Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

JOSEBA ANDONI AGIRRE

 

1976an Errezilen jaioa

Hernanin bizi da

 

Argazkia: Estitxu Eizagirre.

 

      Bertsoarekiko eta Hernanirekiko lotura familiatik datorkit. Unai eta Eñaut Agirre lehengusuak ditut.

      Gure aitona zenak (Inazio Orbegozo, amaren aldekoak) bertsotan egiten omen zuen. Apustuan, segan eta ibili omen zen. Arreba gogoratzen da Errezilgo sozidadean Unai Agirreren aitari bertso kantari jarduten zuela. Nirekin egiten zuen lo 5-8 urte nituen arte eta bertsoak kantatzen zizkidan.

      Bertsotan Errezilgo elkartean, Beltxane-n hasi nintzen. Unai Agirrek Eskolarteko Txapelketan irten zuen eta noizean behin kantatu egiten zuten eta guk ere, ez errima eta ez neurri, belarriz, kantatu egiten genuen 8-9 urterekin, lotsagabe-lotsagabe.

      Urteetan ezer egin gabe egon nintzen, kuadrillan inork ez baitzuen kantatzen. Baina urtero Gabonetan Errezilgo elkartean kantatzen genuen. Nire kasa ere aritzen nintzen kotxean, autopistako bakardadean.

      26 urterekin jakin nuen Azpeitian bertso eskola zegoela eta hor aritu nintzen 2012. urtera arte.

 

 

TABERNETAKO TXAPELKETAN

 

      2008an kafea hartzera joan nintzen txapelketara. Eta barran apoiatuta nengoela, beso luze batek sorbaldan kolpetxo batzuk jo zizkidan: “beno, hik ez nauk ni ezagutzen baina bertsotan egiten omen duk...”. Asko ez zuen negoziatu behar izan gizonak (Oxan zen). Urte horretan afarira joan gabe kantatu zuen bakarra ni izan nintzen. Eta geroztik urtero kantatu dut.

 

 

2011KO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

 

      Buru gogorkeriz eman nuen izena. Lehiatzea gustatzen zait eta neure burua probatu nahi nuen, ea kantatzeko gai nintzen. Jarri nintzen oholtzan, kantatu nuen eta aurrera. Gustura aritu nintzen.