Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

gaiak

2010EKO HAMARKADAN (2012 arte)

 

      — Jexux Mari Irazu (15 sorta)

      — Unai Agirre (2)

      — Agin Laburu (3)

      — Beñat Gaztelumendi (2)

 

 

HERNANIKO BERTSOLARITZARI JARRIAK

 

              I

Hazi, sabel ta emagin (Bis)

sortu ta sortzen eragin

aho ahoz eskuz esku

bertsolaritza Hernanin.

Hazi, sabel ta emagin

bertsolaritza Hernanin.

 

              II

Olegarioren plazerra (BisJ

zaldi ta karro ederra.

Gauregun kotxea baina

Txirritak bere txoferra.

Olegarioren plazerra

Txirritak bere txoferra.

 

              III

Urumeatik barrena (Bis)

zer da urak dakarrena?

etxero bertsolariak,

bertsolaritzan edena.

Urumeatik barrena

bertsolaritzan edena.

 

              IV

Paulo Txikiaren bira (Bis)

ordu txikitako jira.

Bertsotatik bizikletaz

Arizkundik Hernanira.

Paulo Txikiaren bira

Arizkundik Hernanira.

 

              V

Tturko, Garin ta Aterpe (bis)

Patxi Odriozola fuerte,

bertsoaren surik ez zen

garai gogorren aterpe.

Tturko, Garin ta Aterpe

garai gogorren aterpe.

 

              VI

Gaurkoa omen da moda (bis)

Amurizan kurtsillora

bi hilabetez joan ziren

ehun lagunetikan gora.

Gaurkoa omen da moda

ehun lagunetikan gora.

 

              VII

Ikastaroa zimendu (Bis)

ondoren bidea sendu,

bizarrak zuritu dira

suak gorri jarraitzen du.

Ikastaroa zimendu

suak gorri jarraitzen du.

 

              VIII

Langilen ta Urumean (Bis)

bertsoa ikasgunean

indarrak bildu zituzten

gehien behar zen unean.

Langilen ta Urumean

gehien behar zen unean.

 

              IX

Zenbat tanta olatuak (Bis)

norberera moldatuak.

Joan-etorrian iturri

batetik abiatuak.

Zenbat tanta olatuak

batetik abiatuak.

 

              X

Lanak bere herentzia (Bis)

emana eta utzia:

Bi txapel ta buru asko

hor dago diferentzia.

Lanak bere herentzia

hor dago diferentzia.

 

[Jexux Mari Irazu, Argia 2.216. alea, 2010-01-31]

 

* * *

 

DUKAN DIETARI JARRIAK

 

      Doinua: Iparragirre abila dela.

 

              I

“Flakatu ein haiz” eta antzeko

ez dakit zenbat lausengu

entzun nahiean ibiltzen gera

kiluak kendu ta kendu.

Dieta baten truke

askok egiten dute

burua haizez gizendu,

mende hontako jainko berriak

Dukan izena omen du.

 

              II

Gari artian gosiak egon

biharrekua da hau (e)re:

baxoerdi bat, pastel txiki bat...

zenbat tentazio daude?

Nahiz ta saldu elkarri

eta askotan jarri

dietik onenaren pare,

nere bizitza ez det ulertzen

pekatu txikirik gabe.

 

              III

Lehendabiziko hiru edo bost

egun proteina hutsekin,

fase gehiago ere badaude

baino ezin da hutsegin.

Zenbait mutil ta neska

sumatu det galdezka

“honek zer dik” ta “hark zer din?”

Goserik ez da pasako baino

inbiria berdin-berdin.

 

              IV

Gozo muttur bat ezin probatu

eta alkohol lehortia,

maiz osasuntsu egon asmotan

galdu daiteke nortia.

Legatza eta xerra

janaz ez da ederra

kiluak ezin botia,

baino seguru algaude zer dan

osasuntsu egotia?

 

              V

Batzuen auto-sakrifizio

bestien autoengaino,

Dukanek argi ikusten duna

Aginentzat dago laino,

oreka baita giltza

ta gu bila gabiltza:

noiz arte eta noraino?

Nahiago ditut sei kilo sobran

bizi poza faltan baino.

 

              VI

Suposizioz hitz egiten det

ez naiz eta medikua,

baino ikusi deten apurra

ez det izan begikua.

Nere dieta ordia

ez da askoz hobia,

izan arren betikua:

merkuriodun arraia eta

tomate transgenikua.

 

[Agin Laburu, Argia 2.295. alea, 2011-10-23]

 

* * *

 

      2012ko irailean, iritzi sailaren barruan, hiru bertsoko zutabera pasatu zen lehenago sei bertsoko sorta zena. Gaurkotasunari estuago lotzeko asmoz, bertso gutxiago baina landuagoak izan zitezen, eta jende gehiagok idatz zezan.

[Estitxu Eizagirre]

 

* * *

 

TALIBANAK

 

      Doinua: Aita izena.

 

Izan Gobernu, izan Kongresu,

Udal zein Foru Aldundi

baldin botere gunea bada

gizartearen irudi

gure mintzoak nor ipintzen du

prentsaurrekotan urduri?

Hizkuntzak berez omen ditugu

pertsonen arteko zubi

baina gurea amildegi bat

bihurtu dela dirudi.

 

Hitz ematetik hitz egitera

galtzen den konpromezuak

ageriago utzi ohi ditu

gugan dauden konplexuak

inkestek sortu arren etsipen,

kezka, min eta kexuak

belaunalditan iraungo badu

gure arbasoen sua

euskaraz izan beharko dute

edukiak zein mezuak.

 

Nahiz talibanak edo naziak

esaka ari zaizkigun

hemen euskaraz dakigun denok

garelako elebidun

gure harrizko herria hain da

burugogor, mingain-bigun...

Euskara gugan dagoelako

ez PPn eta ez Bildun

ea hurrengo Lehendakariak

nola hitz egiten digun.

 

[Beñat Gaztelumendi, Argia 2.342. alea 2012-10-28]