Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Ipunpetik argitara
Maialen Apezetxea Lujanbio / Mikel Ozaita Azpiroz, 2016

 

4.4.
MERKATARITZA

 

      Hernani merkataritza ugariko herria izan da. Jadanik 1931 urterako era guztietako komertzioa zegoen herrian: abarketa dendak, bizartegiak, ikaztegiak, aroztegiak, harategiak, drogeriak, mertzeriak, oihal dendak... Hala ere, guztien gainetik janari dendak ziren gailentzen zirenak. Urte horietan zehar, egoera berdintsua mantendu zen, eta Hernaniko Kaxkoa osatzen zuten kalean komertzio ezberdinak pilatuz joan ziren. Hauetariko asko aurrera ateratzearen ardura emakumeena izan zen. Gainera komertzio hauetara eguneroko beharrak asetzera gerturatzen ziren bezero gehienak emakumeak izan ohi ziren; bereziki emakumeei atxikita egon diren jarduerei lotutako komertzioak izanik: mertzeria, oihal dendak, ile-apaindegiak... Gizonezkoak gailentzen ziren ordea, burdindegiak eta aroztegiak bezalako jardunetan. Izan ere, merkataritza alorrean, beste hainbat esparrutan bezala, sexuen araberako lan banaketa argia zen. Beste jarduera batzuetan aldiz, bi sexuetako pertsonak elkarrekin egiten zuten lan, ezkon bikoteak, oro har, baina baita bestelako bikoteak ere, aita alabez osatutakoak adibidez, biltegi eta jendaurreko lan eremuak aldizkatuz.

      Kontuan izan behar da garai honetan ez zegoela egun dauden supermerkatu handiak,zentro komertzialak... eta beraz, denda eta lantegi txiki pilaz osatua zegoela herria, eguneroko beharrizanak asetzera bideratuak. Bestalde, aipatu beharra dago, gerra ondorengo urteak askorentzat oso gogorrak izan zirela, bizi izan zutenek dioten moduan:

 

      Aquella época fue dura, y para los pobres, como siempre, muy cuesta arriba, después con el trabajo y la cosa se evoluciono muchísimo”. (Francisca)

 

Urumea ferreteria 1944an ireki zuten kale nagusian eta 2015ean itxi zen. Garaiko argazkian argi ikusi daiteke ferreteriaren izenaren azpian bertako jabearena jartzen duela, Teodora Izagirre. (Argazkia 1976 urtekoa).

 

      Hernaniko merkatari bizitza nolakoa zen hobeto ulertzeko, 1944. urte inguruan, kaxkoan zehar zeuden komertzio batzuk aipatuko ditugu jarraian:

      Abarka dendak: Jose Joaquin Esnal, Hijos de Jose Recondo eta Antonio Soraluce.

      Bizartegiak: Felix Leibar, Tomas Polo, Santiago Ruiz, Valentin Ruiz, Antonio Soraluce, Joaquin Zubeldia.

      Oinetakoak edo konponketak: Angeles Ruiz, Miguel Goikoetxea, Joaquin Gonzalez, Miguel Lucas, Esteban Michelena, Julio Ruiz.

      Ikaztegiak: Vicenta Bengoechea, Saturnino Eguiguren, Gregorio Garaicoechea, Jose Gorostidi, Pedro Oruezabala, Vda. de Garmendia.

      Harategiak: Felix Alberdi, Teodoro Iraola, Juan Usandizaga, Vda. de Gorrochategui.

      Aroztegiak: Jose Ramon Olio, Domingo Orbegozo, Vda. de Ambrosio Iraola, Jose Ramon Altuna, Telesforo Amezua, Jose Arregui, Bautista Imaz.

      Janari dendak (komestibleak): Luis Adarraga, Aguirre Hermanas, Hijo de Juan Aguirre, Agustina Alberdi Lete, Amalia Arana, Marcelino Berasategui, Tomas Echarrai, Saturnino Eguiguren, Vda. de Garmendia, Leonor Gutierrez, Manuela Idarreta, Antonio Inchausti, Regina Iraola, La Proveedora, Jose Larrañaga, Julian Madina, Vicente Munilla, Vda. de Oa, Vicente Olaricegui, Vda. de Ortiz, Nemesio Plaza, Tomas Polo, Ricardo Rezola, Antonio Soraluce, Vda de Ugalde, Miguel Urruzola, Trinidad Usategi.

      Drogeriak: Tiburcio Epelde, Sandalio Landaribar, Jose Ordoñez, Maria Carmen Setien.

      Mertzeriak edota oihal dendak: Benita Alonso, Monica Aramburu, Agustina Arriaran, Elvira Carrasquedo, Tiburcio Epelde, Vda de Otaño, Tomas Polo, Manuela Sagarna, Candida Zapiain, Rosa Goicochea, Benita Alonso.

      Arrandegiak: M. Beltran, Vicenta Bengoechea, Benigna Lecuona, Isabel Lopez, Aniceta Usarraga, Manuel Yaguas, Manolo Isasa.

Iturria: San Juan Konpartsak
Hernaniko merkataritzaren inguruan
ateratako liburuxka (2013).

 

      Urtea: 1970 hamarkada hasiera.

      Lekua: Portalondo estankoa, Plaza Berria.

      Ageri direnen izenak: Juanita Olaizola, Kontxa Iruretagoiena, Isidro Arrieta, Sarasua...

      Deskribapena: “La cola de los Farias” bezala ezaguna den argazkia. Jendea dendara sartzeko ilaran.

      Interpretazioa: Adin eta sexu guztietako pertsonak ageri dira, dendara sartzeko ilaran: emakume eta gizonak, haurrak, langileak, etxekoandreak... Batzuk lan ordutan daudela dirudi (zerbitzari jantzia du emakume batek). Portalondo 1918an zabaldu zen eta herrian fama handia zuen. Garai hartan “Farias”-ak oso artikulu preziatuak ziren, ohitura handia zegoen hauek erretzekoa. Hamabost egunetik behin gutxi gora behera ekartzen zituzten fariasak, eta horrelako ilarak sortzen omen ziren hauek erosteko.

 

      1944ko komertzioen zerrendan ikusi moduan, komertzio ia guztiak gizonen izenean ageri dira eta deigarria da, hainbatetan “viuda de” moduan ageri direla. Azken honi dagokionez, gerra zibila bukatu eta ondorengo testuinguruan kokatuta gaudenez, jakina da egoera ez zela batere samurra izan, eta familia askok euren senitartekoak galdu zituztela. Kasu askotan gerrara joandako ahaideak (senar eta aitak gehienetan, baina ez hauek bakarrik) ez ziren gehiago itzuli eta beraz, gainontzeko senideak egin ziren etxeko negozioetako arduradun nagusi; emakumeak askotan.

      Lan honetan behin baino gehiagotan azaldu den moduan, Frankismo garaian legedi zorrotza ezarri zitzaien emakumeei etxera itzularazteko ahaleginean. Horren adibide izan zen, erregimen Frankistak, errepublika garaiko legeak indargabetu eta 1889ko Kode Zibileko hainbat artikulu eta titulu ezarri izana:

 

      Art 60: “El marido es el representante de su mujer. Ésta no puede sin su licencia, comparecer en juicio por sí o por medio de procurador...”.

      Art 61: “Tampoco puede la mujer, sin licencia o poder de su marido, adquirir por título oneroso ni lucrativo, enajenar sus bienes, ni obligarse, sino en los casos y con las limitaciones establecidas por la ley”.

 

      Mota honetako legedia indarrean, normaltzat jo genezake, tailer, denda... gehienak gizonen izenean egotea; nahiz gizon izen horien atzean emakumeak egon (ezkutatuak). Legeak baina, ez du esan nahi emakume guztiek legea betetzen zutenik, eta esan moduan, “etxeko aingeru” bihurtu zirenik. Txiki txikitatik atxikitzen zitzaizkien etxeko eta zaintza lanak egiteaz gain, emakume askok, etxetik kanpo ere egin zuten lan, nahiz eta datu ofizialetan langile hauetariko askoren izenak ez ageri.

      Argi ikusten da halaber, komertzio motaren arabera, sexuen araberako lan banaketa eman zela. Deigarria da aroztegietan, ikaztegietan.... ez dela emakume izenik ageri, bai ordea janari dendetan, mertzerietan eta abarretan; azken hauetan gizonak egon arren, emakumeek presentzia handia zutela nabaria da, jasotako datuen arabera eta elkarrizketatuek baieztatu bezala.

 

      Mi padre era peluquero y alpargatero y de ahí, y luego terminé haciendo tienda (...). Mi padre hacía alpargatas y yo cosía”. (Felixa)

 

      Urtea: 1957 inguru.

      Lekua: Zapateria Ruiz.

      Ageri direnen izenak: Inmaculada Perez.

      Deskribapena: Inmaculada ageri da, Ruiz zapata denda aurrean. Zapata denda hau kale nagusian kokatuta zegoen.

      Interpretazioa: Argazkia nork atera zuen ez badakigu ere, badirudi argazkilariak denda kanpoaldea eta bertan lan egiten zuen langilea atera nahi izan zituela bertan; bera bakarrik ageri baita. Argazkirako espresuki kokatua dagoela dirudi, lan egiten zuen dendako bi erakusleihoen artean, laneko arropa dirudienarekin.

 

4.4.1. Eskola utzi eta etxekoei laguntzen hasi

 

      Oro har, nesken heziketari ez zitzaion garrantzi handirik ematen; mutilen heziketari baino gutxiago kasu guztietan, eta beraz oso ohikoa zen, neska oso gazteak, umeak oraindik, lanean hastea. Esparru honetan, normalena ama edo aitari merkatari lanetan laguntzen hastea zen, pixkanaka beren jarduna bihurtzeraino. Hori da elkarrizketatutako emakume batzuen adibidea:

      “1945an, aita hasi zan, gero ama ta gero ni. Aurten ingo ditut berrogeita hamar urte hemen lanian. Hamabost urtekin hasi nintzan (...) ni ya hemen eotenintzan lehenagotik, orduako ya banekin dendako martxa” (Mertxe)

 

      “Hamalau urtekin, eskola ez nun bukatu, jun nintzan Loiolara, nere izeba erori eta hautsi zitzaion hezur bat. Eta denda zakaten, denda de comestibles y panadería. Ordun pues klaro ni, porque bere alabak oso gaztiak zian, eta ni harea jun nintzan hamalau urtekin”. (Maritxu)

 

      “Empecé a aprender de peluquería. (...) después me establecí siguiendo trabajando de seis a doce en la fábrica, porque ese dinero se lo daba a mi madre; y por las tardes, en la peluquería. Y con lo que sacaba allí pagaba las secadoras”. (Loli)

 

      “Geo bea (gizona) ezautu nun ta bere amak jarri zun denda, ezkondu giñan ta nik iten non goizeko ordubik arte behar bazan”. (Mª Angeles)

 

      Beste batzuen kasuan, ezkondu eta haurrak izan baino lehen etxetik kanpo lan egin arren, familia osatzean etxeko kontuez arduratzera igaro ziren. Aldiz, alargun geratu ostean, bizirauteko lana egin behar izan zituzten. Hala egin zuen elkarrizketatua izen den iloba baten amonak; bost seme-alabekin geratu baitzen alargun. Bere ahizpa eta ñauen seme alabekin batera bizi izan ziren, ñau ere alargun, guztiak batera. Egoeraren aurrean zerbait egin beharra eta alargundu berria, karameluak saltzen hasi zen karro baten laguntzaz. Bere ahizpak, fabrikako lanak bukatu ondoren, karameluen salmentarekin laguntzen zion. Plazan jartzen zuten gozokiz betetako postu moduko bat, kaxkoko kaleetatik ere mugituz.

      Baziren baita ere, ezkondu ondoren beren senarrarekin lanean hasi ziren emakumeak; nahiz lanbidearen inguruko noziorik ez izan, praktikaren bidez ikasiz joan zirenak, jubilatu arte lan eginez. Elkarrizketatutako emakume baten kasua izan zen hauxe, 24-25 urte ingururekin hasi zen bere senarra izango zenarekin batera lanean mertzeria batetan. Lokala alokatu eta biak elkarrekin egin zuten lan 38 urtez.

 

      Urtea: 1957 inguru.

      Lekua: Libreria Ma Elena.

      Ageri direnen izenak: Ma Cruz Macazaga eta Ma Elena Garcia.

      Deskribapena: Bi emakume denda kanpoaldean.

      Interpretazioa: Argazkia nork atera duen ez jakin arren, agerian da argazkilariak bi emakumeak dendarekin batera erretratatu nahi izan zituela. Ondo erreparatuz gero, denda barruko erakusleihoan, ospakizunetan jartzen diren “girnalda” modukoak daudela ikusten da, eta badirudi horietako batean, Frankismoaren irudia ageri dela, garaiko diktadurari jarraiki.

 

      Gerrak utzitako ondorioak larriak izan ziren: hildako eta desagertutako asko, kartzelatuak, goseteak... giro triste eta guztiz ezegonkorra zen nagusi. Baina bizitzak aurrera jarraitzen zuen, eta lan egin beharra zegoen, familiaren biziraupena baitzegoen jokoan. Hurrengo urteetan hobekuntzak egon baziren ere, familien egoera ekonomikoa ez zen nahi beste hobetu, ez behintzat gerora sortu ziren kontsumo eredu berriei aurre egiteko adina.

 

      Había que sacar, tenias que sacar como sea la pela, y la que se empeñaba sacaba, y la que no, andaba siempre a dos velas”. (Loli)

 

      Garai honetan ez zen etxetik kanpo lan egiten ekonomikoki autonomo izateko, edo bestelako ondasunak eskuratzeko. Familia gehienek aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa zuten enplegua izatea; dirua irabaztea. Horren erakusle da, irabazitako dirua amari ematea ia kasu guztietan, hauek administratzen zutelarik, etxeko beharren arabera:

 

      “Amai entregatzen nion dena. Nere amak ematen zian propina bat, nik gordetzen nittun eta gero erropa... hoi bai ilusio batekin...”. (Maritxu)

 

      Kasu askotan dirua emakumeek administratzen bazuten ere, gizonek kontrolatu ohi zuten; eta gizonek beti izaten omen zuten emakumeek baino diru gehiago. Izan ere, emakumeek izaten zuten dirua familiako kideentzat izan ohi zen, bai elikagaiak erosteko, edota seme-alabaren batek arroparen bat behar izaten zuelako... Hau da, diru hori ez zen emakumeentzako beraientzako, familiaren beharretarako baizik. Gizonen kasuan aldiz, diru hori beraientzako izaten zuten; askok tabernetan edota bestelako gauzetan xahutzen zutelarik, baina beraientzako soilik erabiltzen zuten diru hori. Aipaturiko diruaren kontrol hau ohikoa zen komertzio esparruan ere:

 

      “Vendíamos cosas en la tienda de comestibles y apuntábamos todo y sumabas y luego te pedían la cuenta por que el marido le pedía (...) La gente de fuera no tenía nuestra cultura, y le pedían las cuentas a la mujer”. (Maritxu)

 

      Había una, era joven, y compraba lo que sea, y a mí me decía, si valía cien pesetas, ¡ponme ciento cincuenta para que mi marido me dé más! Ósea era él el que tenía la caja”. (Francisca)

 

      “Los hombres teman más dinero siempre que las mujeres (...) Manejaban más dinero que las mujeres”. (Francisca)

 

      “Mugitzen ta etxera ere juten zian erostea, hor kardaberaz kalian ibili zian, ta tinbria jotzen zuten, goxokiak erosi nahi zituztela! Karrua etxeko atarian zeukan”. (Miren)

 

      Urtea: 1959.

      Lekua: Plaza de España (egungo Gudarien Enparantza).

      Ageri direnen izenak: Consuelo Moya Gascón eta bere ahizpa Mari Cruz Moya Gascón. Karro ondoan zutik Madrilen bizi zen koinata, Hernanira bisitan etorria.

      Deskribapena: Consuelo eta Mari Cruz ahizpak ageri dira, gozokiz beteriko karroaren atzean (mostradore bat bailitzan) haurrez inguraturik.

      Interpretazioa: Argazkiaren erdigunean bi ahizpak eta koinata ageri dira.

      Azken hau Madrilen bizi zenez, baliteke argazkia atera nahi izatea bere ahaideekin oroitzeko. Argazkilariaren nahia beraz, 3 emakumeak batera erretratatzea zela esan daiteke, inguruan dauden haurrak bigarren plano batean geratzen direlarik.

      Argazki egilea: Pablo, Consueloren seme bat, Belgikan egon zen lanean, eta bertatik ekarri zuen argazki kamera.

      Urtea: 1960-70.

      Lekua: Plaza de España (egungo Gudarien Enparantza).

      Ageri direnen izenak: Consuelo Moya Gascón eta bere alaba Leonor (ez zaio aurpegia ondo ikusten).

      Deskribapena: Consuelo eta Leonor goxoki saltzaile lanetan ageri dira, umeez inguratuak.

      Interpretazioa: Argazkiaren erdigunean Consuelo ageri da, ondoan Leonor bere alaba dago (nahiz eta ez den ikusten, umeek tapatzen dute); Consueloren azken urteetan bere alabak laguntzen baitzion lanean. Baliteke argazkilariak ama alabak atera nahi izana, baina bi emakumeak lanean ari zirenez, mugimenduan, baliteke azken momentuan haurrak mugitu eta Leonorri aurpegia tapatu izana.

      Egilea: Pablo, Consueloren semeetako bat, Belgikan egon zen lanean, eta bertatikekarri zuen argazki kamera.

 

      La abuela salía solo los jueves y los domingos, lo demás vendía en casa, tenían una cuerda, tiraban de la cuerda y entraban... (los jueves) como ponían la feria en atzietas se ponían en plaza berri;y los domingos se ponían en la plaza, y cuando empezaba el baile, subían a los tilos”. (Miren)

 

      “Jun nintzan hamalau urtekin, (...) ta goatzen naiz oso gaizki pasa nula porque klaro mostradorian han aurpegiya eman behar dezu ta klaro ni beiñe enintzan eon mostradore baten aurrian, eta etortzen zian soldaduk ta ni gorri gorriya jartzen nintzan”. (Maritxu)

 

      Urtea: 1975.

      Lekua: Comestibles y panaderia Semperena (Loiola).

      Ageri direnen izenak: Pili Lujanbio Olano eta Emili Olano Garaiar.

      Deskribapena: Bi emakumeak dendako mostradore atzean ageri dira.

      Interpretazioa: Badirudi argazkilariak bi emakumeak beraien lan eremuan erretratatu nahi izan zituela; lan eremua argi azaltzen delarik (janari potoak, pisua makina....) eta erdian bi emakume protagonistak, laneko bata soinean dutela.

      Urtea: 1966 inguru.

      Lekua: Tejidos y confecciones Hernandez.

      Ageri direnen izenak: Josefina Cátedra Galdón.

      Deskribapena: Josefina denda barruan.

      Interpretazioa: Argazkian emakume langilea bera ateratzen bada ere, argazkia egin zuenak garbi zuen, emakumea ateratzeaz gain, honek lan egiten zuen denda eta bertako ezaugarriak atera nahi zituela. Izan ere, protagonismo berezia dute emakumearen atzean dauden kaxaz betetako baldek (mertzerietako ezaugarri nagusia), argazki osoaren espazio handi bat okupatzen dutelarik, emakumea izkina batean kokatuz, eta ez erdian. Horrez gain, emakumea argazkirako espresuki kokatua dagoela argi ikus daiteke.

 

      Teníamos lencería, y entonces las mujeres no iban a comprarle sujetadores y bragas a un hombre, no... eso era así (...) hacía falta estar una mujer”. (Francisca)

 

 

4.4.2. Ordutegirik gabe

 

      Komertzioko lanak jendearekin aurrez aurreko lana esan nahi du; aurreko garaietan orain baina gehiago ziurrenik. Dendetako ordutegiak bestelakoak ziren, batzuetan ez zuten ordutegi finkorik, beraien eta bezeroen arabera moldatzen zutelarik, eta bestela ere, ordu asko pasatzen zituzten mostradore atzean. Harremanak ere ezberdinak ziren, eguneroko joan etorriak izaten ziren, oro har. Langile eta bezeroen arteko elkar ezagutza handia zen, harreman sakonak izan ohi zituzten; gehienbat emakumeen artean kasu hauetan.

 

      ..Mucho, uf, ¿en la peluquería? A mime querían a horrores... cuando dejé la peluquería ¡hasta llore! (...) Pero es que yo tenía una clientela, treinta años venían siempre las mismas, las mismas caras todas las semanas... si, si yo he tenido mucha relación”. (Loli)

 

      Konfiantza horren erakusle da, denda askotan bezeroen gastuen zerrendak izaten zituztela, ondoren, posible zutenean pixkanaka diru hori ordaintzen joaten zirelarik. Trukea ere ohikoa izaten zen; esaterako, barruko arroparen truke, baserritarrek esnea, oilaskoa... bezalako elikagaiak ekartzen zituzten:

 

      Yo sí me acuerdo en la tienda, venía y le comprábamos lechugas por ejemplo, había mucha costumbre, nos traía lechugas y acelgas para vender, y entonces en vez de yo pagarle, ella me compraba el aceite, café, lo que se usaba en una casa, azúcar... con el dinero de la verduras”. (Maritxu)

 

      “La casera de un caserío siempre nos trajo la leche, y ella se llevaba género. Nos traía leche, pollo, verdura... nunca cogimos una peseta de esa casera, en todos los años, nunca. Allí había una libreta, lo que se llevaba y lo que traía”. (Francisca)

 

      Urtea: 1957.

      Lekua: Autoservicio Urruzola.

      Ageri direnen izenak: Maria Pilar Carrera Vera eta Antton Urruzola Lujanbio.

      Deskribapena: Janari dendako mostradore atzean, senar-emazteak lanean.

      Interpretazioa: Argazkiaren lehen planoan emakume langilea ageri da, bezero baten kontuak egiten ari dela dirudien arren, argazkilariari begira ari zaio, berarentzako espresuki jarri dela dirudi. Ondoan bere gizona ere lanean ageri da, baina honek ez dirudi argazkilariari so dagoenik. Irudi honetan ere berebiziko garrantzia dute dendaren ezaugarriek (baldetan pilatuak dauden elikagaiak, goitik zintzilika ageri diren platano eta bestelako frutak, pisurako makinak...). Argazkilariaren nahia beraz, langileak dendan erretratatzea zela esan daiteke.

 

      “Erosten gendun lenteja, garbantzua ta dena zakutan, ta geo iten gendun kilua jarri beharrian hartu gendun genero hobia baño kilo erdika, azukria ta galletak, geo enpaketatzen genitun denda itxi ta geo”. (Mª Angeles)

 

      Lan baldintzen inguruan, gehitu beharra dago, jendaurreko jarduera izanik, askotan bezeroen menpekoa izan ohi zela: ordutegi zorrotzekin edota batere gabe, esan bezala. Honez gain, egoera ezberdina zen, norberarentzat edo beste norbaitentzat lan egiten zen kasuetan; baina orokorrean, lan baldintzak ez zeuden batere erregulatuak, eta bakoitzak añal bezala egiten zion aurre egoerari:

 

      “Yo me levantaba a las ocho, me iba a la tienda, toda la mañana, venia con mi marido, me hacia la comida, veníamos a las una y media o las dos, salíamos a las tres y media y hasta las siete de la tarde (...) Tenía que estar en la tienda, no podía faltar. Entonces se abría toda la semana menos los domingos”. (Francisca)

 

      “Yo con la tienda no podía ir algún lado. Hasta los domingos abría, y a la tarde tenía que limpiar”. (Felixa)

 

      “Ta gero hasi nintzan sozidade batian ontzik garbitzen, etziaten ematen nominak ta ezerrez”. (Maritxu)

 

      Familiarentzat lan eginez gero gainera, batzuetan egoera okerragoa izaten zen. Gehienek ez zuten ez segururik, ez oporrik eta ezta beste langileek izan zezaketen eskubiderik. Guztiz baldintzatuak zeuden zentzu horretan, gehienetan ez baitzuten beren egoeraren edo jardunaren inguruan iritzirik emateko edota erabakitzeko inongo aukerarik. Familiako kontuak izanik, familiako buruen artean adosten zituzten egin beharrekoak eta hauen baldintzak, eta beraz, txintik esan gabe agindutakoari men egin beste erremediorik ez zen izaten:

 

      “Eondu nintzan hamalu urtetatik ogeita zortzi urteta, haserretuta alde inun, zen ni seguru gabe eta ezer gabe nengon han (...) bakaziyuak ere ez nitun iten (...) Ordun minduta atea nintzan, beste pertsona bat baldin bazan... baino ñire izeba!”. (Maritxu)

 

      Ohikoa zen gainera, komertzio lanez gain, bestelako jarduerak ere burutzea. Komertzio lanak beste jarduera batzuekin bateragarri egiten zituzten: askok fabrikako lanekin, baina baita bestelako lanekin ere, ikasketak, jostun tailerrak... gehienbat gazteek egiten zituzten horrelakoak, baina denetik zegoen:

 

      “Gero atsaldetan dendatik lehenago atea eta kontabilitatea eta frantsesa ikastea juten nintzan. Akademia batea ere jun nintzan jostea. Ta larunbatero sukalde guztia garbitzen nun!”. (Maritxu)

 

      Urtea: 1969.

      Lekua: Peluqueria Juli.

      Ageri direnen izenak: Juli Ayerra Gomez, Arantza Etxarri (laguntzailea) eta Maite Arrondo (bezeroa eserita).

      Deskribapena: Juli ageri da emakume bati ilea apaintzen bere ile-apaindegian.

      Interpretazioa: Argazkiaren erdigunean Juli kokatzen da. Argazkia nork atera duen ez jakin arren, nabari da argazkiaren helburua Juli lanean ateratzea zela. Nahiz eta begira ez egon, bera da argazkiko protagonista, bere lan eremuan (ile-apaindegian) erretratatu nahi izan zuelarik argazkilariak (langileak laneko jantziarekin, bezeroak buruan erruloekin, ile-apaindegiak izaten dituzten ispilu eta produktuekin.... Bigarren plano batean daude beste emakumeak, aurpegia apenas ikusten zaielarik (ispiluaren efektuari esker bi emakumeen kasuan).

 

      Las caseras de Ereñotzu a las seis de la mañana venían, ¡hala arriba! Ahí no había horarios. También peinaba los domingos, en aquel tiempo igual me daban dos pesetas de propina, ¡era mucho!”. (Loli)

 

      Aipatu moduan, jende askok egunean egunekoa erosi arren, ez zuen nahikoa izaten guztia ordaintzeko eta ohikoa zen, gastuak zerrenda batean apuntatu eta dirua zutenean itzultzen joatea. Kale nagusian 45 urtez elikagai denda izan zuen emakumeak kontatutakoaren arabera askok egiten zuten hori:

 

      Dejaban sin pagar, y te daban cuando cobraban, a la semana o al mes (...) mucha gente de fuera me han dejado sin pagar, (las castellanas) los demás... aunque también había alguna del pueblo”. (Felixa)

 

      “Trukian? Apuntian askotan! Bat baño gehio, baño oso jende ona euki deu (...) ta egunian egunekua, ez genun frigorifikua, freskera gendun”. (Mª Angeles)

 

      Garai hartan ere fabrikako langileei zuzendutako ekonomatoa jarri zen herrian (kartilla baten bidez funtzionatzen zen bertan, eta prezioak merkeagoak ziren). Horren aurrean, herriko denda asko “haserretu” omen ziren. Gerora aldiz, kanpotik jendea etorri ahala, egoera orekatuz joan zen, lana denontzako egonik. Horren erakusle zen herrian zeuden komertzio guztiak.

 

      “Denda txikiya zan ta oso zahorra (...) ta dendan arriskatu giñan ze etzeon genero asko, hogei tomate, berdura ta fruta gehiegi ez, oso gutxi, ta zian tiendas de portal”. (Mª Angeles)

 

      Bitxikeria ugari ere bizi izan zituzten herriko komertziotan lan egindako emakumeek. Esan bezala, emakume asko urte askoan egon ziren lanean leku berean eta hainbat gertaera bitxi ere bizi izan zituzten:

 

      (Al cerrar la tienda a las ocho) ocho largas y el señor aguacil, nada menos... es que, nos poníamos hablar..., yo no sé que pasaba, que me cogió dos veces con la tienda abierta a partir de las ocho, y me puso una multa de quinientas pesetas. La primera doscientas cincuenta y la segunda quinientas”. (Felixa)

 

      “Las gitanas, vino una y más simpática... ’zerri hau me ha quitau una botella de aceite’; pero seguro no sabía. ‘Hola guapísima otro día’ y claro, y cogió otra vez; pero yo apunte en la cuenta. ¿Y esto de qué es? ¿Esto? Y le digo: sí, has cogido una botella de aceite. ¿Yo? Haber mira en la bolsa. Y estaba ahí, y todas riendo porque hice eso”. (Felixa)

 

      Urtea: 1960 inguru.

      Lekua: Cuevas farmazia.

      Ageri direnen izenak: Ixiar Etxeberria Balerdi, Marina Cuevas Dañobeitia eta Maritxu Almorza Jaunarena.

      Deskribapena: Hiru emakume jantzi zuriekin ageri dira farmazia dirudien erakusleihoaren aurrean.

      Interpretazioa: Farmazietan ohikoa zen bezala hiru emakumeak zuriz jantzita ageri diren arren hiru emakumeak, eta begiratu batean hiruak, farmaziako langileak diruditen arren, ezkerraldean dagoena soilik da bertako langilea. Erdikoa farmaziako jabea zen eta bere alboan dagoena, jabearen neskamea, zein bere jabearen etxeaz arduratzeaz gain, farmazia ere garbitu ohi zuen.

 

 

4.4.3. Umeak edukita ere segi!

 

      “Tuve a mi hija a los dos años de casarme, cuando era chiquitita le engañaba sentadita en la peluquería con una mantita mientras yo trabajada”. (Loli)

 

      Urtea: 1957 inguru.

      Lekua: Peluqueria Juli.

      Ageri direnen izenak: Juli Ayerra Gomez eta Lourdes Leibar Ayerra.

      Deskribapena: Juli ile-apaindegian lanean diharduen bitartean, atzean neskatxo bat ikusten da (Juliren alaba) jolasean.

      Interpretazioa: Lehen plano batetan, Juli ageri da, bezero bati ilea orrazten. Bigarren plano batetan bere alaba ageri da, jolasean. Argazki honetan oso ondo ikusten da enplegua eta amatasuna edo etxekoen zainketaren uztarketa, bi lanak aurrera ateratzeko ahalegina. Kasu honetan alabaren zaintzaz arduratzeko, lantokira eramaten zuen hau; eta badirudi argazkilariak ere errealitate hau islatu nahi izan zuela.

 

      Emakumeak eta lan eremuaren beste aztergai bat amatasunarena da. Garai hartan ez zegoen egungo amatasun baimenik. Gehienak erditzeko unea iritsi arte jarduten zuten lanean, eta behin haurra izanda, 8 egunetara berriz ere etxetik kanpoko lanean hasten ziren. Negozioa beren kargura zutenen kasuan, denda itxita ahalik eta denbora gutxien izaten saiatzen ziren, galerak ere ez zitezen handiak izan, lehenbailehen hasiz berriz ere eguneroko jardunean.

 

      Nació (la hija), estaba vencida a las cuatro de la tarde, eran las doce y (todavía) estaba trabajando. A los ocho días ya estaba currando”. (Loli)

 

      “Uf, konpondu ginan berdin, egun bat itxi gabe, bueno erditu ta geroko zortzi egunak, ta zortzigarren egunian emakume bat harta behar genun... Petxua ematen nion hor atzian, (denda barruko almazenian) hotza itebazun goien ematen nion petxua umiei, ta ama jaisten zan dendara, ta telefonotik ‘la lejía cuánto es?’ Tal”. (Mertxe)

 

      “Batzutan he antepuesto a la familia, no anteponer, baino lehen el trabajo era lo primero, oain ikasi deu ezetz, ke no puede ser, baino askotan... Ni beti izan naiz ama; adibidez ume txikinakin eskolatik jasotzen nun, nekin meriendatu eta gero andriakin uzten nunian irikitzen nun denda, bostetan, eta bestiak lautan. Baino batzutan esatet, si pudiera hacer más por los hijos... baño el deber, esaten dan bezela, del horario, de la tienda... Lehen larunbat atsaldetan irikitzen genun, geo nik esan nun ezetz”. (Mertxe)

 

      Ikusten den bezala, emakumeek ez zuten erraza izan enplegua eta amatasuna uztartzerako garaian. Ama izatea, erditze momentuaz gain, haurraren kargu egitea ere bazen. Amaren ardura kontsideratzen zen haurren zaintza; beraz, ahal izan zuten moduan antolatzen ziren horretarako.

 

      “Alaba askotan uzten nun lo, ta geo korrika jutenintzan... zeatikan ezitzaidan iristen kanpoko norbait hartzeko (...) batzutan lo aurkitzen nun ta ai ze ondo! Bestetan negarrez topatzen nun ta ne pena... (...) Azkenian esan nion honi (senarrari) umia ondo dakatenian denda nekin eamango det ta ez daonian, eztet irikiko denda! Ordun kinielana etorri zan ta ordun hartu nun neska bat”. (Mª Angeles)

 

      “Jesus, Maria ta Jose! ne alaba jaio zanian e hemen ai nintzan gerriko miñakin eon eziñikan”. (Mª Angeles)

 

      Urtea: 1954.

      Lekua: Pineda harategia.

      Ageri direnen izenak: Inaxi Erdozia.

      Deskribapena: Inaxi Erdozia haragia mozte lanetan.

      Interpretazioa: Argi dago Inaxiri espresuki ateratako argazki bat dela. Badirudi gainera harategi barruko “almazenean” edo haragi zati handiak gorderik edukitzen zituzten lekuan dagoela. Horrez gain aipatzekoa da, argazkian argi ikusten ez bada ere, Inaxi haurdun dagoela argazki honetan. Horrelakoetan ohikoa omen zen emakumeek bata edo mantal handi eta zabalak janztea, (argazki honetan bezala) sabela disimulatu nahian.

 

      Senitarteko edo bizilagunen laguntzaz baliatzen ziren batzuk; beste batzuk emakume bat hartzen zuten haurra zaintzeko; eta beste batzuen kasuan, ikusi den moduan, lanera eramaten zuten haurra; eta ahal zuten moduan entretenitu, lan egiten zuten bitartean.

 

      “Hombre... ta gañea gizona etzan etortzen beandu arte oain bezela. Nere gizona igual hamaiketan etortzen zan, etorri, umiei muxu eman ta hauek ya lo eoten zian; askotan ordubatian oaindik erropa garbitzen...hemen hemos pringau pero bien”. (Mertxe)

 

 

4.4.4. Kanpotik eta barrutik, lanak ezin bukaturik

 

      “Los trabajos de casa no se han valorado nunca”. (Francisca)

 

      Urtea: 1962-63 inguru.

      Lekua: Andre kalea.

      Ageri diren izenak: Consuelo Moya Gascón.

      Deskribapena: Consuelo bere etxeko sukaldean ageri da, hainbat lapikoz inguraturik.

      Interpretazioa: Emakumea sukaldean aritzeko izan daitekeen amantal batekin ageri da. Inguruan hainbat lapiko ditu, bat sutan besteak inguruan (kafea egitekoa...) sukalderako beharrezko bonbona ere ikusten da argazkian. Argazkilariak Consuelo bere etxeko sukaldean erretratatu nahi izan zuela esan daiteke eta horretarako kokatua dagoela dirudi, argazkiaren erdian begira ageri baita.

 

      Mi difunta cuñada cuando me veía planchar los domingos me decía: como te vea la madre.... Pues que me vea, ¿cuándo voy a planchar pues? ¡Tenía que trabajar! Toda la semana trabajando y... ¿pecado es planchar?”. (Loli)

 

      Agerian geratu den bezala, emakume ugarik egin zuten lan etxetik kanpo, kasu honetan merkataritza esparruari lotuta. Etxetik kanpo lan egiteak aldiz, ez zituen etxeko lanez libratzen emakumeak. Beraz, lan bikoitza egitea tokatu zitzaien emakumeei: etxetik kanpokoa eta barrukoa; nahiz eta azken hau ikusezina izan gehienentzat.

 

      Pues yo iba a trabajar y trabajaba en casa. Yo vivía arriba (del comercio), y me escapaba, ponía la comida, hacía lo que podía (...) cuantas veces cuando mi marido se iba a trabajar a la mañana, me daba un beso, y yo me hacía la dormida, y cuando bajaba las primeras escaleras, yo me levantaba a limpiar los azulejos de la cocina, es que había que hacer, tenías que ir a trabajar”. (Loli)

 

      Garaiko jendartean, baita emakumeen artean ere, oso barneratua zegoen etxearen kudeaketaz eta bertako kideen ongizateaz emakumeak arduratzea; ez zen eztabaidagai zegoen gaia inondik inora.

 

      “No se valoraba el trabajo de la mujer, el hombre tenía la cosa de que ‘yo soy el macho, y yo trabajo, yo traigo un sueldo ¿de acuerdo?’, pero la mujer era la esclava de la casa: la que fregaba, la que lavaba, la que limpiaba, la que cuidaba de los niños, la que hacía la compra y la comida... o sea, que aquello también tenía su valor ¡eh! porque el hombre se va por ahí, y ¿quién hace todo? Una casa tiene mucho trabajo aunque no lo parece y unos niños tienen mucho trabajo y mucho cuidado, pero no se valoraba así, y eso tampoco no lo veía yo bien, ¡era demasiado discriminado! (...) Algunos hombres sí que agradecían y veían; y mi marido a veces nos ayudaba, en momentos concretos nos echaba mucho la mano, pero por lo demás, era normal, que el marido se iba a tomar un pote mientras tu hacías la cena”. (Loli)

 

      “Gañea ni juten nintzan beatzitako lanea eta eoten nintzan ordubik arte, gero izeban etxea jun, han bazkaldu eta nik garbitzen nitun ontziak eta dena! Jasotzen nun sukaldia, eta no te lo pierdas, erropa bazeon plantxatzeko, lixatu ta dena nik iten nun”. (Maritxu)

 

      Urtea: 1975.

      Lekua: Loiolako etxea.

      Ageri direnen izenak: Pili Lujanbio Olano.

      Deskribapena: Pili izebaren etxean harrikoa egiten.

      Interpretazioa: Sorpresazko argazkia dela esan daiteke honako hau, bai bertako protagonistarentzat behintzat. Etxe bateko sukaldean ageri da harrikoa egiten, etxeko bata jantzia duela ematen du, eta bat-batean norbaitek bere izena esaten duela ematen du eta begiratzerakoan... klik! Baliteke argazkilariaren nahia emakumeari erretratua ateratzea izatea, non eta zer egiten ari zen kontuan izan gabe, baina irudian oso argi azaltzen da etxeko lanetan murgilduta dagoela (eskuan platera duela).

 

      Ikusi den moduan, emakumeek merkataritza arloan jardutea gauza ohiko zen; baina honek ez du esan nahi etxetik kanpoko lana ondo ikusia zegoenik. Boteretik jendartean bultzatzen zen ereduan familia zen zutabe nagusia; emakume eta gizonen arteko funtzio banaketa argia ezarriz. Eredutik kanpo ateraz gero jazarpena argia zen:

 

      “.. Una chica que se le censuraba mucho en Hernani, pero esa se levantaba a las seis de la mañana, que en aquella época recogía puntas a las medias y se sacaba buenas pelas, y a las diez o doce de la mañana se iba a la playa y la gente decía ¡joe!.pues no gustaba a mucha gente, no, porque la mujer era en casa, tampoco lo veo bien, porque no puedes sacar algo de casa, siempre que no abandones la casa, porque hombre también que vayas a trabajar fuera por capricho de tener un duro mas o menor o por pasarte a lo que tampoco te corresponde y abandones la casa y lo hijos, pues tampoco no lo veo bien, pues la que se sabe sacrificar y sabe hacer su casa pues...”. (Loli)

 

      Oso argi ikusten da testigantza honetan garaiko ideologiaren indarra. Sección Femeninatik bultzatutako hezkuntzak eragin handia izan zuen emakumeengan. Guztiz barneratu zuten euren egitekoa etxea eta haurren zaintza zela, bakoitzaren lekua garbi adieraziaz. Sakrifizioaren kontzeptua ere oso adierazkorra da, emakumearen sakrifiziorako ahalmen moduan, besteengatik sakrifikatzeko gaitasun hori.

 

      Siempre hemos dejado que el hombre tenga sus amigos, hacían reuniones... ¿qué tenía reunión? Qué bien, pensaba yo, voy a planchar, voy a hacer esto... yo igual he sido un poco tonta, pero he sido muy feliz, muy feliz trabajando, todo el tiempo aprovechaba para trabajar”. (Loli)

 

      “Iba al kiosco a las cuatro y media, les dejaba a los dos aquí (su marido y su madre), igual toda la noche me tenía mi madre sin dormir. Me levantaba, me iba a trabajar, volvía, les arreglaba, le afeitaba a mi marido, le vestía a él primero porque solían venir los amigos, les sentaba en frente. Les subía a la residencia, andábamos asa, y cuando volvíamos se agarraban a mi porque vivíamos en el 3° piso y ttaka ttaka subíamos... les hacía la comida y todo. Y así estuve yo trabajando horas incontables”. (Loli)

 

      Elkarrizketatuak izan diren emakumeei garai hartako emakumeak zuen lekuaren inguruan galdetuta ere, horrela erantzun ohi dute:

 

      “Pues no, la mujer más bien, estaba en casa, bien hecho o mal hecho, la mujer trabajaba más en casa, cuidando niños, la casa (...) la madre, la mujer se dedicaba a las labores de casa”. (Loli)

 

      Emakume honek horrela azaltzen duen arren, bere bizitzaren inguruan galdegitean, bizitza osoan etxeaz gain, etxetik kanpo lan egin duela kontatzen du:fabrikan, ile-apaindegian, kioskoan... Beraz, nahiz eta bere iruditegian emakumearen lekua etxea izan (garaiko ideologiari jarraiki), errealitatean argi dago hau ez zela horrela izan; eta emakume gehienak etxeko lan eta etxekoen zaintzaz gain, etxetik kanpo ere lan egin zutela; beharrezkoa baitzen:

 

      Yo he trabajado desde los trece años sin parar, lo mismo en casa, en la fábrica, en la peluquería, cobrando recibos, haciendo bufandas. Me acuerdo venir de la fabrica y haciendo bufandas hasta las dos de la mañana. Mi abuela la pobre, en una mesita me separaba los flecos... Yo a veces me dormía, claro, era una cría; y pasaba mas sueño... Yo he trabajado hasta con las uñas... ¡pero soy feliz!”. (Loli)

 

      Izan ere, baieztatu daiteke emakumeek bizi osoan zehar egin dutela lan, izan modu batean ala bestean; eta inoiz ezin izan dutela “erretiratu” bere zentzu zabalean, adin nagusietara iritsita ere, lanean jarraitu behar izan baitzuten, arrazoi bat edo beste tarteko:

 

      “Dejé la peluquería porque mi madre se puso enferma, y al quedarse en la cama incapacitada... Venía el doctor todos los días a casa y yo sólita. Pero ahí estuve yo, los doce años. Me acuerdo cuando pasaron cuatro años pensé: ¡jo cuatro años llevo ya, pues no me quedaba nada! Mira, mi marido se murió con cincuenta y nueve años, y se me quedó mi madre hasta los noventa y cuatro, era mi madre y yo la adoraba, sino no la hubiera cuidado, pero que injusticia ¿verdad? (...) nunca pensé llevarle a mi madre (a la residencia), yo me sacrificaba, yo me sentía responsable de ella”. (Loli)

 

      Azpimarratu beharra dago, emakumeei zuzenean Frankismoaren gainean galdetuta, oro har erantzuten dutela, ez zutela erregimenaren ideologiaren presiorik izan etxetik kanpo lan egiteagatik. Baina aldi berean oso barneratuta zuten etxeko kontuak beraiek egin behar zituztela, lan hauen burutzea inongo momentuan zalantzan jarri gabe. Funtzio horien barneratze prozesua: “naturalizazio” horren erantzule hain zuzen, Frankismoa izan zen. Honek erakusten du garaiko pentsamendu eta ideologiaren indarra.