Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

EÑAUT MARTIKORENA LIZASO

 

1995ean Zikuñagan jaioa

 

 

      Gurasoak nahiko zaleak dira, aita, izeba eta osaba ere bai... ezagutu ez nuen aitona (Jose Domingo Lizaso, Amezketakoa) oso-oso zalea omen zen.

      Txikitan Lazkao-Txikiren marrazkiak ikaragarri gustatzen zitzaizkidan eta etxean kantatu ere egiten nuen, zer edo zer. Eta bertso eskolan hasi nintzen, 8 urterekin.

      Argazkia: Estitxu Eizagirre.

 

 

BERTSO ESKOLAN

 

      Lehen egunean kantari sartu nintzen atetik. Oso lotsatia behintzat ez nintzen. Nik ondo pasatzen nuen bertso eskolan. Lehen urtean Unai Gaztelumendi eta Estitxu Eizagirre izan nituen irakasle eta geroztik Unai Gaztelumendi.

 

 

ESKOLARTEKOAN

 

      Esperientzia ona izan da, beste bertso eskoletako jendea ezagutzeko. Bertso gutxi kantatzen genuen, hori bai. Txikitan bertso bakarra, beraz urduri jarri eta hanka sartzeko beldurrak joaten nintzen. Handien mailan bost bertso. Nik finaletan kantatu izan dut, eta behin Gipuzkoakoan bigarren egin nuen eta Euskal Herrikoan kantatu nuen. Han sufritu egin nuen.

 

 

PLAZAN

 

      Hernani inguruko auzoetan kantatu dut. Ereñozun Ugaldetxoko saioan, Osinagan, Santa Barbaran... Igeldon ere bai.

 

 

NEUK EGIN ETA...

 

      Andoaingo festetan neska bat etorri zitzaidan, inondik inora ezagutzen ez nuena, esanaz bere lagunentzat bertsoa egiten lagundu behar niola. Lagundu ez, nik idatzi nion bertsoa berak irakurtzeko. Kantatzera joan zenean bueltan etorri zitzaidan “lagundu kantatzen...”. Altxa eta berarekin, kantatzera. Eta berarekin kantatu eta gero, jende guztia arpa jotzen hasi zitzaidan “zuk ere bota beharko duzu...” Nik lehenago egindako bertsoari erantzunez bi bertso nolabait moldatu nituen eta aurrera.

 

 

GUTXIAGO IDAZTEAGATIK...

 

      Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 14-15 urterekin, bagenuen ikasgai bat, “hiritartasuna”. Idazlan bat egin behar genuen, eta nik gutxiago idazteagatik bertsoak idatzi nituen. Irakasleari eman nizkion, eta oso ondo zeudela eta “Parez pare” sariketa zegoela Donostian eta hara bidaltzeko esan zidan. “Emakumea lan munduan” zen idazlanerako gaia, eta nire bertsoei eman zieten saria. Gutxiago idazteagatik saria eman zidaten!