Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
HERNANI 1960-2021
Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Javier Buces Cabello, 2022
 2. HILDAKOAK | Bizitzeko eskubidearen urraketaren biktimak, hernaniarrak edo Hernanin | BIKTIMAK 

 

Bizitzeko eskubidearen
urraketaren biktimak,
hernaniarrak edo Hernanin

 

      Bizitzeko eskubidearen urraketaren 16 biktimei dagokienez, guztiak, Aurelia Jimenez izan ezik, 25 eta 54 urte arteko gizonak dira. Bat bonba-auto batekin egindako atentatu baten ondorioz hil zen, baina gainerako guztiak su-armek eragindako zaurien ondorioz hil ziren[216]. Biktima horien estatusari dagokionez, Foronda Txostenak ezarritako parametroei jarraituz[217], 12 zibilak ziren (% 75), bi ETAko militanteak (% 12,5) eta bi polizia-agenteak (% 12,5). Hildako 12 zibilen artetik, bost heriotza eskuin muturreko taldeek edo talde parapolizialek eragin zituzten, beste bost ETAk[218] (egileek salatu zutenez, horietako hiru isil-mandatariak ziren, bat narkotrafikatzailea eta bosgarrena estortsioak jasan zituen ostalari bat), bat Guardia Zibilak eta heriotza baten erantzulearen inguruan bertsio ezberdinak daude; ordura arte ezezaguna zen talde autonomo batek aldarrikatu zuen, Grupo Autonomo de Autodefensa de Euskadi (GAAE) taldeak, baina gerora ez zen talde haren gaineko berri gehiagorik izan. Hildako ETAko militanteei dagokienez, GALeko kideak izan ziren biktimagileak. Polizia-agenteen heriotzen erantzulea, berriz, ETA izan zen[219].

      Guztira, hildako 16 pertsonatatik 14 hernaniarrak ziren (lau bertan jaioak eta bertako bizilagunak, hiru bertan jaioak baina bertan bizi ez zirenak, eta zazpi bertan jaio ez arren herrian bizi zirenak). 14 horien artetik, zazpi Hernanin hil ziren eta sei Euskal Herriko beste herri batzuetan. Hernaniarrak ez diren bi biktimak Hernanin hil ziren, baina ez ziren udalerrian jaio eta ez ziren bertan bizi.

      Egiletza kontuan hartuz gero, bizitzeko eskubidearen urraketaren biktimak izan ziren 14 hernaniarren artetik, zortzi kasutan eskuin muturreko taldeen edo talde parapolizialena (estatuko indarkeria politiko bezala ere ezagutzen dena) izan zen erantzukizuna (% 57,14)[220]. Bost kasutan egileak ETAko militanteak izan ziren (% 35,71) eta, kasu batean, zalantzak badaude ere, GAAE izeneko talde autonomo batek eragin zuela uste da.

      Gainera, 16 biktimetatik bederatzi Hernanin hil ziren (% 56,25). Bost ETAk eragin zituen, hiru BVEk eta bat zehazteko dago.

      Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak 2016az geroztik herriz herri egindako argazkiak aintzat hartzen baditugu, Errenteria eta Hernani (bietan zazpi hildako) dira Euskal Autonomia Erkidegoan eskuin muturreko taldeek, talde parapolizialek edo polizia-kidegoek bizitzeko eskubidearen urraketa gehien eragin dituzten udalerriak, hiru hiriburuen atzetik. Halaber, Hernanin gehiago dira estatuko indarkeria politikoak eragindako hildakoak, talde armatu subertsiboetako biktimagileek eragindakoak baino (Eusko Jaurlaritzak bizitzeko eskubidearen urraketaren biktima gisa ait ortzen ditu). 5.000 biztanletik gorako hamar udalerri daude ezaugarri hori betetzen dutenak, eta horien artean dago Hernani[221]. Udalerri honetan, zazpi ETAk hil zituen, zazpi estatuko indarkeria politikoaren biktima izan ziren eta kasu batek “egiletza zalantzagarria” du[222].

      Bestetik, heriotzak eragin zituzten atentatuak gertatu ziren aldi historikoei dagokienez, bakar bat gertatu zen Frankismoaren azken urteetan zehar, bederatzi trantsizioan (% 56,25) eta sei gertatu ziren 1983 eta 2003 artean (% 37,5). 1980an gertatu ziren trantsizio-aldian izandako sei kasuetatik bederatzi, hau da, aldi horretako kasuen % 66,67a eta guztizkoaren % 37,5a. Hortaz, Hernanin bizitzeko eskubidearen urraketak biktima gehien utzi zituen urtea izan zen hura.

      1975eko lehen atentatuaren egiletza ETAm-ri egozten zaio. 1976 eta 1982 artean dokumentatutako bederatzi biktimen artetik, sei estatuko eskuin muturreko taldeek edo talde parapolizialek eragin zituzten, bi ETAm-k eta bat GAAEk. Azkenik, 1983 eta 2003 arteko biktimetatik lau ETAk eragin zituen eta bi GALek[223].

 

HILDAKO BIKTIMEN ZENBAKETA {46}

 

ETAM

ETAPM

KAA

BESTE BATZUK

BVE

GAE

GAL

TRIPLE A

BESTE BATZUK

ESI

GRAPO

FRAP

Barne Ministerioa{47}

829{48}

 

 

 

 

 

 

 

 

 

82

 

Biktimen arretarako zuzendaritza nagusia (Barne Ministerioa){49}

855{50}
856{51}
853{52}

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritza (Bake eta Bizikidetza Idazkaritza){53}

760{54}

23

44{55}

10

19

7

24

5

18

94

 

 

Valentin Foronda Institutua{56}

782{57}

21

32

10

16

6

27

8

5

 

 

 

Covite{58}

584{59}

 

25

8

9

5

2

6

2

 

41{60}

 

AVT{61}

923

 

23

 

 

1

 

 

1

 

78

4

FVT{62}

856

 

 

 

 

 

 

 

 

 

86

 

Euskal Memoria{63}

 

 

 

 

 

 

 

 

 

484{64}

 

 

HERNANI

7

 

 

1{65}

4

 

2

1

 

1

 

 

 

      Heriotza eragin zuten 16 atentatu horien auzibide-egoerari dagokionez, gehienak epaitu dituzte (10, % 62,5a), eta egileak zigortu[224]. Horien artean daude ETAk egindako sei atentatu eta BVEk egindako lau. Gainera, bi kasu largetsita daude, GALek eragindako biktimei dagozkienak; kasu bat artxibatuta dago; kasu bat 1977ko Amnistiaren Legeak amnistiatuta dago[225]; eta bi kasuren gainean ez dago daturik. Beraz, ETAk eragindako kasuen % 100etan gertakariak epaituta eta zigortuta daude. Aldiz, eskuin muturreko taldeek, talde parapolizialek eta Estatuko terrorismoak heriotza eragindako atentatuen kasuan, emaitza % 57ra murrizten da[226].

      Azkenik, aipatzekoa da Aurelia Jimenezen heriotzari buruzko kasuaren espezifikotasuna. Hernaniko ijitoen kolektiboan, Aureliak 30 urte zituen Nafarroako Cortes udalerrian Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hil zenean. Gertaera 1980ko abuztuaren 24ko goizaldean izan zen, 05:15etan. Hildakoa, beste bi pertsonarekin batera, eztainuzko eta aluminiozko materiala lapurtzen ari omen zen Funansa lantegian. Komunikabideei helarazitako bertsio ofizialaren arabera, bertaratu ziren Guardia Zibileko agenteek hainbat tiro egin zituzten, tartean zeuden hiru pertsonek ez baitzituzten altuseinaleak bete. Tiro horietako batek trakean jo zuen Aurelia Jimenez, eta heriotza eragin zion.

 

BIZITZEKO ESKUBIDEAREN URRAKETEN BIKTIMEN ZERRENDA

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATA

LEKUA{66}

AUZIBIDE-EGOERA

1960 - 1975

Lesmes Martin, Demetrio

Salamanca

Hernani

55

Zibila*

ETAm

1975.08.08

Hernani

Amnistiatuta

1976 - 1982

Salvador Bernardo Jonio, David

Bilbao

Hernani

45

Zibila

Triple A

1977.10.07

Andoain

Ez dago daturik

Artola Goikoetxea, Jose Fernando

Hernani

Antzuola

54

Zibila

ETAm

1979.01.30

Antzuola

Epaitua

Sagarna Ormazabal, Felipe

Hernani

Hernani

42

Zibila

BVE

1980.04.19

Hernani

Epaitua

Jimenez Garcia, Aurelia

 

Hernani

30

Zibila

Guardia Zibila

1980.08.24

Cortes

Epaituas

Arbelaitz Etxeberria, Miguel

Hernani

Hernani

33

Zibila

BVE

1980.09.07

Hernani

Epaitua

Elizondo Arrieta, Luis

Hernani

Hernani

34

Zibila

BVE

1980.09.07

Hernani

Epaitua

Perez Lopez de Orueta, Jose Maria

Bilbao

Donostia

30

Zibila

ETAm

1980.10.31

Hernani

Epaitua

Altimasbere Escoz, Joaquin

Irun

Hernani

31

Zibila

BVE

1980.11.14

Urnieta

Epaitua

Murillo Chacón, Antonio

Badajoz

Hernani

25

Zibila

GAAE

1981.06.26

Hernani

Artxibatuta

1983 - 2003

Quintanilla Salas, Arturo

Burgos

Hernani

44

Zibila

ETA

1983.09.05

Hernani

Epaitua

Pulido Pavon, Juan Jose

Caceres

Hernani

32{67}

Zibila

ETA

1983.10.08

Hernani

Epaitua

Goikoetxea Errazkin, Rafael

Hernani

Baigorri

30

ETAko militantea

GAL

1984.05.03

Arrosa

Largetsita

Astiasuinzarra Pagola, Inaxio

Hernani

Hernani

35

ETAko militantea

GAL

1985.09.25

Baiona

Largetsita

Totorika Vela, Iñaki

Portugalete

Portugalete

25

Ertzaina

ETA

2001.03.09

Hernani

Epaitua

Pagazaurtundua Ruiz, Joseba

Hernani

Andoain

 

Udaltzaingo

ETA

2003.02.08

Andoain

Epaitua

Liburu honetan agertzen diren gainerako koadroetan bezala, biktimei lotutako estatusa gertakariaren aurrekoa izan daiteke, eta, beraz, ez dago indarrean gertaera hori gertatu zenean. Kasu horietan estatusa gehitu egin da, gertaeran izan zuen garrantziagatik.

* Francoren Guardia erakunde paramilitarreko kidea (AHPG; SIGC, 1975).

 

      Beste bi pertsonek ihes egitea lortu zuten, baina ondoren atzeman eta atxilotu egin zituzten[227]. Kasu horri buruzko aurretiazko eginbideak ireki ziren Tuterako Epaitegian. Tiroak egin zituen guardia zibila (Jose Lopez Barranquero) zazpi hilabeteko espetxe-zigorrera eta kalte-ordain batera kondenatu zuen Iruñeko Probintzia Auzitegiak, giza hilketaren ondoriozko zuhurtziagabekeria ausartegiko delitu baten egilea izateagatik[228].

      Beraz, heriotza hori polizia-agenteek eragindako bizitzeko eskubidearen urraketaren kasua da, eta, Eusko Jaurlaritzak aplikatutako gidalerroei eta terminologiari jarraiki, botere-abusutzat edo poliziaren indarkeriaren erabilera ez-legitimotzat har daiteke[229]. Hala ere, gertaera horrek ez du a priori motibazio politiko argirik.

 

 

 

[216] Gogora, 2016.

[217] Lopez, 2014.

[218] ETAm edo ETA. Bat ere ez zen izan ETApm-ren edo beste edozein talde armatu subertsiboren ardurapekoa.

[219] Lopez, 2014. Gogora, 2016.

[220] Wihelmi, 2016, 393-395. or.

[221] Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak herriz herri egindako txostenekin egiaztatutako datuak. Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri 1960-2010. Astigarragan, Leioan, Derion eta Ortuellan baino ez zituen eragin hildako gehiago estatuko indarkeria politikoak, talde subertsiboek baino. (2021eko maiatzaren 31n kontsultatuta): https://www.euskadi.eus/retratos-municipales/web01-s1lehbak/es/

[222] Gogora, 2016.

[223] Ibidem.

[224] Fonseca, 2014.

[225] 46/1977 Legea.

[226] Fonseca, 2014.

[227] Punto y Hora, 1919. zk., 64. or. Diario Vasco, 1980ko abuztuaren 26a, El País, 1980ko abuztuaren 26a

[228] Diario Vasco, 1980ko abuztuaren 26a; Ballester, 2022

[229] 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa)

 

 

{46} Emandako datuen esparru geografikoa espainiar estatua da, Euskal Memoriaren datuen kasuan izan ezik (Eusko Jaurlaritzaren eta Coviteren mendeko Balorazio Batzordea).

{47} 2014an igorritako informazioa

{48} ETAren zatiketa guztien eta beste erakunde batzuen biktimak hartzen ditu barne (KAA, DRIL...).

{49} Ibidem

{50} 2009an igorritako informazioa. ETAren 843 biktima eta “antzeko” erakundeen 12 biktima.

{51} 2010ean igorritako informazioa.

{52} 2017an igorritako informazioa

{53} Hemen aurkeztutako datuak: Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena (1960-2013). ETA, ETApm, KAA eta ezker muturreko beste talde armatu batzuek eragindako biktimak estatu espainiarrera mugatzen dira. Estatuko segurtasun-indarrek, talde parapolizialek eta eskuin muturrak eragindakoak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegora baino ez dira mugatzen.

{54} Zatiketaren aurreko 18 biktima hartzen ditu barne, eta ETA VIII. Batzarri egozten zaion biktima 1.

{55} Txostenaren egileek KAAri dagokion atalaren barneko azpiatal batean kokatzen dituzten 13 biktima biltzen ditu. Atal horren izenburua “Ikerketa sakonagoa behar duten kasuak (ETA+KAA)”.

{56} Lopez Romo, R. Foronda txostena. Terrorismoaren testuinguru historikoak eta biktimekiko arreta soziala (1968 eta 2010 arteko urteetako datuak).

{57} 782 biktimak ETArenak eta ETAm-ren ekintzei dagozkiela zehazten da.

{58} Hego Euskal Herriari buruzko datuak, “Mapa del terror” tresna digitaletik ateratakoak.

{59} ETAren zatiketa guztien biktimak hartzen ditu barne.

{60} Madrilgo Autonomia Erkidegoari buruzko datuak.

{61} ETAren zatiketa guztien eta beste erakunde batzuen biktimak hartzen ditu barne (KAA, DRIL...).

{62} Ibidem

{63} Euskal Herriari buruzko datuak.

{64} Euskal Memoriaren webgunean jasotzen denaren arabera, 1960tik aurrera “gatazkaren testuinguruan eta errepresioaren ondorioz hildakoak” hartzen ditu aintzat zenbaketa horrek.

{65} Egiletza probableena: GAAE.

{66} Atentatua zer lekutan gertatu zen, nahiz eta gero heriotza ospitale batean ziurtatu.

{67} Adina: 32 urte (El País), 38 (Vidas Rotas) eta 50 (Diario Vasco).

 

 2. HILDAKOAK | Bizitzeko eskubidearen urraketaren biktimak, hernaniarrak edo Hernanin | BIKTIMAK