Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

gaiak

1980KO TXAPELKETA

 

        1

Milla bederatzireun,

euskaldun laguna,

larogeigarrena da

asi deguna

Urtarrillaren seia,

Errege Eguna,

Donostia’ko Balda’n

bai giro leguna;

baratz euskalduna,

ura osasuna!

Bertsozko jarduna,

nor zan txapelduna?

Amuriza Xabier

irabaztuna.

 

        2

Balda inguru artan

nork zedukan otzik?

Etzegon ekaitzikan,

etzan izotzik.

Guztiok senideak,

iñor ez arrotzik,

euskera barra-barra

eta danok pozik;

burrukatu zortzik

ta ez izan lotsik,

bat ezpaizan motzik

ba-zan antxe itzik!

Su artu etzuanak

ez du biotzik.

 

        3

Arrasate’n jarriak

egosten eltzean,

ta Gernika’n jarraitu

ain su beltzean.

Auetatik erdiak

Donosti’n biltzean,

zenbat arrazoi sakon

zintzilik iltzean;

gaiari eltzean

lurriña pertzean,

usaia ertzean,

mamia ortzean,

ai, zeru ura banu,

launa, iltzean!

 

        4

Danak lepo egiñak

ainbat exerleku,

eta zutik ere bai

zenbaitxo leku.

Iriondo’ren mende

artu zuten esku,

bat oillar baldin bazan

bestea zan kuku;

emendikan ku-ku,

andik kukurruku,

aingeruen zuku,

edertasun zaku,

txapela zeiñi jarri

nork egin juzku?

 

        5

Amaika bertsozale

ta euskaldun tinko,

igandean bildu zan

or nerekiko.

“Kaixo Joxe Manuel!

Zer moduz, Periko?

Esku ori luza zak,

lagun aspaldiko”

Aiton da mutiko,

ta zenbat sasoiko.

“Eskerrak, Jaungoiko,

nion belauniko.

Euskerarik oraindik

etzaiguk ilko!

 

        6

Amuriza txapeldun,

Enbeita bigarren,

beste sei bertsolari

jatorrak urren;

konturatu gaitezen

al danik azkarren,

orrelako jai batek

zenbat on dakarren;

naiz ta sarri erren

guk ikusi arren

gazte eta zarren

kanpo eta barren,

igandean euskera

genduan aurren.

 

[Joxe Mari Arrieta,
El Diario Vascon argitaratua (1980-1-16 eta 17).
Nere ondar alea, Auspoa 162]