Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
HERNANI 1936-1959
Biolentzia, Errepresioa eta Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
Irati Zuriarrain Asurmendi, 2024
 2.7. HERNANI, GATAZKA LEKUA | 2.8. EGUNEROKO BIZITZA: OHAR ETNOGRAFIKOAK | 3. Gerra Zibila Hernanin 

 

2.8.
EGUNEROKO BIZITZA: OHAR ETNOGRAFIKOAK

 

         "E. Yeregui”delako etnografo batek, 1936an, Hernaniko herriaren inguruko ohar etnografikoak hartu zituen. Galdera batzuk erantzunez, hainbat motatako gaiak deskribatzen ditu bere apunteetan. Hauek Hernaniko egunerokotasuneko bizitza ezagutzeko baliagarriak zaizkigu. Esaterako, aurrez aipatu dugun bezala, errepublikak emakumearen alorrean aldaketak ekarri zituen arren etxeko lanen arduradun izaten jarraitzen zuen. Hala ere, klase soziala funtsezko aldagaia zen honetan, eta hala zen Hernanin ere:

         “si la familia es rica, son las criadas las que se encargan del cuidado de los niños durante el día”.

         Gainontzekoetan, hala deskribatzen du haurren hezkuntza:

         “las madres son las que por regla general se encargan de cuidar a sus hijos; ellas atienden solícitamente a cuanto atañe al bienestar de sus hijitos; ellas los entretienen haciendo mil monadas para distraerles; ellas les proporcionan directamente los alimentos; no sin antes haber probado directamente de la cucharilla, o por si está caliente o para animarles a comer, ellas les enseñan a andar, agarrándoles por detrás primero y dejándoles andar solos después, poniéndose en frente y a corta distancia de los niños que son así recibidos en los brazos de su madre y por último, ellas son las que les enseñan a balbucir las primeras palabras; en el cuidado de los niños intervienen también las abuelas y también sus hermanos, sobre todo si son hermanas”.

         Hezkuntzaren inguruan azaltzen du nola zen ezberdina neska eta mutilen hezkuntza. Lehenengoen kasuan, behin irakurtzen eta idazten jakinda eta aritmetika eta katezismoa ikasita, josketa bezalako jarduerak irakasten zizkieten monjek. Mutikoak, aldiz, nazionalera joaten ziren orokorrean nagusitzean. Era berean, hezkuntzaren baitako hizkuntzaren erabileraren zantzuak ematen dizkigu. Bere hitzetan, erdaraz irakasten zen, baina hizkuntza hura ezagutzen ez zuenik ere bazen.

         Erlijioaren inguruan Hernaniko erlijio-guneak deskribatzen ditu:

         “Existen en Hernani la Parroquia de San juan Bautista, la capilla de la Milagrosa y la capilla de las Agustinas, primitiva parroquia, según dicen, de Hernani; existen también dos ermitas, la de la Virgen de Zukiñaga y la de JS Antonio, en el barrio de Ereñozu, lindante ya con Navarra".

         Katixima bi hizkuntzetan egiten zen, eta elizetako sermoiak euskaraz ematen zituzten orokorrean. Errepublikan elijioarekiko egondako aldaketaren erakusle ere badira ohar hauek. Izan ere, etengabe salatzen du fededun kopuruen txikitzea. Era berean, erlijioa praktikatzen ez zutenak fabriketako langileak zirela dio, metalgintza eta zeramikagintzakoak. Hain zuzen ere, lehen ikusi dugunez, UGT sindikatuaren bueltakoak.

         Era berean, Hernaniarren irakurketa edota aisialdi ohituren berri ematen digu. Hernanira iristen ziren egunkari zein aldizkariak hurrengoak ziren:

         Hernani “El Heraldo de Madrid", “El Sol", “La Voz", “El Socialista", “Mundo Obrero", “Euzkadi Roja" “La Voz de Guipuzcoa" “El Dia", “La Libertad" “La Prensa" “La Noticia", “La Nación", “ABC" “Informaciones", “Euzkadi", “La Constancia", “Diario Vasco", “El Pueblo Vasco", “La Gaceta del Norte", “El Siglo Futuro", “El Debate", “Argia", y “La Cruz". Abunda la novela, sobre todo la barata, la pornográfica. En gráfico “Cinegramas", “Blanco y Negro", “Catolicismo" “As" y “Campeón"; “El Pan de los Pobres", “Misiones Franciscanas", “Gure Mixiolaria", “El Pasionario", “La Milagrosa" “Hosanna", “El Mensajero".

         Igandero dantza lotuan aritzen ziren hernaniarrak, udal musika bandak girotuta edota kanpotik ekarritako taldeekin. Zinea ere ohikoa zen igandeetan, baina hainbat zentsuren ondorio, gazteak Donostiara joaten ziren filmak ikustera.

         Zentro politikoei dagokionean Eusko Etxea, Emakumeak eta Centro Republicano aipatzen ditu. Tradizionalistak, ordea, Donostian antolatzen zirela dio. Sinidikatuetan, aldiz, “Solidaridad", “Centro Obrero" eta “Nekazaris".

 

 2.7. HERNANI, GATAZKA LEKUA | 2.8. EGUNEROKO BIZITZA: OHAR ETNOGRAFIKOAK | 3. Gerra Zibila Hernanin