Urumea bailaran zehar
42
URRUZUNO BEHEKOAKO
BURDINOLA ETA ERROTA
KOKAPENA
UDALERRIA: Hernani, Urnieta
KOORDENATUAK (U.T.M.): x 586973, y 4786193, z 44,53 (gutxi gorabeherako kokapena)
IBAIA: Urruzuno
Urruzunoko multzoa Pagoagako auzoan kokatzen da, izen bera daraman errekaren ondoan, Hernani eta Urnietako Udalerrien artean. Sarbidea Nafarroako errepidetik (GI-3410) egiten da, Pikoagako zubia igaro ondoren pista bat hartuz.
Multzoa, inguruan dagoen beste burdinolak (Urruzuno Goikoa) eta Zentral hidroelektrikoak (Urruzuno indarretxea edo Zelai) osatzen dute.
DESKRIBAPENA
KONTSERBAZIO EGOERA: Desagertuta
BABESA: Babesik gabe
Urruzuno Behekoa burdinola desagertuta dago eta ez dago inongo aztarnarik. Egiaztatu gabeko ahozko lekukotasunak eta toponimoak besterik ez ditugu burdinola kokatzeko.
Burdinola hau, dirudienez, Olazar baserria (Ekialderantz) eta desagertutako Urruzuno Behekoa baserriaren inguruan kokatzen zen, Urnietako lursailetan. Parajea belardi batean kokatzen da, Urruzuno errekaren eskuinaldean. Erreka horren inguruan burdin galdategi zepa ugari ikus daitezke, eta belaze horretako lurraren itxura orain dela hamarkada batzuk egindako betelanengatik da, baserriaren hondakinak ezkutatuz.
Ez dira presa eta desbideratze ubideko aztarnarik ikusten.
DATU HISTORIKOAK
GARAIA: Erdi Aroa/Aro Mordernoa
Burdinola (...1457/1649... )
Errota (...1652/1658... )
BESTE IZENAK: Ferreria de Urruzuno de Yuso
Urruzuno Behekoa burdinolari buruzko datu historiko zaharrenak 1457. urtekoak dira (Díez de Salazar 1977:111-114).
Ez daude burdinola honen datu asko, baina dirudienez XVII. mende erdialdetik aurrera bi burdinolen jabetza, Urruzuno Goikoa eta Urruzuno Behekoa, jabe bakar batena izango zen, “las dos Hurruçunos que hazen una” esanez.
1652. urtetik aurrera Urruzuno errota bat azaltzeak pentsa arazten digu burdinolak bere ekoizpena bukatu eta irin errotak ordezkatuko zuela, azpiegitura hidraulikoa baliatuz. Ekoizpen instalazio horri buruz ez daude datu asko.
Urruzuno Behekoako burdinola eta
errotaren gutxi gorabeherako kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)
Hernaniko Plano Topografikoa (1911),
bertan Urruzuno Behekoako baserriaren kokapena ikusten da
(ITURRIA: HUA.)
Urruzuno Behekoako burdinola eta
errotaren kokapenaren ikuspegia