Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
HERNANI 1936-1959
Biolentzia, Errepresioa eta Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
Irati Zuriarrain Asurmendi, 2024

 

2.2.
1933KO UDAL HAUTESKUNDEAK

 

         1933. urtean aldaketa nabariak gertatu ziren politikaren arloan. Batetik, koalizio errepublikar-sozialista hautsi egin zen. Era berean, indar kontserbadoreak berrantolatu egin ziren. Euskal Herrian, era orokorrean, EAJ-PNV eta Comunion Tradicionalista-ren arteko elkarlana amaitu zen, aurrerago aipatuko dugun autonomia gaien ondorioz.

         Hernaniko herrian, Euskal Herriko toki askotan bezala, abertzale eta errepublikar/ezkertiarren arteko lehia eta liskarrak que mdohikoak izan ziren. Hernanin, 1933ko udal hauteskundeetarako indar eskuindarrak (nazionalistak eta katoliko-independenteak) batu egin ziren errepublikar eta sozialisten kontra egiteko. Hortaz, 1933ko udal hauteskundeen atarian honakoa argitaratu zuten La Voz de Guipuzcoa egunkariko “La Voz” en Hernani atalean:

         “¡Juventud izquierdista, alerta ya! [...] El deber es el de unirse sólidamente en un potente bloque [...] para contener con las máximas probabilidades de éxito el avance de un odioso conglomerado de viejo cuño cimentado hoy por un “jelkidismo" [...]".

         Bestetik, nazionalisten El Día egunkarian honakoa zioten:

         “Hernaniarras amantes del orden, católicos, recordad que tenéis la obligación de votar esta candidatura. El domigo debéis demostrar que sois católicos por encima de todo, y demostraréis que si votáis la candidatura derechista, que estáis dispuestos a defender nuestra santa religión[12]".

         Errepublikaren urteetan zehar, prentsa ezberdinetan Hernaniko bi taldeen arteko tira-birak eta mezu zein erantzunak oso ohikoak izan ziren, izengoitiak erabiliz. Herrian egindako propaganda handia izan zen aldebietatik, eta hainbat gertakari salatu ziren horren harira. Esaterako, apirilaren 8an Hernaniko Banco Guipuzcoano egoitza atrakatu zuten pistolekin. Egunetara, gutxienez hiru pertsona atxilotu zituzten. Era berean, eskuindarrekin loturiko hainbat ekintza salatu ziren. Gobernadorearen hitzetan Hernaniko Batzokian garroteak eta egurrezko hesolak aurkitu zituzten. Tierra Vasca egunkariaren arabera, aldiz, aurkitu zirenak ezpata-dantzarien eta abesbatzaren makilak ziren[13].

         Apirilaren 13an, hauteskunde egunean, hainbat gorabehera izan ziren. Batetik, alderdien arteko borroka bizia izan zen. Dirudienez, Donostiatik errepublikar eta sozialistak etorri ziren animoak ematera. Hainbat istiluren ondorioz zaplaztekoak elkarbanatu zituzten bi taldeen artean. Era berean, hautetsontzi bat hautsi zen. Azkenik, Asalto Guardiak Biteri Eskolen parean karga bitartez banatu zituen jende-taldeak arratsaldean[14]. Hauek izan ziren hauteskundeen emaitzak:

 

1933KO APIRILAREN 23KO
UDAL HAUTESKUNDEEN EMAITZAK
[15]

DIEGO SASIAMBARRENA ERAUSQUIN

Independentea

916

MIGUEL TOLEDO ALBERDI

Abertzalea

914

CAYETANO ZUBILLAGA ZUBILLAGA

Abertzalea

914

AGUSTIN TELLAECHE GALARZA

Abertzalea

912

FERNANDO OLLOQUIEGUI ZULAICA

Abertzalea

912

JOSE BEROITZ SAROBE

Errepublikarra

737

JOAQUIN AGUIRRE LECUONA

Sozialista

735

JOSE MARIA PUIG VILLAR

Independentea

626

LUIS ACHUCARRO ZUBILLAGA

Abertzalea

621

LAZARO LUJAMBIO BELDARRAIN

Independentea

620

MANUEL MUGICA LICEAGA

Abertzalea

619

CELESTINO RECONDO MUGICA

Errepublikarra

494

JOSE SETIEN GALDEANO

Errepublikarra

493

 

         Maiatzaren 10an hautagaiekin udalbatza osatu zen, Miguel Toledo Alberdi abertzalea alkate izendatuz.

 

1933KO MAIATZAREN 10EAN
ERATUTAKO UDALBATZA
[16]

LAN POSTUA

IZEN-ABIZENAK

FILIAZIO POLITIKOA

ALKATEA

Miguel Toledo Alberdi

Abertzalea

LEHEN ALKATEORDEA

Luis Achucarro Zubillaga

Abertzalea

BIGARREN ALKATEORDEA

Jose Maria Puig Villar

Independentea

SINDIKOA

Lazaro Lujambio Beldarrain

Independentea

ORDEZKO SINDIKOA

Diego Sasiambarrena Erausquin

Independentea

ZINEGOTZIAK

Cayetano Zubillaga Zubillaga

Abertzalea

Agustin Tellaeche Galarza

Abertzalea

Fernando Olloquiegui Zulaica

Abertzalea

Jose Beroitz Sarobe

Errepublikarra

Joaquin Aguirre Lecuona

Sozialista

Manuel Mugica Liceaga

Abertzalea

Celestino Recondo Mugica

Errepublikarra

Jose Setien Galdeano

Errepublikarra

 

         Aipagarria da hauteskunde hauetan emakume hernaniarrek lehenengoz bozkatzeko aukera izan zutela. Gertaera honek nolabaiteko zalaparta sortu zuen eta iritzi ugari azaleratu ziren. Baina ezarritako misoginiaren iritzia gorabehera, asko izan ziren eskubide hori erabilita bozkatzera joan ziren emakume hernaniarrak.

 

1933ko apirileko udal hauteskundeak Hernanin. (El Dia aidizkaria).

 

Hernaniar emakumeak 1933an bozkatzen I. (Gure Gipuzkoa).

 

Hernaniar emakumeak 1933an
bozkatzen. (Gure Gipuzkoa).

 

 

 

[12] El Día, 1933ko apirilaren 20koa.

[13] Tierra Vasca, 1933ko apirilaren 21ekoa.

[14] Tierra Vasca, 1933ko apirilaren 25ekoa.

[15] Bigarren Errepublikako 1931ko hauteskundeen emaitzak. Euskadi.eus.

[16] HUA / AMH // A-1-47 (H45). Libro de actas del Ayuntamiento, 1933. 1933ko maiatzaren 10ean ospatutako bilkuraren akta. / Tierra Vasca, del 25 de abril de 1933.