Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

JOXE MANUEL UGALDE

 

1920ko hamarkadan jaioa

2010ean hila

 

      Ugalde aita-semeak (Joxe Miel eta Joxe Manuel) aritzen ziren bertsotan.

[Julian Albistur]

 

      Ez zen plazan ibili, baina bertsotan ondo egiten zuela esaten zuten. Epelen bizi zen. Elf Atochemen egiten zuen lana.

[Florian Oiarbide]

 

      Bertsolari ederra zen hura, e! Boza ederra zuen. Bere aitona zen Juan Mari, Txirritaren bertsokoa “Joxe Mari ta Erramun hilak, Juan Mari ta ni biziak”. Epeleko Ugaldetarrei Kubako gerran soldaduskarako deitu zieten. Bi anai ziren (Joxe Manuel eta Joxe Martin), eta anaietako batek bi metro eta bost zentimetro zituen eta besteak bi metro eta bederatzi zentimetro. “Luxiatarrak” izena hortik omen dator.

[Antonio Zubiarrain]

 

 

BERTSOLARI HANDIEN ZIURTAGIRIA

 

      Batean Paulo anaiak eraman zuen bodegara eta Txirritarekin saioa egin zuten. Gustatu zitzaion Txirritari. Baina ez zuen barrenik plazan ibiltzeko.

[Antonio Zubiarrain]

 

      Dozena bat urte nituela, Epeleko Etxeberri jatetxe ospetsua zen. Basarri eta Uztapide han ziren bazkaltzen eta Joxe Manuel Ugalde ere han tokatu, eta bertsotan arituak izan behar zuten. Basarri eta Uztapidek esaten zuten “Joxe Manueli lagunduz gero bertsotan egingo likek”. Baina taberna giroan eta aritzen zen.

[Julian Albistur]

 

 

ANDREGAIA

 

      Oiartzunen, Otsozuluetako ondoan zuen Altamugarri baserria. Hau bere puntu erantzun bat da:

 

Joxe Manuelek Altamugarrin

andregaia bazun

Eta besteak erantzun:

Nik nahi nion baina

berak nahi etzun

geroztikako guzian

ari naiz errezun

fraile sartu bihar det

laster Arantzazun.

 

[Florian Oiarbide]