Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Hernaniko Alkatearen hitzak,
Udal talde politiko guztien izenean,
aurkezpen ekitaldian
Arratsalde on:
Udal talde politikoen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu gaur dokumentu garrantzitsu honen aurkezpenera etorri zareten guztioi.
Hernaniko Udalak Aranzadi Zientzia Elkarteari enkargatu zion lan hau egitea. 2017an izan zen hori. Orduz geroztik, urte batzuk igaro dira eta bidean lan eskerga eta esfortzu handia egon da. Eskerrak eman nahi dizkiogu Javier Bucesi gure herriko historia ezagutarazteko egin duen lanarengatik eta proiektuarekin erakutsi duen inplikazioarengatik.
2015eko azaroan, Memoriaren Harria jarri genuenean, abiatu genuen bide hura zaila eta neketsua izan da, baina fruituak eman ditu. Lan honetan Hernanin eta hernaniarrei gertatutako Giza Eskubideen urraketa larriak dokumentatu eta jaso ditu Aranzadik. 1960tik gaur egun arte. Azken 40 bat urteetan Giza Eskubideen 1.046 urraketa kasu eta 707 biktima identifikatu ditu.
Eta, horrekin lotuta, aipamen berezia egin nahi dut memoria lan hau osatzeko modu aktiboan parte hartu duten herritarrei. Horietako batzuk gaur hemen zaudete. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik. Zuei esker gaurko eta etorkizuneko hernaniarrok gure herriaren errealitatea ezagutzeko aukera izango baitugu.
En nombre del Ayuntamiento, queremos agradecer a la Sociedad de Ciencias Aranzadi el gran trabajo de investigación y documentación que ha realizado. Sin embargo, tal y como se reconoce en el prólogo, la colaboración ciudadana ha sido crucial. Por ello, nos gustaría hacer una mención especial a aquellas víctimas y familiares que han colaborado activamente en la investigación.
Somos conscientes de que rememorar la historia reciente es especialmente doloroso. Por ello, precisamente, en nombre de todos y todas las representantes del Ayuntamiento, quiero agradecer la enorme generosidad de aquellas víctimas que han aportado su testimonio y han ayudado a elaborar este documento. Otros esperamos se animen en el futuro.
Algunas de ellas estáis hoy aquí. Gracias a vuestra generosidad, los y las hernaniarras de hoy y las generaciones futuras podremos conocer la historia/ realidad de nuestro pueblo de la manera más veraz posible. El objetivo de este trabajo no es realizar el Relato de lo ocurrido, sino visibilizar el sufrimiento y el gran dolor padecido como consecuencia de todas las violaciones de Derechos Humanos.
Lan honen helburua ez da Errelatoa egitea izan, baizik eta jasandako Giza Eskubideen urraketa guzti-guztien atzean dagoen sufrimendu eta samin handia azalaraztea.
Baina sufrimendu hori azaleratzea eta errekonozitzea ez da alferrikakoa izan. Gure herrian gertatu dena —egia— jakitea, biktima guztien sufrimendu hori onartzeko eta biktima guztien errekonozimendurako lehenengo urratsa delako. Inor ahaztu gabe. Dokumentu honetan agertzen diren biktima guztiek baitaukate memoriarako eta errekonozimendurako eskubidea.
2015etik gaur egun arte bizikidetzaren aldeko pausoak eman ditugu. Gure desadostasunen gainetik aurrera egiteko konpromisoari eutsi diogu.
Desberdintasunak eta desadostasunak egonda ere, denok bat egiten dugu kontu batean: iragana ezin dugu errepikatu. Eta ados gaude iragana ezagutzeak eta onartzeak aurrera egiteko balio behar digula. Edozein indarkeria motaren aurka.
Sabemos que el próximo paso es el reconocimiento de todas las víctimas y profundizar en el conocimiento de la verdad. Siempre desde la oposición a cualquier tipo de violencia. Y ese es nuestro compromiso.
Desberdintasunek ezin baitute oztopo izan bizikidetzarako. Desberdintasunak izan daitezela herri honen aberasgarri. Gure herriko ehunka biktimei zor diegu.
Eskerrik asko.
Biteri Kultur Etxea.
Hernani. 2023ko otsailaren 8a