Urumea bailaran zehar
48
PAGOAGAKO
BURDINOLA
KOKAPENA
UDALERRIA: Hernani
KOORDENATUAK (U.T.M.): x 587725, y 4785755, z 52,80 (gutxi gorabeherako kokapena)
IBAIA: Urumea
Multzoa Pagoaga auzoan kokatzen da. Zehazki Sagarretako erreka eta Urumea ibaiaren arteko elkargunean kokatzen da, azken honen ezkerraldean. Inguruan auzoari izena ematen dioten eraikin batzuk ikusten dira.
Inguru hartan burdinola batek eta bi errotek osatzen dute multzoa. Eraikin guzti hauetatik ez dira ia arrastorik gelditzen. Instalazio edo azpiegituren eraikuntza arrasto guztiak desagertu dira.
DESKRIBAPENA
KONTSERBAZIO EGOERA: Desagertuta
BABESA: Balizko Arkeologia Gunea (Buletina: EHAA 124 zbka. 1997.02.21)
HHPASB (Arkeologia). Presuntzio Arkeologikoko Guneak. Fitxa A-4.19 Pagoaga burdinola. D Gakoa
Pagoagako burdinola ziur aski Urumea ibaiaren inguruan kokatuko zen, zehazki ezkerraldean, gaur egungo Pagoagako auzoaren azpian. Hori ondorioztatu daiteke 1990ean egindako bisitaldian dokumentatutako eraikuntza aztarnengatik eta bertako bizilagunek emandako informazioarengatik.
Zehazki, auzo hau osatzen duten etxe multzoen beheko aldean dagoen terrazan horma zati bat dokumentatu ahal izan zen. Puntu horretan, proportzio handiko (33x40 m) eraikuntza baten aurriak dokumentatu daitezke, 4 m luzeran, 15 garaieran eta 1 zabaleran zuena eta harri-hormaz eginda. Horma hau geroago beheratua izan zen makurdura larria baitzuen eta erortzeko arriskua. Oinarrian ateburudun bao bat ikusten zen gabiarenarekin bat zetorrela zirudiena, eta 5 metroko garaieran beste bao bat ardatzarena izango litzatekeena. Bazuen ere sarrerako bao bat dobela asko galdutako arku batekin. Aldamenean, bizilagunen arabera, ura erortzen zen putzu bat zegoen, eta gabia kokatzen duten tokia. Gaur egun aztarna hauek ezin dira dokumentatu, alde batetik landarediaz estalirik daudelako, eta beste aldetik suntsituak izan direlako hein handi batean.
Elikatze ur azpiegitura (presa eta ubideak) ezin izan da dokumentatu ezta ere, nahiz eta (bizilagunen arabera) ubide zaharra Pagoaga baserriaren azpitik igarotzen zen eta 10 metroko ur-jauzia zuen burdinolaren aztarnen gainetik. Hau ere ezin izan da dokumentatu.
DATU HISTORIKOAK
GARAIA: Erdi Aroa/Aro Modernoa(1529-1610...)
BESTE IZENAK: Herreria de Fagoaga
Pagoagako burdinolaren eraikuntza XVI. mendeko lehen herenekoa dela dirudi. 1529an auzi bat hasiko da Miguel Santiago merkatari donostiarraren aurka, Zuazu inguruan burdinola berri bat eraikitzen ari zena, eta ibaian behera zegoen burdinolaren jabeei eragiten ziena (Picoaga Pagoaga)[133]. Ez da hori izango Santiago horrek izango duen auzi bakarra; izan ere, sei urte geroago, 1535ean, beste bi merkatari donostiarrek (Pedro Laborda eta Juan Bunita) burdinola berri bat eraiki nahi izango dute inguru horretan bertan, Hernani eta Donostiako kontzejuek emandako pribilegio batzuk argudiatuta[134].
Geroago ez dago burdinolari buruzko datu askorik, 1610. urtekoa baita azken erreferentzia (Murugarren 1970, 495-496).
Egile batzuk burdinola hau Pagoagako errotekin parekatzen dute (Diez de Salazar 1983: 11-346), eta antzekotasun fonetikagatik Fagollagako burdinolarekin (Murugarren 1970:475).
[133] ARCHV. Pleitos Civiles. Escribanía de Quevedo. Fenecidos. 1.294/7 Kutxa.
[134] ARCHV. Pleitos Civiles. Escribanía de Quevedo. Fenecidos. 803/2 Kutxa; IDEM. Escribanía de Zarandona y Balboa. Fenecidos. 3.299/1 Kutxa.
Pagoagako burdinolaren gutxi gorabeherako kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)
Pagoagako burdinolaren gutxi gorabeherako kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)
Burdinolaren hormaren aztarnak, eraitsia izan aurretik (1990)
(ITURRIA: EJ-GV)