4.3.
ETXEA
Etxea emakumeen esparrua kontsideratua izan da urte luzeetan zehar, eta oraindik ere emakumeak etxera itzularazteko saiaketa ugari egiten dira, nahiz eta moduak aldatu garaira egokituz. Erregimen Frankistarentzat, etxea andrazkoen tenplua zen, eta emakumea bertako aingerua. Ideia hau tradizionalismo katolikoan eta biologian oinarritzen zen; emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasun biologikoak oinarrian jarriz, emakumeek ama izatera mugatu behar zutela defendatzen zuen, bestelako alor ekonomiko, juridiko edota sozialetatik kanpo utziaz. Aurretiaz ikusi den moduan, aldiz eredu hau ez zen izan hain ideala (emakume ugarik egin baitzuten etxetik kanpo ere lan familia aurrera ateratzeko). Hala ere, emakume guztiek ezaugarri komun bat izan zuten, eta hori etxearen esparrua izan zen. Etxetik kanpo lan egin ala ez, emakumeak ziren etxe barruko kideen zaintzaz eta bertako lanez arduratu zirenak. Eztabaidagai jartzen ez zen gaia zen emakumeari zegozkiola lan horiek egitea, emakume izanagatik soilik, guztiz normalizatuak eta naturalizatuak egonik ardura hauek.
Jarduera anitzak ziren etxean egiten ziren lanak: elikagaiak eskuratu, familia guztiarentzat egun osoko otorduak prestatu eta ondoren guztien harrikoa egin; arropak garbitu, lehortu eta plantxatu; haurrak izan eta hauetaz arduratu, adineko pertsonez, gaixoez edota menpekotasunen bat zutenez arduratu; arropak egin eta josi; etxea txukundu; etxe ondoan lurrak izanez gero, baratzak zaindu eta berdurak jaso... Hori guztia ikergai den garaian zeuden baliabideak kontuan izanik.
Lan hauek aldiz, ez ziren lan bezala kontsideratzen; ez zuten ez balio ez prestigiorik, ez erretirorik, ezta soldatarik ere.
Urtea: 1965 inguru.
Lekua: Hernani.
Ageri direnen izenak: Ma Pilar Lujanbio Olano, Lina Semperena Olano, Maitere Olano, Francisco Lujanbio Olano.
Deskribapena: Neska gaztea haurrarekin besotan.
Interpretazioa: Argazkiaren lehen plano batean neskato gaztea eta bere lehengusu haurra ageri dira senitarteko baten jaunartze ospakizunean; argazkilari profesionalak bi senitartekoak erretratatu nahi izan zituen. Alabetatik zaharrena izanda, askotan arduratzen zen argazkiko protagonista bere senitarteko txikiagoez, argazkian islatzen den moduan. Bigarren plano batetan daude, gainontzeko ahaideak, atzean juxtu, jaunartze jantziarekin ikus daitekeelarik neska bat.
Egilea: “Biyok” Hernaniko argazkilari profesional bat zen (argazkian bertan agertzen da zigilua) eta herrian bertan zuen estudioa. Famatua zen Hernanin. Jaunartzeko ospakizunaren argazkiak ateratzeko kontratatu zutela aurreikus daiteke.
4.3.1. Txiki txikitatik
Arrunt zaila izan liteke, emakume batentzat etxeko lanetan hasi zeneko momentuaz oroitzea. Etxeko lanak, normaltasun eta naturaltasun osoz, neskek batez ere, txiki txikitatik egin behar izan zituztenez, ez da erraza une jakin hori noiz izan zen gogoratzea. Arestian aipatu moduan, etxeko lan hauek emakumeen zereginak zirela kontsideratzen zen jendartean eta beraz, neska gazteak eskolako garaitik hezten ziren lan horietarako: jostungintza, etxeko garbiketa kontuak, haurren zainketa....
Elkarrizketatutako emakume baten kasua hartu daiteke adibide gisa. Bera 6 anai-arrebatatik bigarrena zen, baina alaba bakarra. Halako batean, ama gaixo jarri eta berari egokitu zitzaion etxeko kontu guztiez arduratzea. Ume koxkorra izatetik emakume heldu eta arduratsu bat izatera pasatu behar izan zuen une batetik bestera.
“Con diez años mi madre se puso enferma y yo a hacer los trabajos de casa”. (Juani)
“Mi madre iba todos los años un mes a pasar allí (al caserío), y entonces también me quedaba yo aquí sola a cargo de todo”. (Juani)
“A mí me dijeron toda la vida que yo era para casa, que era lo normal...”. (Juani)
Emakume honek kontatzen duen moduan, eskola utzi behar izan zuen horretarako, bere anaiek ikasten jarraitu zuten bitartean. Bere hitzetan ezin hobeto islatzen da nola bizi izan zuen egoera hura;jolastu ez zuen haurra izan zen; bere adineko umeen aurretik pasatzean lotsa sentitzen zuena.
“Yo me acuerdo como pasaba con los recados, con la txerrijana, pasaba por Biteri (escuelas) y estaban en el recreo, y me daba vergüenza pasar por allí con los recados, los baldes, y todos allí jugando. Yo he sido una niña que no ha jugado, yo no he jugado, entiendes, eso si me daba... y que mis hermanos han ido a estudiar y yo no”. (Juani)
“También ya hubiera estudiado... pero aquello también había que pagar y... ¿qué te voy a decir? Antes era normal en las mujeres... antes eran los hombres los que valían”. (Juani)
Berea ez zen kasu isolatua baina; antzeko gertaera asko izaten zen garai hartan:
“Ama ospitalian ta klaro lentejak jarri behar nitun. Aber lentejak ta bai nik lentejak... banekin ura bota beharzitzaiola eta ez dakitze! ta azkenian erre in zian eta ordun korrika jun nintzan a donde la vecina de arriba, negarrez jun nintzan ta ordun esan zian: lasai, nik ingo dizut ta! Klaro bederatzi giñan eta nik in behar nun dena! Ta egun guztia negarrez”. (Maritxu)
“Ni alaba zaharrena nintzan ta nei tokatu zitzaidan laguntzia. Ordun eskuz soldaduen erropak garbitzen genitun etxian, ikuiluan arraska genun”. (Maritxu)
Sexuen arteko diferentzia argia zen, beraz. Familia askoren ekonomia nahiko prekarioa izan ohi zen, eta beraz ondo pentsatu beharra zegoen hau nola kudeatu. Mutilen heziketak emakumeenak baino garrantzi handiagoa zuen; azken batean, emakumeak etxeko kontuez arduratu behar bazuen, zertarako eskolara bidali? Neska ala mutila jaio, bizitza guztiz ezberdina zen.
Urtea: 1951.
Lekua: Hernani.
Ageri direnen izenak: Kontxi Apezetxea Agirre, Patxi eta Iñaki Zapiain anai bikiak.
Deskribapena: Neska gaztea bizikletan bi haurrez inguratua.
Interpretazioa: Hiru haurrak argazkilariari begira daude, norbait ezaguna edukiko balute bezala beste aldean. Hiru haurrak izango lirateke, bizikleta gainean ageri den neska ere umea baita, 9 urte inguru izango ditu argazki honetan. Bizikleta gainean jolasean dabilen itxura eman dezake era berean, baliteke, bere auzokide txikiagoei kontu egiten egotea. Neskak jantzita daraman soinekoak bigarren hipotesia indartzen du.
Lan hauek askotan halabeharrez ikasten ziren. Kasu batzuetan gainontzeko ahaideek irakasten edota laguntzen zieten. Beste batzuetan aldiz, senitartekoak inguruko baserrietan bizi zirenez, ezin zieten lagundu, eta ahal zuten moduan, egoerak hala bultzatuta egiten zuten aurrera:
“Yo tenía diez cuando nació el hermano pequeño, a los nueve meses se puso enferma (la ama), y me quedé sola con otro hermano, eso tampoco se me va a olvidar nunca. Vino una tía, y me dijo que me haría cargo de mi hermano, tendría dos años, que vendría la amona a la tarde. Yo no sé lo que le di de comer, cuidar ya sé que le cuide, porque se cago en las escaleras y limpie todo. Y el niño en brazos, y el niño no hacía más que llorar... pasé toda la tarde en Zinkoenea dando vueltas esperando a la amona, y amona no venía, todo el rato llorando... Por fin, llegó a las 6 de la tarde. Venía con un cesto en la cabeza, vendría andando seguramente la pobre, ay... se me abrió el cielo”. (Juani)
“Nik bi anai ni baño zaharraguak ditut baño etxian beti izan naiz ni, la mayor de las chicas esaten dan bezela, eta dana nik in bihar nun: batek miña hartzen bazun hanketan indiziyua jartzea a donde la comadrona ni juten nintzan, hamaika hamabi urtekin! Klaro, ne amak lan asko zakan, ta ni negarrez, baño juten nintzan. Ta dena nik inbiar nun, enkarguk ta dena (...) eskolatik etorri eta oyak in ta dena, txikitatik bai”. (Maritxu)
“Gero ama operatu zuten, eta bueltan jun nintzan amangana ta zemuz? Ui ama ze gogua dakaten zu etxea etortzeko. ‘Ezin det etxea jun, hemen gelditzen naiz izeban etxian!’. Goatzen naiz nola lurrian botata negar pilla bat inun. Netzako oso gogorra izan zan, ama gabe eta sei pertsona nere kargu”. (Maritxu)
Puntu honetan ezin aipatu gabe utzi Sección Femenina-tik martxan jarritako “Escuelas de Hogar” formazio tailerrak. Saio hauetan hain zuzen ere, etxeko aholkuak, garbiketa eta elikadura gaiak, jostungintza... irakasten zitzaizkien emakumeei. Erakunde honen helburua emakumeak etxearen ardura eramateko prestatzea zen; prestakuntza hau printzipio erlijiosoetan oinarrituta noski. Hona bi adibide Sección Femenina-k hainbat irakasgairen bidez transmititzen zituen ideiak erakusteko:
“A través de toda la vida, la misión de la mujer es servir. Cuando Dios hizo el primer hombre, pensó: No es bueno que el hombre esté solo. Y formó a la mujer para su ayuda y compañía, y para que sirviera de madre. La primera idea de Dios fue el hombre. Pensó en la mujer después, como un complemento necesario, esto es, como algo útil”. (Formación Político-Social del primer curso de Bachillerato, 1963)
“Una mujer que tenga que atender a las faenas domésticas con toda regularidad, tiene ocasión de hacer tanta gimnasia como no lo hará nunca, verdaderamente, si trabajase fuera de su casa. Solamente la limpieza y abrillantado de los pavimentos constituye un ejemplo muy eficaz, y si se piensa en los movimientos que son necesarios para quitar el polvo de los sitios altos, o limpiar los cristales, sacudir los trajes, se darán cuenta que se realizan tantos movimientos de cultura física que, aun cuando no tiene como finalidad la estética del cuerpo, son igualmente eficaces precisamente para este fin”. (Economía doméstica para Bachillerato, Comercio y Magisterio, 1968).
Halaber, erregimenaren emakume erakundetik at, herriko eskoletan heziketa ezberdindua zuten mutil eta neskek. Eta azken ñauen kasuan, ohikoa izan ohi zen jostun izateko formazioa jasotzea; bai eskola barruan, baita arratsaldez izaten ziren tailerretan ere. Hernanin josten irakasten zuten tailer asko egon ziren:
“Aprendimos a coser y cosíamos todo nosotras, vestidos, jerséis... claro antes estábamos en casa y hacíamos estas cosas”. (Juani)
“Todas las vecinas íbamos a la Zelaia a hacer punto a los hermanos, es que todo se hacía a mano entonces”. (Juani)
“Si, pero ya en casa, cosía camisas y calzoncillos”. (Dolores)
“Bai josten ikasten genun, etxeako gauzak iten genitun”. (Maritxu)
Urtea: 1972 inguru.
Lekua: Ezkiaga Pasealekua, Hernani.
Ageri direnen izenak: Mari Mertxe Iraola Peña, Lina Semperena Olano eta Ma Victoria Semperena Olano.
Deskribapena: Hiru neska gazte, haur karro bat aurrean dutela.
Interpretazioa: Hiru neska gazte hauetako baten anaia txikia dago karro barruan, eta beraz, berari kontu egiten ari dira neskak. Senitartekoak ez diren arren, auzotarrak edota bizilagunak dira eta garai hartan harreman handia zuten elkarrekin ibiltzeko.
Gazte gaztetatik hezten ziren neskak zaintza kontuetan, euren senitartekoen kargu utziaz, argazki honetan ikusten den moduan.
Urtea: 1965 inguru.
Lekua: Hernani.
Ageri direnen izenak: Ma Pilar Lujanbio Olano, Lina Semperena Olano (karroan), Arantxa Kortaberria, Jesus Mari Olano, Manuel Olano, Jose Semperena eta Felix Olano.
Deskribapena: Neska gaztea haur karroa eramaten ageri da.
Interpretazioa: Ospakizun batetik bueltan doaz senitarteko hauek. Neska gazteak haurraren karroa gidatzen du; badirudi, emakume helduaren begiradapean eta aholku artean egiten duela. Gainontzeko senitarteko gizonak paseoan lasai doazela dirudi. Argazkilari profesionalaren argazkia da honakoa, neska gaztea harrapatu nahi zuela ematen du, baina honek azken momentuan buelta eman duela, ondoan duen emakumearekin hitz egiteko edo entzuteko.
Egilea: “Biyok” argazkilari profesionala (argazkian bertan agertzen da zigilua).
Mutikoen kasuan aldiz, guztiz kontrakoa gertatzen zen. Ez zitzaien etxearekin lotutako inolako irakaspenik helarazten. Mutilak etorkizuneko gizon moduan hezten zituzten; familiako buru izateko, eta autoritatean oinarrituz. Beraz, familia barruan argi zegoen zein izan behar zen bakoitzaren funtzioa. Hau horrela, etxean ama edo emakumea falta zenean, funtzio horiek familiako beste emakume batengana pasatzen ziren, nahiz eta hau oraindik umea izan (testigantza ezberdinetan ikusi moduan). Inolaz ere, ez zen zalantzan jartzen ardura hauek gizonezko senitartekoek hartzea (aita, osaba, anaiak...). Adinak ez zuen garrantzirik, bai ordea sexuak:
“Batez, ne osabak ta... etzekiten ezta sua piztutzen”. (Maritxu)
Urtea: 1940.
Lekua: Inbidiya-ko baratzea, Karabel.
Ageri direnen izenak: Ezkerretik eskuinera Manoli Olano Garaiar, Lina Garaiar (Manoliren ama) eta Felicitas Zubiri (Manoliren ezkonarreba).
Deskribapena: 3 emakumeak natura gune batean, eskutan zestoak dituztela.
Interpretazioa: Pozik dirudite hiru emakumeek argazkian. Nork atera duen ez jakin arren, agerikoa da, argazkirako jarriak daudela, lanerako erabiltzen zituzten xestoak bistan kokatuz. Ama alabak eta familiara sartu berri zen emakumea dira. Familiak lur eremu bat zuen, eta bertan baratze bat. Honen zaintza etxeko arduren barruan kokatuta zegoen eta hauek emakumeak egiten zituztenez, baliteke, familian sartu berri zen emakumeak ere hala egitea. Familia berrian ere, emakumeei zegokien lana egingo zuen segur asko.
“Recogíamos vainas, alubias... Teníamos la huerta en alquiler y trabajaba mi madre”. (Ixabel)
Urtea: 1967 inguru.
Lekua: Hernani.
Ageri direnen izenak: Felix Olano, Mañel Olano (Felix eta Felicitasen semea), Prontxio Zubiri (Felicitasen anaia), Felicitas Zubiri eta Joxan Olano (Felix eta Felicitasen semea).
Deskribapena: Familia argazki informala
Interpretazioa: Familiako kideak argazkirako jarriak daude, baina hau ez da argazki formal bat. Horren erakusle da gainean daramatzaten jantziak; gehienbat emakumeari dagokionean. Hau sukalderako amantalarekin ageri baita, eta beraz aurreikus daiteke, etxeko lanetan harrapatu zuela argazkilariak, eta argazkirako une batez lanak egiteari utzi ziola. Kokaguneari dagokionez, badirudi etxeko sukaldean daudela senitartekoak, atzeko altzariak garaiko sukaldekoak baitirudite.
“Las mujeres estaban muy en casa, de vez en cuando te sacaban a pasear un poquito...”. (Dominique)
4.3.2. “Lana ez zen” lan nekeza
Eremu honetako ezaugarri nagusia emakumeen zeregina izateaz gain, hauxe zen: egindako guzti hori lan moduan ez kontsideratzea, eta batzuetan norberak ere bere lana gutxiestea, garaiko jendarteko pentsaera islatuz:
“Si yo no he trabajado ni nada.... Que no he tenido relación para contarte nada”. (Juani)
“La gente que trabajaba igual tendrían otra relación con la gente, ¿yo qué relación tenía con la gente? En las tiendas, en la huerta, y nada más”. (Juani)
“Pues conmigo mal, porque yo no he hecho nada”. (Dominique)
“Yo no hacía nada más que los recados”. (Juani)
Jendartean zabaldua zegoen pentsaera hori erreproduzitzen dute testigantza hauek. Azken batean, egindako lanek ordainsaririk ez zutenez, gutxietsiak zeuden eta beraz, ez ziren lan kontsideratzen. Aldiz, etxetik kanpoko lanak ordainsaria zutenez, prestigioa zuten. Lana eta enpleguaren arteko diferentzia agerikoa zen. Eta, ikusi den moduan, hau bereziki lotua zegoen sexuarekin. Izan ere, “ez-lanak” emakumeek egiten zituzten. Lanaren definizio hau merkantzien produkzioarekin dago lotua; sozialki beharrezkoak ziren bestelako lanak alde batera utziaz. Ideologia hau guztiz barneratua zegoen. Egiten zutena kontatzen hastearekin batera aldiz, konturatzen dira egiten zuten lan guztiaz:
“Igual les parecía que no hacíamos nada, como estaba todo hecho, me acuerdo cuando estaban todos en la cama, las sillas, mesas... todo era para fregar, cuando iban a la cama yo me quedaba fregando todo, los muebles blancos...”. (Juani)
“Si a la casa, a los hijos... a coser, a planchar, a limpiar... ama de casa que no me han pagado nunca. Pero sueldo hacía! Ahí sí que deberían de pensar... cuidar de tus hijos en casa es un trabajo bonito, y la vida de la casa es muy bonita, porque puedes atender las cosas mucho mejor, sobre todo a los hijos (...) Que va, no, no se valoraba nada ni ahora tampoco. Eso es un trabajo que no se valora. Ahora, no te ayudaba nunca el marido, si estas en casa... Claro y no se daba cuenta que era mucho trabajo”. (Dominique)
Urtea: 1974
Lekua: Andre kalea, Hernani.
Ageri direnen izenak: Manoli Olano Garaiar.
Deskribapena: Emakume bat arropak josten.
Interpretazioa: Emakumea bere etxean dago arroparen batean konponketak egiten. Etxeko jantziekin ageri da, etxeko lanak egiteko erabiltzen zen batarekin. Atzean irratia ikus daiteke. Argazkira begira ageri da emakumea, irribarrez.
“Etxeko lana gogorra da, inork ez du apreziatzen (...) nik ez banizuke jarriko,nik ez banuke arropik muituko, nik ez banuke umeik haziko... in dezagun truk!”. (Ihintza)
“Baloratuta? Ez, nik negar pilla indet! (...) nik garbitzen nun lurra belauniko porque egurrezkua zan etxe guztiya, ta etortzen zian... me manchaban dena ta ni negarrez! Ta hola, eske hor zeon lokatza ta zikiña, ta ni beti errietan baiño etziaten kasoik iten! Ordun baloratu ezerrez”. (Maritxu)
Emakumearen gutxiagotzea nabarmena zen. Batzuetan iruditu arren, erregimen Frankistaren ideologia urruti zegoela eguneroko bizitzatik, askotan ideologia horren aztarnak, egunerokotasuneko zehaztasun txikietan islatu ohi ziren, normaltasun osoz ikusten zirenak:
“A las mujeres antes no se les valoraba, se valoraba a los hombres. Te voy a contar un detalle, estaba un día con mi padre... en la calle y hablaba con uno... era ya yo mayorcita, y le dice ‘zenbat seme dituzu?’. Bost seme. ‘Baño alaba re badezu zuk?’. Bai hemen do, beltxa txar bat! je je je... ¿Qué te parece? Eso también me quedó, mecauen, como los hombres eran más guapos o lo que sea, yo beltxa txar bat! No valoraban e, no valoraban nada... No valoraban a las mujeres. A los hombres, las vitaminas le daban a los hombres, a mí nunca me daban... También me querían e, pero no valoraban nada”. (Juani)
Familia batzuetan, gizonak etxera ekartzen zuen dirua emakumeari eman ohi zion etxeko gastuetarako; seme batzuk ere hala egin ohi zuten. Beste batzuen kasuan, gizonek diru bat ematen zioten emakumeari bai, baina irabazten zuten guztia? Edo zati bat?
“Si entregaban el dinero, el padre entregaba el dinero toda la vida, dejaba allí. El dinero lo solía guardar mi madre, los hijos entregaban no sé si todo, algunos seguro, otros... no se”. (Juani)
Urtea: 1974.
Lekua: Andre kalea, Hernani.
Ageri direnen izenak: Manoli Olano Garaiar, Xanti Lujanbio Lasa.
Deskribapena: Senar-emazteak etxeko giroan.
Interpretazioa: Etxeko jantokia dirudien eremuan ageri dira senar-emazteak. Biak ere kamerari begira daude: emakumeak irribarrez begiratzen du arroparen bat josten edota konpontzen ari den bitartean. Gizonak aldiz, serio begiratzen du kamerara, bere otordua eten gabe. Argazki hau ikusirik litekeena da, emakumeak bere senarrari afaria mahai gainean jarri izana hau lanetik etortzerako (emakumea etxeko batarekin dagoela dirudi; gizona aldiz kalekoarekin); eta gizona jaten ari den bitartean etxeko lanak egiteko aprobetxatzea, arropetako zuloak josiz adibidez.
Bestalde aipatzekoak dira, egongelaren ezaugarriak; bai dekorazio aldetik, marrazkiz beteriko pareta horiei erreparatuz; baita paretan zintzilik ageri diren kartelei dagokienez ere, amnistiaren aldeko mezuak eta goian dagoen Gernikako arbolaren koadroa; garaiari aipamena eginez.
Urtea: 1966 inguru.
Lekua: Hernani.
Ageri direnen izenak: Francisco Lujanbio, Joxe Angel Iraola, Santiago Lujanbio,Tere, Juan Inaxio, Txetxo Ormazabal eta Iñaki Casado.
Deskribapena: Haur taldea, arratsaldeko otorduan.
Interpretazioa: Etxe bateko sukaldean daudela dirudi, ziurrenik emakumearenean. Horietako haur batzuen ama izango da segur aski. Bera da etxeko arroparekin dagoena dirudien bakarra: amantala du soinean. Gainera inguruko haur guztiak eserita eta jaten ari diren bitartean, emakumea zutik dago, haurrak zerbitzatzen arituko balitz bezala. Baliteke haurren baten urtebetetze festa izatea, jateko pasta gozoak, ardo kopak eta ardo goxoa ikus baitaitezke.
“Los hombres (...) te daban un sueldo y arréglate. Eso eran los hombres, dueños y señores de todo. Claro de ahí que la mujer ha empezado a trabajar y de ahí el derecho”. (Dominique)
Etxeko lan kategoriaren barruan jarduera anitz sartzen ziren. Ez zen soilik etxeko lanak egitea; etxearekin edo honen inguruarekin lotutako hainbat jarduera ere hemen kokatzen ziren:
“Hubo épocas en que me levantaba y me tenía que hacer cargo de la comida y todo eso, yo me acuerdo que íbamos a la huerta y alrededor a encontrar txotxas para encender el fuego, y en tiempo de verano igual iba a la huerta, recogía vainas y ponía y esas cosas. Luego limpiar y la ropa... ósea, hacerme cargo de todo: la casa y los hermanos”. (Juani)
“Yo me acuerdo al mediodía se sentaban todos, mi madre también (enferma), y yo servía el café y todo y mi madre iba a la siesta y me encargaba de todo: de la cocina, de lavar... como había muchos hombres había muchos pantalones, muchas camisas...”. (Juani)
“Luego bajábamos al lavadero de Latsunbe. En Latsunbe había un lavadero muy grande y allí lo aclarábamos. Mis hermanos agarraban el balde y mi madre de mientras lo aclaraba, y a quitar el agua y de día tenderla. (...) Si, sobre todo por las noches, muchas mujeres aprovechaban una hora para lavar, hacia las 8-9 de la noche. Mi madre siempre jabonaba en casa y luego a aclarar abajo y nosotras de mientras jugábamos por allí mientras mi madre aclaraba, y mis hermanos le ayudaban a subir el balde”. (Dolores)
Urtea: 1964 inguru.
Lekua: Izpizua kalea, Hernani.
Ageri direnen izenak: Maria Agirre eta bere alaba Kontxi Apezetxea Agirre.
Deskribapena: Ama alabak etxeko balkoian.
Interpretazioa: Emakume heldua etxeko jantziekin ageri da eta etxeko zapatilekin. Alaba aldiz, dotoreago dago jantzita, amari bisita egitera joan izan balitz bezala. Anai-arrebetatik emakume bakarra izanda, berari egokitu zitzaion etxeko martxa eramatea, nahiz eta ezkondu eta seme-alabak izan; amaren (gaixo) zaintza lanak berak egiten jarraitu zuen, nola edo hala.
Oro har, senitarteko bat ezkontzean, etxetik joaten zen (ez bazen maiorazkoa behintzat). Hala ere, sexuen arabera ezberdina izan zitekeen. Familiak bizi zuen egoeraren arabera, alabak etxean geratu ohi ziren, etxearen kudeaketaz norbaitek arduratu behar baitzuen:
“Si, nos quedamos en casa, entonces también tuve buena tarea claro, cinco hermanos, el marido seis, y el hijo que nació, ¡siete!. Entonces todavía vivía la ama, pero estaba enferma.(....) Bueno, ya estaba yo acostumbrada, pero a planchar venía una prima... luego ya nos arreglamos, ya estaba acostumbrada a llevar...los hermanos además hacían su marcha, venían a comer y se iban... era la comida y la ropa”. (Juani)
“En aquella época era normal que el mayorazgo, que era mi hermano mayor, se quedase en casa; pero a mí me dijeron toda la vida que yo era para casa, que era lo normal. Cuando nos casamos a mi me dijeron allí, pues allí. Pero luego como el mayorazgo era él y no estaba de acuerdo... Entonces era así, era el mayorazgo (...) pena, era mi madre la que se quedo sola (...) Había unos días cuando yo cogía mis tres niños pequeños, montaba en autobús, e iba a recoger la cocina (...) mi madre se quedo mal, porque mi hermano le prometió que le iba a traer una criada... pero la cosa no fue así”. (Juani)
Urtea: 1958 inguru.
Lekua: Estudioan.
Ageri direnen izenak: Emili Olano Garaiar, Juan Jose Semperena Olano, eta Inaxio Semperena Olano.
Deskribapena: Emakumea bi haurrekin estudioko argazkian.
Interpretazioa: Agerikoa da argazkia guztiz prestatua dagoela. Estudioan ateratakoa da, eta argazkian ageri diren kideak horretarako prestatuak daude: ondo jantziak, ondo orraztuak... Ezkerretara dagoen haurrak adibidez kate bat darama lepotik zintzilik, baliteke lepokoak sentimentalki garrantzia izatea eta horregatik argazkian ondo atera zedin jartzea.
Urtea: 1966.
Lekua: Lasarteko hipodromoa.
Ageri direnen izenak: Ma Dolores Peña Iradi, besotan Jose Angel eta ondoan Jose Luis, Juan Antonio, Mari Mertxe seme-alabak.
Deskribapena: Emakume bat haurrez inguratua.
Interpretazioa: Oso argi ez badago ere, emakume heldua haurdun dago argazki honetan, gainontzeko bere seme-alabez eta ilobez inguraturik. Baliteke argazkia senitartekoren batek atera izana, haurrak barrezka ari baitira berari begira. Hala ere, nahiko inprobisatutako argazkia dirudi, emakumea bera eta neskatoa ez baitaude argazkilariari begira.
4.3.3. Haurtxo txikia negarrez dago, ama emaiozu titia...[1]
Amatasuna guztiz lotua zegoen ezkontzarekin; hau da, ezkondu ondorengo eginbeharra zela baiezta daiteke ama izatearena. Eredu hori ez jarraitzea, oso gaizki ikusia zegoen eta herriko txutxu-mutxuen jomuga bihur zitekeen. Ezkontza sakratua zen, nolabait mugarri bat markatzen baitzuen: emakumea emazte izatera pasatzeaz gain, etxe berriko etxekoandrea eta ama izatera ere pasatzen zen, honen inguruan erabakitzeko inolako ahalmenik gabe:
“Era casi como una obligación, o que se yo, era para tener hijos, ni te planteabas, venían y ya está! je je je, venían y ya está”. (Juani)
“Yo me case en marzo del sesenta y nueve, y en diciembre ya nació, antes era así, este a los dieciséis, diecisiete meses y el siguiente también, muy seguidos”. (Juani)
“Me case sin estrenar, que no es igual, ¿entonces que te crees? Ocho de marzo me case, y el niño nació veintitrés de diciembre, por aquí, mira lo que esperaban”. (Juani)
Ezkontzearen esanahia familia izatearena zen eta beraz, horretara mugatu behar zuen emakumeak. Emakume askok ezkondu ahala, etxetik kanpoko lanak uzten zituzten, seme-alabak eduki baino lehen. Ezkontzaren ekintzak beraz, bere baitan igarobide erritual bat gordetzen zuela esan daiteke: emakume izatetik, emazte eta ama izatera pasatzearena.
“Nere ama etxian, ezkondu zanian biali zituzten lanetikan. Ordun etzuten hartzen, emakumiak ezkontzen zianian bota iten zian (...) nik uste, pentsatzen det haurdun gelditzen ziala, ta geo bakizu... etzuten hartzen emakumeik. Nere amak intzun lana hamazazpi urtez fabrikan baño ezkondu zanian ya fuera ta nere ama etxian, ta atta zan...”. (Maritxu)
Amatasunaren bertutea eta honen funtzio hezitzailea goraipatzen zuen diskurtsoa nagusitu zen. Diskurtso honek jendartean eragin zabala izan zuen; nolabait emakumeei “funtzio garrantzitsu” bat esleitu baitzien erregimenak; nahiz eta honek oinarrian emakumeak behe mailako izakiak kontsideratu. Ideologia honen eragina hain izan zen arrakastatsua, guztiek barneratu zituztela printzipio eta jarrera hauek, eta barneratzearekin batera noski, baita naturalizatu eta normalizatu ere; bizitzan izan zuten zeregin hau goraipatuz, eta inola ere zalantzan jarriz. Amak beti haurrekin lotzen ziren, baina aitak? Non zeuden aitak? Zein funtzio zuten aitek haurrekiko? Zaintza, hezkuntza, harremanak... nolakoak ziren?
“No, la madre y ya está. Los padres no, por lo menos aquí ni se enteraban. Las decisiones, las cosas así de ikastola, luego liceo... si, pero luego los hombres ¿qué hacían? Trabajar y luego ir de txikiteo y para cuando llegaba, estaban los críos dormidos”. (Juani)
“Igual hamaiketan etortzen zan, etorri, umiei muxu eman ta hauek ya lo eotezian”. (Mertxe)
“El hombre antes se dedicaba mucho al txikiteo, parranda y parranda, y las mujeres que lo han pasado muy mal, que se pasaban las noches en vela porque los maridos no venían a casa, y venían como venían... y de eso también había mucho”. (Juani)
Emakumeen funtzioa etxeaz arduratu eta ama izatea zen moduan, gizonena arlo publikoa zen: etxetik kanpokoa. Gizona kontsideratzen zen familiaren buru. Honek indarra eta boterea ematen zion familian, autoritate handia lortuz. Erabaki garrantzitsuak berari zegozkion, bere hitza izanik balio gehien zuena. Bestelako kontuetan, aldiz, zaintzak kasu, ez zuen inolako ardurarik: haurrak, helduak, ezinduak, etxea... Ardura hauek gainera, kasu batzuetan bi familiatan izaten zituzten emakumeek; jatorrizkoan eta ezkontzarekin lotutako familietan. Hau da, familia berrian emazte berriak izatearekin batera, ardura berriak hartzen zituzten. Baina maiz, ardura hauek lehengokoekin uztartu behar izaten zituzten; jatorrizko familian alabak (honek suposatzen zuenarekin) izaten jarraitzen baitzuten:
“La ama enferma siempre cuidándole. Cuando yo fui a tener el primer hijo, allí se quedó la ama en casa. Y cuando volví, mi madre estaba en la cama; ella en la cama, yo que había tenido el niño., uf... que palo, que palo, muy duro”. (Juani)
Urtea: 1975.
Lekua: Andre kalea, Hernani.
Ageri direnen izenak: Manoli Olano Garaiar, Maria Dolores Peña Iradi, Kristina Iraola Peña; Joaquina Lujanbio Olano, Mari Mertxe Iraola Peña eta Mikel Iraola Peña.
Deskribapena: Pertsona taldea.
Interpretazioa: Adin ezberdinetako pertsonak ageri dira denak ere argazkilariari begira. Atzean dauden bi emakumeak aurrean dauden gaztetxoen amak dira. Gainera biek ere etxeko arropak (amantalak) diruditenekin ageri dira, argazkia atera baino minutu bat lehenago etxeko lanetan arituko balira bezala.
Urtea: 1967ko uda.
Lekua: Aduna.
Ageri direnen izenak: Ma Kristina Ugalde Mendizabal (ama) eta Kristina Korella Ugalde (alaba).
Deskribapena: Ama alabak elkarrekin
Interpretazioa: Ama alabak udako jantziak jantzitza ageri dira, jantzi dotoreekin; batez ere, ama elegantziaz ageri da: orrazkera, pitxiak..., bazkari edo egun bereziren bateko argazkia izan daiteke beraz. Besoetan bere alaba du, badirudi argazkia ateratzeak ez diola grazia handirik egin eta kexa artean dabilela. Ama aldiz, irribarrez ageri da, argazkilariari begira konplizitate osoz, bere alabaz harro, momentua hori betikotu nahiko balu moduan.
Urtea: 1972.
Lekua: Kontxako hondartza, Donostia.
Ageri direnen izenak: Kontxi Apezetxea Agirre, Xabier Garmendia Apezetxea eta Josetxo Garmendia Apezetxea.
Deskribapena: Emakume bat bi haurrekin hondartzan.
Interpretazioa: Emakumea bere bi semeekin paseoan ageri da hondartzan barrena. Semeetako bat oraindik nahiko txikia izaki, laguntza behar du ibiltzeko eta amak eskutik helduta laguntzen dio. Beste semea hondartzarako jostailuekin dago. Azkenik atzeman daiteke emakumearen soinekoan erreparatuz gero, haurdun dagoela, hirugarrenaren zain. Baliteke argazkia senarrak edota gertuko lagun edo ahaide batek atera izana, egun pasa baten erretratua baitirudi.
Urtea: 1970 inguru.
Lekua: Patronato San Miguel (egungo Miramon).
Ageri direnen izenak: Maria Mendizabal Arizeta (amona) eta (Cristina Korella Ugalde(biloba).
Deskribapena: Amona eta biloba elkarrekin.
Interpretazioa: Egun pasa edota arratsalde pasa batean daudela dirudite amona bilobak. Irribarrez ageri dira biak kamerari begira, horren atzean pertsona bereziren bat ezkutatuko balitz bezala. Pozik dirudite elkarrekin, lasai, gertuko harremana balute bezala.
4.3.4. Sarearen garrantzia
Amatasuna bizitzeko modu asko daude. Amatasuna ez da berdin ulertu izan historiako une ezberdinetan eta kultura ezberdinetan, hots, testuinguruaren arabera, ezaugarri eta eredu ezberdinak izan dira nagusi; baita Euskal Herrian ere. Ikergai den garaian, ama izatea ia derrigorrezkoa zela aipatu da aurretik. Familia barruan eta hauen inguruan, bizitokietan esaterako, haur ugari elkartu ohi ziren, denbora luzeak pasaz elkarrekin eta hauen zaintza eta kudeaketarako ere eredu ezberdinak izaten ziren. Modu ezberdinak erabiltzen zituzten emakumeek oro har, haurrak zaindu eta hezteko, horretarako sare sozial zabala izan ohi zutelarik.
Ikertutako garaian, komunitatearen kontzeptuak garrantzi handia zuen, bizilagunen arteko harremana oso gertukoa zen eta familiatzat jotzen zen kasu askotan. Zentzu honetan, elkarren arteko laguntza sarea oso garatua zegoen, eta askotan, komunitate berean bizi ziren haurren arteko harremanak anai-arreba edo lehengusuen modukoak izaten ziren. Hau horrela, haurren zaintza eta hazkuntza, ez zen bakoitzaren gurasoetara (edo amarengana) soilik mugatzen, sistema zabalago batean kokatzen zen. Egunerokotasunean interes komuneko hainbat jarduera egiten ziren elkarrekin, eta maiz, bizilagunak bigarren ama moduan kontsideratzen ziren:
“Sí, super buena. No se cerraba la puerta, siempre la llave en la puerta y entraban a casa”. (Juani)
“Bai, se hacían tertulias en los portales ta gure ama ta Roxari de balcón a balcón hablando jaitan, uf... vaya vida”. (Ixabel)
“Lehen iten zan umia eukitzian atsolorra, cuando se moría también alguien hacer hamaiketako, se invitaba a la gente. Guk itegenun hoi, ke cosa más bonita; los parientes, gente con la que tenías amistad...”. (Ixabel)
“También recuerdo en aquellos tiempos los jueves venían las hermanas de mi madre a la feria y tomaban chocolate, charlábamos, cuentos... y yo también estaba allí, en casa y era una gozada, estaba deseando de que vendrían, las cosas de familia...”. (Juani)
Urtea: 1942.
Lekua: Etxe ingurua, Hernani.
Ageri direnen izenak: Manoli Olano Garaiar, Emili Olano Garaiar, Milagros Iraola, umea Jesus Mari Olano Zubiri.
Deskribapena: Hiru neska gazte zutik, lurrean bi haur.
Interpretazioa: Adin berdintsuko hiru neska gazte ageri dira aurrez aurre zutik. Horietako bi ahizpak dira, eta bestea auzotarra; harreman handia zutena. Lurrean jolasean dabiltzan umeetako bat senitartekoa dute, eta baliteke bestea auzo edo kale inguruko ume bat izatea. Bizi ziren etxe inguruetan denak izan ohi ziren ezagunak eta harremanak sendoak izaten ziren askotan. Oso ohikoa zen batak bestea kontu egiten ibiltzea auzo edo kale inguruan; gehiago senitartekoren bat inguruan bazebilen, kasu honetan bezala.
Urtea: 1950.
Lekua: Villa Mercedes, Andrekale, Hernani.
Ageri direnen izenak: Milagros Iraola, Manoli Olano Garaiar, Emili Olano Garaiar, Roxari, Jesus Mari Olano Zubiri, Mañel Olano Zubiri....
Deskribapena: Jende multzoa argazkirako jarriak.
Interpretazioa: Alde batetik haurrak eta bestetik emakume gazte-helduak ageri dira. Adinagatik baliteke emakume horietako batzuk, ondoko haurren amak izatea; baina ez guztiak. Talde honetan ageri direnak komunean dutena da, senitartekoak edota auzokideak direla. Horrez gain ez da kasualitatea heldu guztiak emakumeak izatea, eurak antolatu eta elkar laguntzen baitziren aurrera egiteko.
Urtea: 1967.
Lekua: Sarasketako terrenoa, Hernani.
Ageri direnen izenak: Maria Pilar Lujanbio Olano, Manoli Olano Garaiar, Joaquin Lujanbio Olano, Martin (bizilaguna) eta Juan Carlos Lujanbio Olano.
Deskribapena: Emakume heldua, haurrekin.
Interpretazioa: Adin ezberdinetako bost lagun agertzen dira, horietatik nagusiena, etxeko jantziekin dagoen emakumea. Besteek jolasean dabiltzan haurrak dirudite. Sarasketako terrenoan daude; bertan auzoko haurrak jolastera joaten ziren, txakurrak ere han egoten omen ziren eta urtebetetzeetako meriendak ere bertan ospatzen zituzten. Argazki honetan, halaber, bizilagunen arteko harreman hori erakusten duen irudia erdiko mutikoarena da; seguruenik gainontzeko umeekin jolasean zebilela harrapatuko zuen argazkilariak eta auzoko mutikoa izatean, argazkian jartzeko esango ziotela aurreikus daiteke.
Esan moduan, harreman hauek elkarren arteko hartu emanean oinarritzen ziren, elkar laguntzan. Honek guztiak komunitatearen ideia asko indartzen zuen; aurrera ateratzeko taldean antolatzen baitziren: esaterako, batak haurrak zaintzen zituen bitartean, besteak erosketak egin zitzakeen. Laguntza modu hau are garrantzitsuagoa bihurtzen zen, familia bertako etxekoandrea falta zenean, izan gaixo jarri zelako, umea edukitzera joanak zirelako.... Horrelakoetan, aurretik azaldu den moduan, zuzenean alabari egokitzen zitzaizkion etxekoandrearen funtzioak; baina maiz neskatila hauek oso gazteak izaten ziren eta, horrelakoetan, auzokoaren laguntza baliotsua ezinbestekoa izaten zen eta beraz, beraien artean sortzen zen harremana bereziki estua zen.
“La vecina que vivía aquí abajo, era mi segunda madre. Menudo servicio, uf...y todos los días nos hacía una visita, subía... y también lo que te he contado, a las tardes igual íbamos a la zelaia...”. (Juani)
“Esta que vivía abajo (vecina) por ejemplo, me ayudaba mucho, si tenía que ir a comprar ropa, a comprar la tela que luego yo cosía, y ella me ayudaba, también tenía yo ahí suerte”. (Juani)
“Nire amak baratzan iten zun lana, gu amona Pilarrekin hazi ginan”. (Ixabel)
Urtea: 1975.
Lekua: Andre kalea.
Ageri direnen izenak: Manoli Olano Garaiar eta Maria Dolores Peña Iradi.
Deskribapena: Bi emakume hitz egiten etxe barruan.
Interpretazioa: Auzoko bizilagunak izan ziren bi emakume hauek, bata bestearen gainean bizi ziren. Baliteke hauetariko bat beheko etxera jaitsi izana, zerbaiten falta zuelako eskean, eta berriketan geratu izana bertako etxekoandrearekin. Biak ere etxeko arroparekin ageri dira, piztua dagoen telebistari kasurik egin gabe eta algaraka daudela dirudi, andre batek zerbait kontatzen duen bitartean. Esan moduan, bizilagunen arteko harremana oso estua zen, eta emakumeen kasuan, horrelako momentuak aprobetxatzen zituzten kontu kontari aritzeko. Hori zen emakumeentzat aisialdira gehien gerturatzen zen unea.
Urtea: 1960 inguru.
Lekua: Ate txikitas (eliza ondoan).
Ageri direnen izenak: Mirari Mugika (haurra).
Deskribapena: Bi emakume hiru haur eskutik helduta.
Interpretazioa: Kalean zehar dabiltzan bost pertsona eskutik helduta ageri dira. Familia bereko kideak direla dirudien arren, ez da hala, baina bai dira inguruko edo gertuko pertsonak; lagunak, auzokoak... Neskatoak soineko zuriz jantzita daude, mutikoa galtza motzetan; eta bi emakumeak ere soinekoz, baina denak ere nahiko elegante daudela dirudi. Baliteke igandeko mezetarako bidean edo handik bueltan harrapatu izana argazkilariak, norabide berean pertsona ugari ikusten baitira atzealdean eta elizatik gertu baitaude.
Urtea: 1955.
Lekua: Nafarroa.
Ageri direnen izenak: Marixabel Arraras, Mikel Armendariz Arraras.
Deskribapena: Emakume taldea eta haurrak.
Interpretazioa: Argazkilariari begira jende multzo bat dago; heldu guztiak emakumezkoak dira; haur batzuk ere ageri dira. Egun pasa bateko irudia dirudi, jantzita doazen moduagatik (zapia buruan, zapatilak eta alpargatak, jertseak gerrian...) eta dituzten osagarriengatik (poltsak, makila...). Seguruenik emakume hauetako batzuen seme alabak izango dira ageri diren haurrak, baina hauen zaintzaren ardura guztien artean konpartitzen zutenaren ideia ere ez dago urrun. Argazki hau horren erakusle izan daiteke.
[1] Sehaska kanta herrikoia:
“Haurtxo txikia negarrez dago
Ama eman iezadazu titia
Aita gaiztoa tabernan dago
pikaro jokalaria”.