Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Ipunpetik argitara
Maialen Apezetxea Lujanbio / Mikel Ozaita Azpiroz, 2016
 3.3. INDUSTRIALIZAZIOAREN “BOOM”-A | 4. LAN MUNDUA HERNANIN: IRUDIAK ETA EMAKUMEEN BIZIPENAK | 4.1. INDUSTRIA 

 

4.
LAN MUNDUA HERNANIN:

IRUDIAK ETA
EMAKUMEEN BIZIPENAK

 

      Atal hau osatzeko informazio ezberdinak erabili dira. Horien artean garrantzitsuenak irudi grafikoak eta protagonisten bizipenak izan dira. Lan honen ekarpena, elementu hauek harilkatzea izan da. Jasotako materialak hobeto antolatzeko eta azaltzeko esparru ezberdinetan banatzea erabaki da, beti ere esparru bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuz: Baserria, Etxea, Ostalaritza, Merkataritza eta Industria. Lan eremu hauek aukeratzerako orduan halaber, kontuan hartu dira Hernaniko herriaren ezaugarriak. Izan ere, Hernani komertzio eta ostalaritza askoko herria izan da eta, beraz, garrantzitsua zirudien emakumeek bertan egiten zituzten lanen ezagutzak handitzea. Horrez gain, landa eremuak ere garrantzi handia izan zuen herrian, bertako produktuak herrian edota Donostian saltzeko ohitura handia baitzen. Zer esanik ez industrian dagokionez. Hernanin industria asko zegoen ikertutako garaian, eta hauetariko askotan emakumeek lan asko egin zuten. Azkenik, etxearen alorra hartu da ikergai baita ere. Maiz, etxean egindako lanak ez dira lan moduan kontsideratu, soilik enplegua hartu izan da aztergai. Ikerlan honetan etxean egindako lanak ere, lan eremu moduan kontsideratu dira; jakinik emakume guztiek emakume izateagatik soilik lan hauek burutu behar izan zituztela.

 

 3.3. INDUSTRIALIZAZIOAREN “BOOM”-A | 4. LAN MUNDUA HERNANIN: IRUDIAK ETA EMAKUMEEN BIZIPENAK | 4.1. INDUSTRIA