Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Latseko produktu kimikoen fabrika
(Ereñotzu, Hernani)
2021
4.1. Zuraren destilazioa lehorra | 4.2. Latseko lantegian ekoitzitako produktuak eta azpiproduktuak | 4.3. Ekoizte-prozesua pausoz pauso

 

4.2. Latseko lantegian ekoitzitako
produktuak eta azpiproduktuak

 

      Lantegiak berak prestatutako publizitate kartelean ikus daitezke garai batean bertan ekoizten ziren produktu eta azpiproduktu guzti-guztiak, familia ezberdinetan antolatuta: Egur-ikatza, burdinazko pirolignitoa, azetona-metilenoak, azido azetikoa eta eratorriak, mundrunak eta gas kondentsaezinak.

 

Lantegiko ekoizpenaren produktuak eta
azpiproduktuak zuhaitz-eskema bidez
irudikatuta.
Atzealdean, Latseko lantegia antzeman daiteke.

 

      Ondorengo taulan 1915-1923 bitartean Latseko lantegian ekoitzitako produktu eta azpiproduktuak zerrendatzen dira. Zerrenda horiek lantegiko dokumentuak aztertuz lortu dira, eta nola ez, bat datoz goiko zuhaitz-eskeman azaltzen denarekin.

      — Azido azetikoa (artea)

      — Azido azetikoa (gustu ona)

      — Azido azetikoa b. g. % 80 % 90

      — Azido azetiko kristalizagarria

      — Ur destilatua

      — Mundrunak

      — Sosazko kristala

      — Ozpinaren esentzia

      — Lixiba likidoa

      — Metilenoa % 80, % 90, % 97

      — Metileno azetonatua

      — Azetona purua eta ahula

      — Sulfato sosa

      — Burdinazko pirolignitoa

      — Azido sulfurikoa, nitrikoa eta muriatikoa

      — Amoniakoa

      — Patata- eta arto-fekula

      — Gatz sosa eta sosa kaustikoa

      — Sosa azetatoa

      — Azetato metilikoa eta etilikoa

      — Kare-kloruroa

 

      Horretaz gain, dokumentuetan ageri den moduan, farmazia eta laborategi-farmazietan erabiltzeko hainbat produktu edo droga ere lortzen zituzten ekoizpen-prozesuan:

      — Trementina-esentzia (agoarrasa)

      — Azido tartarikoa

      — Alunbrea

      — Potasa bikromatoa

      — Azido borikoa

      — I. Kolofonia

      — III. Kolofonia

      — V Kolofonia

      — Itsasoz haraindiko urdina

      — Kromo argi horia

      — Ogi-horia

      — Bermelloi faltsu estra

      — Lehen mailako bermelloi faltsua

      — Berde kromo iluna

      — Berde kromo argia 3A

      — PC 2 xaboi-pastilla

      — Linaza gordinaren olioa

      — Ke-beltza

      — Eztainua barratxoetan

      — Kromo sulfatoa

      — Sosa sulfatoa orratzetan

      — Sosa sulfatoa kristaletan

      — Sosa kaustikoa oholtxoak

 

      Ikus daitekeenez garai batean azken urteetan baino produktu sorta handiagoa zuten, benetako produktu kimikoen lantegia zen. Testigantzek azaldutakoaren arabera, azken urteetan, produktuak dibertsifikatu beharrean azido azetikoa izan zen produktu nagusia, egur-ikatzaz gain. Azido azetikotik lortzen zuten ozpin-esentzia Kantauri kostalde osoko kontserba-, eskabetxe- eta gazitze-fabrika gehienetarako.

 

4.1. Zuraren destilazioa lehorra | 4.2. Latseko lantegian ekoitzitako produktuak eta azpiproduktuak | 4.3. Ekoizte-prozesua pausoz pauso