Urumea bailaran zehar
24
TOLAREETAKO
SALTOA
KOKAPENA
UDALERRIA: Hernani
KOORDENATUAK (U.T.M. ETRS89): x 583947, y 4788529, z 38
IBAIA: Tolareeta erreka (Atxurunea erreka)
Multzoa Osiñaga auzoan kokatuta dago, Tolareeta errekaren adar batean, Urnietako mugatik gertu. Portu auzotik Osiñagara doan errepidetik sartzen da eremura. Porlanezko pista bat hartu behar da, Loidi baserritik Tolareeta errekaren paraleloan doana.
Lekua, Tolareeta errekaren bigarren mailako adar batean dago, izen bereko baserriaren azpian, sarbide zaileko eremu batean.
DESKRIBAPENA
KONTSERBAZIO EGOERA: Egoera onean dago
BABESA: Babesik gabe
Sarbide zaila duen eta landaretzak ia erabat ezkutatzen duen eremu batean dagoen presa txiki batez osatutako multzoa. Tolareeta baserriaren oinean dago.
Horma oso xume batez egina dago, bata bestearen gainean jarritako hormigoizko bi bloke-ilarekin gutxienez, eta ur behera, oinarrian harrizko bloke irregular batzuk ditu atxikita; hori guztia zementuarekin lotuta. 3,75 metroko luzera, 0,28 metroko zabalera eta 1 metroko garaiera du.
Presak ez du hargunerik, eta ur gora sortutako ur-basoa aprobetxatzen du ura xurgatzen zuen motoponpa jartzeko.
Instalazioak funtzionamendutik kanpo daude, utzita.
DATU HISTORIKOAK
GARAIA: Garaikidea (1991 /2010)
BESTE IZENAK:
Tolareeta Saltoaren eraikuntza Javier Mendizabalek sustatu zuen, Tolareeta baserriaren jabeak, 1989an, ukuiluak garbitzeko motoponpa bat jartzeko baimena eskatu zuenak[71]. 1990ean onartu zen, 300 l/eguneko emaria emanez.
2010ean hartualdia erabileraz kanpo zegoen.
[71] HUA. H 4.831/13 esp.
Tolareetako saltoaren kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)
Tolareetako saltoaren kokapena eta zehaztasuna