Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

gaiak

HAURRA GALDU ZEN HARRIA

 

      Latze baiño goraxeago, ordu laurden baten bidean edo or nunbait, arkaitz bat dago, gaur egunean ere «Aurra galdu zan arriya» esaten zaiona. Orra nundik datorkion izen ori:

      Iturralde baserriko etxekoandre berria larrera joan omen zan auntzak mudatzera. Aurra artean bere aur bakarra ain zuzen xextuan zeraman; ta, auntzena egin bitartean, xextua aurrarekin arkaitz orren gaiñean utzi zuan. Arranoak ikusi, ordea, eta jetxi eta aurra eraman egin zuan. Aurraren aztarrenik ere etzuten arkitu.

      Txirritaren urrengo bertso onek gertaera dana kontatzen du. Ez dakigu nun eta nola bota edo kantatu zuan. Onela dio:

 

Ezkonberri bat mixerablia

auntz-kontura etorriya,

aur txikitxo bat xexto batian

xatar tartian jarriya;

Urdaburutik tranpiyan sartu

zaio arrano gorriya,

oartu gabe eraman dio,

ura amaren larriya!

orain argatik deitzen diogu:

«aurra galdu zan arriya».

 

[Jose Ramon Erauskin, Txirrita liburua]

 

      Hernaniko udal artxiboan agertzen da ondare kulturalaren zerrendan, haurra galdu zan harriya. Hortik kontuak atera, zenbateko pisua daukan istorio, kondaira edo dena delako horrek Hernanin, eta batez ere, Ereñotzun. Dena dela, harkaitz hori izkutuan dago gaur egun, basoak jan diolako ingurua, eta bertara iristeko behar beharrezkoa izan da auzotarren laguntza. Florian Oiarbide eta beste ereñotzuar batzuen laguntzaz atera dugu arrastoa. Akola mendiko hegoaldeko magalean dago harkaitz haundi hori, basoan izkutatuta, bere punta zorrotz eta guzti.

[Eñaut Agirre, Hernaniko Kronika, 2011-08-06]