gobernu Zibilaren aginduz, 1968an salbuespen-egoera dekretatu ondoren; eta bi frantziar estatuan, pertsona berarentzat, Yeu eta Porquerolles irletara, 1980eko hamarkadan.

      Halaber, 1984tik aurrera hiru hernaniar deportatu zituzten frantziar estatutik Amerikako eta Afrikako herrialdeetara. Horietako bat, Francisco Javier Alberdi, 1989ko otsailaren 16an hil zen Togon, gutxiegitasun kardiakoarekin. Hura hil ondoren, udalak ordaindu zituen familiartekoak herrialde afrikarrera joateko gastuak, eta hildakoa seme kutun izendatu zuten[402].

      Espainiar eta frantziar estatuak elkarrengana hurbildu ziren euskal gatazkari eta ETAren indarkeriari dagokienez, eta horren ondorio izan ziren deportazio horiek. Hurbilketa horren harira, estradizioak ere izan ziren gerora. Nolanahi ere, herrialdeen arteko akordio bati erantzun arren eta Frantziako legedian euskarri legala izan arren, Susana Panisellok dioen bezala, deportazioek bete-betean talka egiten zuten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin. Izan ere:

 

      “Atxiloketa eta kanporatzea suposizioetan oinarritzen ziren, ez frogetan, eta praktikan ez zen bermatzen defentsarako eskubidea; kaltetuek ez zekiten nora zeramatzaten (...) eta harrera-herrialdeetako bizi-baldintzak (...)parte hartzen zuten estatuen arteko akordio sekretuen araberakoak ziren. Horrek, praktikan, bidea zabalik utzi zion Espainiako Gobernuari, herrialde demokratiko batean jokatu behar ez litzatekeen moduan jokatzeko pertsona batzuekin”[403].

 

      Bestetik, talde armatuen (batez ere, ETA) presioagatik edo mehatxuengatik Hego Euskal Herria utzi behar izan zuten pertsonak aipatzen dituzte haien ikerketetan terrorismoaren biktimen hainbat elkartek eta estatuko erakundeek. 2005eko otsailaren 26an, Ermuako Foroak Comisiones de la Diáspora Democrática Vasca aurkeztu zuen Madrilen publikoki. 1980 eta 2005 artean 383.700 pertsonak Hego Euskal Herria utzi behar izan zutela zenbatu zuten, ETAren “jazarpen-indarkeriaren” ondorioz[404]. Hernaniren kasuan, ikerketa horren bidez kaltetutako familia bakar bateko hainbat kide identifikatu ahal izan dira. Familia hark herritik alde egin behar izan zuen ETAren presioaren ondorioz, 1990eko hamarkadaren erdialdean[405].

      Azkenik, giza eskubideen beste urraketa batzuei buruzko atal honetan sailkatzeko zailak diren hamar kasu jasotzen dira. Batetik, jasotako testigantzei esker, 90. hamarkadaren hasieran Hernaniko institutu publikoan ikasten ari ziren aldian bazterkeria eta irainak jasan zituzten hiru gazte identifikatu ditugu; bi kargu politikoen alabak ziren, eta hirugarrena guardia zibil baten alaba. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da nazioarteko ordenamendu juridikoan bazterkeriarik ezaren printzipioa zabal garatuta dagoela 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaz geroztik. Debekatuta dauden diskriminazio-arrazoiak zerrendatzen ditu azken horrek: “arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste motaren bat...”[406].

 

Manifestazioa Madrilgo Unibertsitate Autonomoan,
Francisco Tomas y Valienteren hilketa salatzeko.
1996 (Cristobal Manuelen argazkia,
El Paísetik aterata, 2021eko otsailaren 5ean).

 

      Bestetik, 1996ko martxoan, 15 urteko gazte bat (U.L.I.) harrapatu zuen Ertzaintzaren istiluen kontrako ibilgailu batek, eta probintziako ospitalera eraman zuten. Ondoren, lesakarraren aitak (F. L. T.) Donostiako Guardiako Epaitegian salaketa jartzeko asmoa zuela jakinarazi zien udaltzainei[407].

      Dokumentatutako azken kasua errepresaliatutako intsumisoena da. Hamarnaka hernaniarri eragin zien gai horrek, baina ez dugu landu ikerketa honetan. Hortaz, kasu horiek ordezkatzeko zortzi kasu dokumentatu ditugu. Hainbat mozioren bidez, udal-ordezkaritza zuten alderdi politikoen babesa jaso zuten kaltetu guztiek, PSE-EEko ordezkariena izan ezik; indarrean zegoen legea eta epai judizialak errespetatzen zituztela esanez arrazoitzen zuten azken horiek abstentzioa[408].

 

 

GIZA ESKUBIDEEN BESTE URRAKETA BATZUK
PAIRATU DITUZTEN PERTSONEN ZERRENDA

 

ADIERAZPEN-ASKATASUNERAKO ESKUBIDEA
URRATU DIETEN PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Olasolo Tabares, Napoleon

Bartzelona

Hernani

 

 

OPA

1963

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Goya Izaguirre, Francisco Luis

Bilbao

Hernani

28

 

OPA

1964.10.29

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Perurena Egiguren, Maria Begoña

Hernani

Hernani

22

 

OPA

1964.11.01
1965.05.30

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Alustiza Yarza, Jesus Maria

 

Hernani

 

 

Gobierno Civil de Gipuzkoa

1966-1968

Hernani

Telleria Zuaznabar, Sabino

Hernani

Lasarte Oria

24

 

OPA

1968

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Larretxea Goñi, Jose Maria

Hernani

Hernani

 

ETApm-ko kidea

OPA

1971.07.01

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Apaolaza Beraza, Jose Miguel

Zumarraga

Hernani

24

 

OPA

1973

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

E. R., R

 

Hernani

 

LKI ETA Vl-ko kidea

Guardia Zibila

1974.10.18

Hernani

P.U., M.C.

Hernani

Tolosa

 

LKI ETA VI-ko kidea

Guardia Zibila

1974.10.18

Hernani

B.A., F.A.

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1975.08.28

Hernani

B.B., J.A.

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1975.08.28

Hernani

Ochotorena Eguileor, Jose Antonio

Hernani

Hernani

24

ETAko kidea

OPA

1975.12.05

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

1983-2003

Zapiain Zabala, Iñaki

Hernani

Hernani

 

 

Auzitegi Nazionala

1998.09.18

 

 

BILTZEKO ESKUBIDEA URRATU DIETEN PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Egaña Bordegaray, Juan

Hernani

Hernani

26

CCOO-ko kidea

OPA

1967.12.06

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Unzueta Ochotorena, Angel

Hernani

Hernani

34

 

OPA

1968.07.16

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

G.A., I.

Hernani

Hernani

18

 

OPA

1973.02.04

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Sanz Gorriti, Maria Teresa

Urnieta

Hernani

18

 

OPA

1973.02.16

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Esnal Muguruza, Antonio

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1973.06.21

Hernani

O.O., I.

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1973.06.21

 

 

SINDIKATUETAN ELKARTZEKO ESKUBIDEA URRATU DIETEN PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Olasolo Tabares, Napoleon

Barcelona

Hernani

 

 

OPA

1963

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Telleria Zuaznabar, Sabino

Hernani

Lasarte Oria

24

 

OPA

1968

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Lascurain Mantilla, Miguel Agustin

Andoain

Hernani

 

 

OPA

1968.05.09

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Arrospide Sarasola, Santiago

Hernani

Lasarte Oria

22

 

OPA

1970.03.09

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

A.L., J.L.

Aia

Lasarte Oria

25

 

OPA

1973.06.09
1974.11.18

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Echaide Olloquiegui, Manuel Jose

Hernani

Lasarte Oria

34

 

OPA

1973.06.09
1974.11.18

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Eizmendi Tapia, Ana Maria

Hernani

Lasarte Oria

30

 

OPA

1973.06.09
1974.11.18

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Yarza Echave, Juan Jose

Hernani

Lasarte Oria

25

 

OPA

1973.06.09
1974.11.18

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Yarza Echenique, Maria Lourdes

Hernani

Donostia San Sebastian

25

 

OPA

1973.06.09
1974.11.18

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Insausti Ansa, Jose Ramon

Hernani

Hernani

29

ETAko kidea

Estatu espainiarra

1973.06.21

Hernani

 

 

 

 

 

OPA

1973.06.25

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Ogando Oyarbide, Maria Begoña

Hernani

Hernani

24

 

Gipuzkoako Gobernu Zibila

1973.06.23
1975.10.10

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Aldasoro Artola, Jose Maria

Hernani

Hernani

41

ETAko kidea

OPA

1974.07.15

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Ochotorena Eguileor, Jose Antonio

Hernani

Hernani

24

ETAko kidea

OPA

1975

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Izagirre Santesteban, Juan Bautista

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea, HBko batzarkidea Miembro de ETA, Juntero de HB

OPA

1975.05.21

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Sanchiz Corzo, Carlos

Hernani

Hernani

26

ETAko kidea

OPA

1975.06.07
1977.04.07

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

 

MANIFESTAZIOAK EGITEKO ESKUBIDEA URRATU DIETEN PERTSONAK

 

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Larrañaga Azcune, Jose Maria

Zumarraga

Hernani

17

 

OPA

1967.01.27

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

Ormazabal Loinaz, Juan

Hernani

Hernani

38

 

OPA

1968.06.16
1969.07.11

Salestarren komentua (Ordena Publikoaren Auzitegia, Madril)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.28

Florida Auzoa (Hernani)

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.30

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.30

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.30

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.30

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.30

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.30

Hernani

 

 

 

 

Manifestatzailea

Guardia Zibila

1975.09.30

Hernani

 

ATZERRIRATUTAKO ETA ERBESTERATUTAKO PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Recondo Mugica, Juan Jose

Hernani

Getaria

49

Gudaria/Milizianoa, militante antifrankista Gudari/Miliciano, Militante antifranquista

Gipuzkoako Gobernu Zibila Gobierno Civil de Gipuzkoa

1968.08.12
1968.11.18

Cuellar

Agirretxe Galarraga, Jon

Errezil

Hernani

20

 

Espainiar estatua

1968.08.16

Cortes de la Frontera

1976-1982

Makazaga Goñi, Manuel

Hernani

Hernani

41

ETAko kidea

Frantziar estatua

1977

Yeu (Francia)

 

 

 

 

 

Frantziar estatua

1977

Porquerolles (Francia)

1983-2003

Alberdi Beristain, Francisco Javier

Donostia San Sebastian

Hernani

42

ETAko kidea

Frantziar estatua

1984.09.23
1989.02.17

Togo

Izagirre Arbiza, Martin

Hernani

Hernani

 

ETApm-ko kidea

 

2008.03.21

Cuba

DATARIK GABE

Izeta Pikabea, Jokin

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

 

Venezuela

 

POLIZIA-JAZARPENAREN ONDORIOZ ETA TORTUREN BELDUR ZIRELAKO ERBESTERA JOAN DIREN PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Ugalde Agirresarobe, Ignacio Francisco

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1970

 

Izagirre Santesteban, Juan Bautista

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea, HBko batzarkidea

Espainiar estatua

1970.02

 

Lizarribar Urrillun, Joxe

Urnieta

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1971

 

Lizarribar Urrillun, Pedro Joaquin

Urnieta

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1971

 

Alberdi Belamendia, Felisa

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1973

Hernani

Gorospe Caracciolo, Jose Nicolas

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1973

 

Esnal Muguruza, Antonio

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1973

 

Ochotorena Eguileor, Jose Antonio

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1973

 

Olasolo Tabares, Napoleon

Barcelona

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1973

 

Rojo Tobar, Luis

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1973

 

Sanchiz Corzo, Carlos

Hernani

Hernani

25

ETAko kidea

Espainiar estatua

1973

Azkaine

Uzkudun Illarramendi, Jose Maria

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1973

 

Makazaga Goñi, Manuel

Hernani

Hernani

37

ETAko kidea

Espainiar estatua

1973.05.10

Frantzia

Rueda Alberdi, Manuel

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1974

 

Ariztimuño Mendizabal, Jose Manuel

Hernani

Hernani

19

ETAm-eko kidea

Espainiar estatua

1975

 

Larrañaga Beratarbide, Maria Juncal

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1975

 

Larretxea Goñi, Jose Maria

Hernani

Hernani

 

ETApm-eko kidea

Espainiar estatua

1975

Frantzia

 

 

 

 

 

 

1984

Cuba

1976-1982

Goikoetxea Elorza, Pedro Maria

Hernani

Hendaia

35

 

Espainiar estatua

1977

Frantzia

Aldasoro Artola, Jose Maria

Hernani

Hernani

45

ETAko kidea

Espainiar estatua

1978

San Juan de Luz (Lapurdi)

Ariztimuño Mendizabal, Maria Isabel

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1978

Frantzia

Goikoetxea Errazkin, Peio

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1978

Frantzia

Murua Alberdi, Imanol

Donostia-San

 

 

 

 

 

 

Sebastian

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiar estatua

1978

Francia

 

Zabaleta Elosegi, Jose Javier

Hernani

 

28

ETAko kidea

Espainiar estatua

1978

 

Otxotorena Sorondo, Jokin

Donostia

Hernani

27

ETAm-eko kidea

 

1978
1983.08.31

Mexico

Etxeberria Sarasola, Jose Maria

Hernani

Hernani

20

 

Guardia Zibila

1979

Hernani

Zabaleta Elosegi, Juan Luis

Hernani

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1980
1986.11.05

Hendaia

Lujanbio Galdeano, Francisco Javier

Hernani

Hernani

25

ETAko kidea

Espainiar estatua

1980.05

Frantzia

DATARIK GABE

Astiasuinzarra Pagola, Inaxio

Hernani

Hernani

 

ETAm-eko kidea

Espainiar estatua

 

Hotel Monbar, Rue Pannecau (Baiona)

 

ETAREN MEHATXUEN ETA BESTE ARRAZOI BATZUEN
ONDORIOZ ERBESTERA JOAN DIREN PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

DATARIK GABE

O.,

 

Hernani

 

EAJren jarraitzailea

ETA

 

Hernani

 

ATXILOKETA BIDEGABEEN BIKTIMAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Albisu Cuerno, Juan Carlos

 

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1968

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Arregui Apaolaza, Jesus

 

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1968

Hernani

Zubillaga Goñi, Juan Jose

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1968-1969

Donostiako Espetxe Probintziala (Martutene)

Pineda Erdocia, Amparo

 

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1968.08
1968.08.18

Donostia

L.I., S.

 

Hernani

43

 

Guardia Zibila

1972.10.30

Hernani

R.I., C.

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1972.10.30

Hernani

T.O., A.

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1972.10.30

Hernani

A.G., G.

 

 

 

ETA Vl-ko kidea

Guardia Zibila

1974.04.03

Tolosa

 

BESTE BATZUK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1983-2003

M., M.

 

Andoain

 

Guardia Zibil baten familiartekoa

Hainbat

1988-1992

Hernani

Morcillo Cerdan, Estefania

Hernani

Hernani

14

Zinegotzia, Kargu politiko baten familiakoa

Hainbat

1988-1992

Hernani

M.C., R.

Hernani

Hernani

 

Kargu politiko baten familiakoa

Hainbat

1988-1992

Hernani

Arratibel Olaziregi, Iñaki

 

Hernani

 

EAko Zinegotzia

Espainiar estatua

1994

 

Bilbao Sagastiberri, Andoni Xabier

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1994

 

Larburu Garmendia, Juan Bautista

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1994

 

Loren Iturbide, Koldo

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1994

 

Noble Goikoetxea, Xabier

 

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1994

 

Iturbide Iturzaeta, Mikel

Donostia San Sebastian

Hernani

 

 

Espainiar estatua

1995.05.29
1998.11.06

Donostia

L.I., U.

 

Hernani

15

 

Ertzaintza

1996.03.02

Kale Nagusia (Hernani)

 

 

 

[398] Gregorio Peces-Barbaren hitzaurrea Del Águila, 2001, 11. or. Aranzadi et al., 2015.

[399] Babiano, 2018, 8. or.

[400] Aranzadi Zientzia Elkartearen artxiboan (Atotxako Abokatuen Funtsa) babestutako sumarioak, TOPDAT CD Rometik ateratakoak. Ustiatzeko dagoen datu-basea, Jose Gomez Alen eta Ruben Vega Garciak koordinatua, eta 2007an Atotxako Abokatuen Fundazioak argitaratua.

[401] KREIk emandako informazioa.

[402] HUA, 1989, Udaleko aktak. Ezohiko osoko bilkura, 5/89.

[403] Pasinello, 2021, 124. or.

[404] Perez, 2019.

[405] Kaltetuek eskatuta, ikerketa honek anonimotasunean mantentzen ditu familiako kideak.

[406] Del Rio, 2012, 374. or.

[407] Hernaniko Udaltzaingoaren espedientea (z/g). 1984ko martxoaren 2a.

[408] HUA, Bozeramaileen batzarra 16/93 eta 19/94.