Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernani eta hernaniarrak
Antxon Agirre Sorondo, 1997

 

ONDARE ERLIJIOSOA

 

 

PARROKIA

 

      Ahozko tradizioak dioenez, Hernaniko lehen eliza kristaua Zikuñagako Ama Birjinarena izan zen. Hori egiaztatzeko agiri dokumentalik ez edukitzeak ez du gezurtatzen herri-esan hori, bada beste herri batzuek ere, hala nola Zumarragak edo Azkoitiak, ermita zahar batean izan zuten beren jatorrizko eliza.

      Historia idatziak esaten digu, Hernaniko lehen parrokia, gaur egun Agustinen komentua dagoen toki berean egon zela. Eliza, herriko kaskoa inguratzen zuten harresietatik kanpora egon zenez, uste izatekoa da, ezen eliza hori ere existitzen zela, artean Hernani bailara soil bat, etxe eta baserri sakabanatuz osatua, zenean ere, eta zehatzago esateko, XII. mendetik hurbileko egunetan, Fausto Arocenak Hernaniko sarrerako ateari, estilo gotiko lantza-itxurakoa denari, egin zion analisia kontuan hartzen baldin badugu[199]. Baina horrek ez du esan nahi horren aurretik beste kristau-elizarik ezin izan zitekeenik, agian kokaleku berean.

      Autore batzuek apuntatzen dute, ezen herriak 1512an izan zuen sutearen ondorioz, murruz kanpoko elizak ere kalte handiak izango zituela, eta badirudi zirkunstantzia hori aprobetxatu zela barrualdean eliza berregiteko. Lekualdatze berria egiteko gestioak 1538-39 bitartean hasi ziren, eta Iruñeko gotzainaren baimena 1542an etortzen da. Baina lanak hasi baino lehen, Juan Lopez de Amezqueta, Amezketa eta Altzegako jaunaren oposizioa gainditu behar zen, arriskuan ikusten baitzituen honek, lehengo parrokiaren patroi zenez, berak erregularki jasotzen zituen hamarrenak. Horren kontura auzi luze-luze bat sortu zen; azkenean akordio batera iritsi ziren bi alderdiak eta horren arabera, patroiak lur-sail bat utziko zuen eliza jasotzeko, baina horren truke, berak jarraituko zuen patronatuaren titularitatearekin eta eskubide izango zuen “gizonezkoen jarleku bat, bizkarduna, edukitzeko aldare nagusiko presbiterioaren barruan, epistolaren aldean”, eta hilobi bat ere bai parrokia berriaren barruan[200].

      Altzegako etxearen eta udalaren artean 1541ean sinatutako akordio hau esekita egon zen 1592 arte; urte horretan don Martin de Idiaquezek akordio horren berrespena eskatu zuen eta beste auzi bat sortu zen orduan, zeina zabaldu baitzen 1654an doikuntza bat egin ondoren; honen arabera, Altzega etxeko ondorengoek uko egiten zituzten beren uziak eta gailentasunak, eta trukean, haritzez, estrepaz eta bestelako egurrez populatutako Añoako[201] sarobea jasotzen zuten[202].

      Arkitekturazko hamahiru trazadura desberdin aztertu ziren, eta maisu Aranzale-rena aukeratu zen; seguruenik Logroñokoa zen berau. Exekuzioa Azpeitiako hargin-maisuei eman zitzaien, Ignacio de Izaguirre, Domingo de Olozaga eta Miguel de Beramendiri, obra 1540an hasi zen.

      Dimentsio-neurriak izan ziren: 158 oinbete luzean, eta 50 zabalean (44 x 14 m. erdiko nabea): hormak manposteriazkoak izango ziren, eta eskantzuak silarrizkoak[203]. Hauek eskudirutan kobratu bazuten ere, beste langile batzuek, hala nola maese Miguel de Iriartek hasikinetatik kobratu zuten beren lanaren ordainsaria (lehenengo uztaldiei buruz Elizak jarria zeukan zerga zen hori)[204].

      Eraikuntzak berak eta partzelen jabeei emandako kalteordainek sortzen zituzten gastu ugariei aurre egiteko, lursail batzuk saldu zituen herriak[205]. Probintziak ere lagundu zuen: 1569ko azaroaren 19an Batzar Nagusiek erabakitzen dute, ezen, Donostiari desobeditzeagatik ezarri zitzaion 2.000 marabediko isunaren heren bat, Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokia berria eraikitzera destinatuko dela[206].

      Eraikuntzaren historia beltzerako gertakari tragiko bat gelditzen da: hiru langile hil ziren 1581ean, kapera nagusiko arkuak amiltzean. Bere erantzunbehar penalari aurre egin baino lehen ihes egin zuen Miguel de Iriarte harginak, eta beraz hori bilatu eta atzemateko ordena eman zen[207].

 

Eliza eta dorrearen grabatua edo litografia.

 

      Arkitektura goraka zihoan neurrian, osagai liturgiko eta dekoratiboak egiten hasi ziren. 1566ko urtean Juan de Ayerdi hargina kontratatu zen bataioko ponte bat egin zezan, aldez aurretik diseinatutako trazaduraren arabera. Erretaularen lehenengo bi bankadak Ambrosio de Bengoecheari enkargatu zitzaizkion 161 lan, eta honek Domingo de Ubeda eta Domingo de Goroa eskultore-maisuei azpikontratatu zizkien[208]. 1621eko maiatzaren 9an, Ureta hilda gero —honek sinatu baitzuen sagrarioa hamabost urte lehenago Ambrosio de Bengoechea bere Asteasuko herrikidearekin batera—[209], entregatzen da lana bukaturik, eta astebete geroago aztertuko dute, Pedro de Echeprestua, arkitekto burgostarrak, Martin de Larrea eskultoreak eta Joan de Basayaz berebat arkitektoa zenak, biok ere Tolosakoak izaki[210].

      Erretaularen idulkiaren diseinua edo trazadura Sasoetak bururatua zen; asteasuarra zen hau ere eta berebat Domingo zeritzana; hori egiteko ardura, berriz, Joan Perez de Çumeta, Donostiako harginak hartu zuen. 1619rako bukatua zegoen erretaula eta hurrengo urteko otsailean pasatu zuen ikuskapen teknikoa[211].

      Erdiko nabearen alde banatan hainbat nitxo eskaintzen dira, bertan erretaula txikiak eta kaperak ipin daitezen. Juanes de Sarobek eskaturik, Juanes de Açaldegui Errenteriako eskultoreak ahaleginak egiten ditu 1608ko otsaila-ekaina bitartean honako elementuok egiten: intxaurrezko erretaula bat eta aldare bat San Jeronimo, Santa Katalina, Maria Magdalena eta San Estebani eskainiak; guztia saihets-kaperetako batean jarriko zen, Arrosarioko Ama Birjinaren aldare ondoan[212].

      Beste artista errenteriar batek, Miguel de Osarainek, 15 lienzoko bilduma bat pintatu zuen, 1632an, zuri-beltzean Jesusen Pasioko pausoekin (“lienzo” hitza zaharra da eta agian pareta zuzenean, freskoan, pintatzeko teknika zehar-aipatu nahi da)[213].

      Berandu baino lehen irizten da, Goroak labratutako aldare nagusia “xinplea dela eta ez dela usatzen den bezalakoa”, eta erabakitzen da beste bat egin behar dela, trazadura berri batekin; lan hau Bernabe Corderori gomendatzen zaio, eta honek bost urte eman zizkion lanari[214]. Erretaula berriaren inaugurazioa 1656an egin zen eta horren kontura festa handiak ospatu ziren; baina hauetaz beren atalburu berezian tratatuko da. Eskuarterik ez zegoelako, estofadura eta urreztadura ia ehun urte atzeratu behar izan zen, 1742 arte, eta orduan ere ahalegin ekonomiko handiak egin behar izan ziren hartarako[215]. Agustin Conde artisauak aukera aprobetxatu zuen, erretaularen goiko kalean pieza gehigarri batzuk pintatzeko[216].

      Sakristiaren ardura Juan Perez de Odrioçolari ematen zaio, 1621eko urtean[217].

      Lope Martinez de Isastik ziurtatzen du, 1625eko urtean bukatu gabe zegoela eliza[218], eta oraindik 1633ko udazkenean Francisco de Umbarambe hargina, horma batzuk jasotzen ari zena, premiatu egiten dute, lana hotzak hasi baino lehen buka dezan[219].

      Ordurako sustraitua zen ohitura bat jarraituz, Hernaniko familia bakoitzak ahari edo yarleku propioa izaten zuen parrokian, baserriarekin batasun bat eratzen zuena, eta hala, baserria eskuz aldatzen baldin bazen, yarlekua ere automatikoki aldatzen zen jabe berriaren eskuetara. Adibide bat: 1636an Jose de Percaiztegui klerikoak Aizarnako bere etxea, “erreka aldean zegoena”, saltzen dio Sebastian Sassoeta zirujauari. eta bere jabe-gauzen artean hilobi bat sartzen du, parroki elizan ebanjelioaren aldean zegoena (hirugarren ilarako bederatzigarrena)[220].

      Altzegatarrek galdu egin zuten parrokiako patronatua, baina ez beren leinu zaharraren harrotasuna, eta. hala, haien ondorengo bat, Jeronimo de Alcega, 1565ean elizako presbitero subdiakonua zena, ausartu egin zen, San Juan Bautista zaindariaren eguneko elizkizunean, Gabriel de Yçaguirre alkatearekin elkar harturik, Domingo de Horbeari[221] jendaurrean mespretxu egitera, hau izaki eibartarra eta 159 lan oraindik “errege-dohaintzazko patroi bakarra”[222].

 

Elizako aldare nagusiaren argazkia.

 

      Patroia elizako ondasunen zaintzailea zen eta horregatik esker oneko titulu bezala kontsideratzen zen. Elizarik gehienetan Erregearena izaten zen patronatua, eta honek izendatzen edo kentzen zituen patroiak, Hernaniko San Joan elizan gertatzen den bezala. Baina ohiki herentziazkoa ere izaten zen eta gurasoetatik seme-alabetara pasatzen zen, kontrako izendapenik ez zen bitartean. Bere eskubideen artean zegoen, elizan toki gailen bat izatea, intsentsua eta bakea hartzea eta zeremonietan opariak eskaintzen aurrenekoak izatea, hilobietan grabatutako beren armak beren jarlekuaren bizkarraldean erakustea edo elizan kapera propioa izatea. Patroiak biltzen zituen hamarrenen onurak, baina bere kargu egoten zen kleroari ordaintzea, elizako konponketak egitea eta berau administratzea, aldian-aldian horren berri gotzaingoari emanez.

      Letrango IV. Kontzilioaren ondoren (1217), hamarrenak ordaintzeko obligazioa jarri zen sinestun guztientzat, zeina baitzen, izenak berak dioen bezala, lanaren bidez lortutako produktuen hamarretatik bat ordaintzea: Elizak jenerotan kobratzen zuen eta gero saldu egiten zuen. Lan interesgarri batean, Maria Rosa Aierbek[223] azaltzen digu, ezen XVII. mendean Hernaniko eskumenean aurkitzen ziren baserriek San Joango parrokiari ematen zizkiotela hamarrenak (103 etxe ziren guztira), Urnietakoek, baina elizaz Hernanikoak zirenek (25), Urnietako parrokiari ematen zizkiotela beren hamarrenak, eta Lasarten zeudenek (17) eskuarki Antiguako San Sebastiani entregatzen zizkiotela. Diru-sarrera hauek erabiltzen ziren, kleroa mantendu eta kultuko premiak osatzeko, langile sekularren soldatak ordaintzeko, eta konponketa-eta hobekuntza-lanak egiteko. (Azkeneko atalburuan sartuko dugu harresietatik kanpora egonik, 1610ean hamarrenak ordaintzen zituzten eta eliz barruan hilobiak zeuzkaten etxeen zerrenda). Leku batzuetatik besteetara eta garai batzuetatik besteetara aldatu egiten ziren “hamarren eta hasikin” hauek, azkenean 1837ko uztailaren 29ko legeak behin betiko kendu zituen arte.

      Protestatua izan zen Arançabia eta Sasiolaren izendapena, Madrilen bizi zelarik, errege-pribilegioz, 1606an parrokiako patroi izendatu zutelako eta hamarrenak eta hasikinak haren probetxurako soilik zirelako, nahiz eta guztiz premiazkoak izan elizaren apainduri eta mantenimendurako[224]. Agian horregatik, hamarkada bat geroago, Felipe IV. ak okerra zuzendu eta Hernaniko udalari ematen dio elizako patronatua hamabi urterako, arren eta errenta eta hamarren horiekin obra eta konponketen gastuak estal zitezen[225].

      Udaletxeko fatxadan egin zuen lana aprobetxatuz, 1693an Juan de Lizarraga hargina kontratatzen da, parrokiako dorre berriko teilatuaren ardura har dezan[226], eta hark bere aldetik Igeldoko harrobietako harriaren erosketa kontzertatzen du[227]. Obra 1699an bukatzen da, ondoren egiten zaion azterketa teknikoarekin eta tasazioarekin; honek, berriz, hainbat buruhauste ematen dizkie alderdiei. Baina jada 1700.eko urrian hondatze larriak hautematen dira egituran: zartatuak aurrealdean, gangan eta batez ere koruan, eta sarrerako ate bakarra ere kaltetua dago[228]. Beren buruaren defentsan alegatzen dute harginek, garaia baino lehen kendu zituztela obrari eusten zioten egur guztiak; baina inoiz ere ez zen jakin hondamen haren benetako kausa zein zen. 1.000 peso behar zituzten konponketak egiteko; herriak baimena eskatzen dio Errege-Kontseiluari lursail batzuk saltzeko. Elizako patronuak protesta egiten du, esanez, Amerikatik jaso zen dirua, gauza luxuzkoetan erabili ordez, ederki enplega zitekeela konponketa hauek egiteko.

      1702ko otsailaren 15eko Errege-Zedula batek agintzen du, hasikinen erdia xeda dadila obra hau konpontzera; debekatu egiten du lursailik saltzea eta herriko gobernua behartzen du Amerikatik jaso zituen 1.000 pesoak itzultzera.

      1700. urtean eman zen alarma-hotsa, baina 1702ko abendua arte ez dira kontratatzen arotz- eta hargin-lanak; azkeneko hauen arduradun egin ziren, Pedro Ignacio de Veroiz, Asteasukoa, eta Juan Bautista de Abalidi, Hernanikoa[229]. Veroizek berak hartzen du portada egiteko ardura, eta Felipe de Arizmendiren laguntza izango du, haren gainean San Joan Bataiatzailearen irudia, honen bandera eta gurutze bat pintatzeko[230].

      Francisco de Galardi eta Santiago Mendieta, aurrenekoa Hernaniko bizilaguna eta bigarrena Irungoa, 1764an kontratatzen dituzte parrokiaren dorrea zabaltzeko; eta hasteko bost hargini enkargatzen diete, atera dezatela kareharria Santa Barbarako harrobian, Agirre baserriaren eskualdean, eta arbastatu eta landu dezatela[231]. Dorreko arotz-lana Jose de Eguino arotz-maisuaren kargu geratu zen[232]. Dorrearen trazadura Francisco de Ibero arkitekto famatuarena da, eta hori apaindu behar zuten irudien diseinua Santiago de Marzibia estatuagile-maisu Donostiarrarena[233]. Lanak bukatzean, 1767ko martxoaren 9an, Iberok obra aztertu eta gogoratzen du, eskailera falta dela eta haren exekuzioa kontratatu beharra dagoela. Beste horrenbeste egiten du Santiago Marzibiak abuztuaren 2an, eta aurkitzen du proiektuaren arabera eginak daudela estatuak[234].

      Aipatutako egurrezko eskailera dorrearen goiko aldera igotzeko izango litzateke eta 1768tik aurrera Ignacio de Aldacok izango luke horren ardura 55½ dukatengatik. Baldintza-plegu xehe-xehetan, azpimarratzen da, ate bat jarri beharko litzatekeela ondo kalafatatua kanpora irten ahal izateko eta goiko partetik urik sartu ez dadin. Egurra, Epelzoeta aldean herriak dauzkan zuhaitzetatik hartuko luke, eta bere kontu izango da, haiek ebaki, garraiatu eta lau ataleko eskailera egitea[235].

      Parrokia eta ermita guztiak zeuden behartuak beren kontuen kontrol idatzia eramatera “libros de fábrica” izenekoetan; hau berriz administratzaile sekular baten, kontuhartzailearen, kargu egoten zen. Hara, XVII. mendera arte gutxienez, ohitura zen, alkatetzatik irteten zenak parrokiaren kontuhartzailetza hartu behar zuela. Berrikuntza, fabrika-liburua aurkeztu ondoren, urtero irailaren 29an, San Migel egunean, egiten zen. Baina kontuak zorrotz aztertzen zituena Baionako eta geroago Iruñeko Gotzaindegiko bisitadorea zen (bi gotzaingo horien mende egon baitzen Hernani garai desberdinetan); bada aldizka, horrek aztertzen zuen parrokiaren, ermiten eta komentuen egoera, eta bera arduratzen zen horien txukuntasunaz eta horietako ondarea kontserbazio-egoera ederrean egon zedin.

      Halatan bada, 1569an Jesusen izenaren Kofradia fundatzen da. Eta 1741ean Hirutasun Santuarena eta 1774an Purgatorioko Arimena.

      Hara, 1802an Hernaniko parroki elizaren kargu bikario bat eta bost benefiziario zeuden[236], eta mende honen hasieran bikario bat eta lau apaiz.

      Bataio-agiriak 1584tik hara kontserbatzen dira, ezkontzakoak 1594tik hara eta hildakoena 1589tik hara.

 

 

SAN JOSE LANGILEAREN PARROKIA

 

      Floridako auzoan, Villa Armendaritzen, kultu-leku bat sortzen da 1960an; 1965ean parroki kategoria hartzen du Jose Luis Goikoetxea Zamorarekin; hau izan zen aurreneko parrokoa eta Jesus Alustiza Ihartza izango du horren koadjutore urte batzuk geroago. Aurreneko bataioa San Jose parrokian urte horretako urtarrilaren 6an egin zen, eta uztailaren 2an aurreneko ezkontza. Honetan, 1968an erosten da Villa Armendaritzeko orubeen erdia, eta 1969ko maiatzaren lean egiten da eliza berriaren bedeinkazio ospetsua[237].

 

 

ERMITAK[238]

 

      Santa Kutzeko Ermita

      Santa Kutzeko gurutze-tokia edo, herrian esan ohi den bezala Elizatxo edo Elizatxoa bezala ezagutzen dena, Portu auzoko bide zaharraren aldamenean aurkitzen da, udaletxearen eta Leokako iturriaren artean. Zikuñagakoa desagertu zenetik, berreraikitzen ari dute Hernaniko ermitetan zaharrena.

      Hau, 1570ean jaso zen Sebastian de Yarça batxiler eta parrokiako bikario zenaren kontura; honek, gainera, bere 1579ko testamentuan, 100 dukat utzi zituen, hauen errentekin ermita betiko zaindu zedin.

      Horren barruan hareharrizko gurutzadura bat dago, Kristo, Ama Birjina eta San Joanen tailak dituena. 1745eko dokumentu batek testigatzen du, bazuela erretaula. Tenpletearen atzealdean seroraren etxe-gerakinak hautematen dira, kaltetua izan baitzen Gerra Zibilekoan eta udal-biltegi bezala erabilia, erabat eraitsi zen arte.

 

Santa Kutzeko ermita Elizatxo-Puerto auzoan. 1976.

 

      Santa Kutzeko ermita edo gurutze-tokia bi txandatan izan da lekuz aldatua: 1706 arte, udaletxearen atzealdean egon zen, eta orduan metro batzuk aldatu zuten bizilagunen kontura (udalak ez baitzuen 100 dukat besterik eman). 1768an, Udalaren eta Urnietaren artean bide bat egin beharra zegoela-eta, harriz harri beheraxeago jaso zuten berriro, gaur egun dagoen tokian.

      Hogeita hamazazpi meza ematen ziren urteko, kristau xehek ezarritako fundazioen kontura, baina 177 lan, gotzaingoak agintzen du parrokiara aldatu behar dela hori dena, ermitan ez dela jende guztia sartzen-eta. Gainera Gurutze Santuaren Aurkikunde eta Gorakundearen egunetan (maiatzaren 3an eta irailaren 14an) ere esaten ziren mezak, baina gaur egun aurrenekoa bakarrik egiten da parrokian. Argi bat egoten zen gauero piztuta kapera honetan; garai batean olio-lanpara izaten zen, baina berrogeiko urteetatik hona bonbilla elektrikoa izaten da, ekitaldi bandalikoek tradizioari eraso zioten arte. Orain aukera aztertzen da, ea Udalak berriro piztuko ote duen gauero Santa Kutzeko argia.

      Gurutze Santuaren Aurkikundea zela-eta, herri-festa handiak ospatzen ziren auzoan.

 

      Santa Maria Magdalenako ermita.

      Desagertua dago orain ermita hau; ospitaleko azpialdean aurkitzen zen, kale nagusiaren bukaeran, San Agustineko komentuaren gertuan. “Santa Maria Magdalenaren Basilika” deitzen zen. Badakigu bazela ospitalea 1529tik hara, bada Maria Lopez de Galarretak dukat bat uzten du bere testamentuan horrentzat.

      Hala, 1679an berriro jasotzen dira ospitalea eta kapera. 1735ean, bertako kontuhartzailea Okendo kapitaina zela, santaren irudi bat ekarri zen tunika eta pelukarekin, 3.120 er. kostatu zena. Herriak, ospitalearen patroia denez, ospitaltzaina izendatzen du, eta hau eskean aritzen zen herri barruan bere ezkila joz. Ospitale berria eraiki zenean desagertu zen, XIX. mendearen bigarren erdialdean.

 

      Sastigako San Martinen ermita.

      Floridako auzoan aurkitzen zen —eta seguruenik “San Martin” zuen berak ere izena—, Iturrizuloko iturritik 200 metrora (hernaniarren esatez honexek ematen du Hernani guztiko urik onena).

      Hara, 1529tik San Martin Sastigako, Sastiako edo Sagastiyakoa bezala agertzen da dokumentaturik. Ermita honetako patroi erdibana ziren, Sastigako oinetxeko jauna eta kontzejua, azkeneko hauek hiru pertsonek ordezkaturik (jeneralean alkateak eta bi erregidorek), zeintzuk aldian-aldian biltzen baitziren aipatu etxean.

      Zoritxarrez 1702ko urriaren 23an ermita eta Sastigako oinetxea erretzen dira, eta hango serora ospitalean bizitzera pasatzen da. Juan de Ariztegui kapitaina herriari laguntzera etorri zen, eta agindu zuen, ermita berreraikitzeko behar ziren gastuen erdiak berak ordainduko zituela. Baina nola geroztik inolako erreferentzia dokumentalik agertzen ez den, susmo izatekoa dugu, Sastigako jaunak ez zuela bere promesa bete.

 

      Santa Barbarako ermita

      Santa Barbara baserriak dauka ermitaren eta serore-etxearen jatorrizko kokaera, tontorretik 200 bat metrora.

      Dokumentuetan agertzen denean, 1526an, herria zen haren patroia. 1745ean hiru aldare zeuzkan (erdikoa santari eskainia eta ebanjelio-aldekoa San Lorentzori eskainia) eta korua.

      Egia esan, gerra guztiek utzi dituzte txikizio-markak ermita honetan, gotorleku bezala erabili baitzen 1793ko Konbentziotik hara. Justo Eizagirre eta bere familia 1934an sartu ziren han bizitzera, eta beren ahaleginarekin birgaitu egin zuten etxebizitza. Baina 1938an, Gerra Zibilekoan, kanpora bota zituzten handik. Itzuli zirenean, errauts bihurturik aurkitu zuten etxea, baina berriro ipini zuten zutik.

 

Santa Barbarako ermita.

 

      Herritarrak auzolanean, Club Deportivo Hernani-ren laguntzarekin, mendiaren tontorrean, aurreko ermitatik 200 bat metrora, eliza berri bat jaso zuten Santa Barbararen ohorez, 1955eko urtarrilaren 16an handiki inauguratu zena.

      Uztailaren 31n, San Inazioren egunean, meza ematen da eta erromeria jendetsu bat ospatzen ilunabarra arte; orduan erromesak jarraigoan jaisten dira txistularien musika lagun dutela.

 

      San Joan Bataiatzailea eta San Sebastian Oriamendikoaren ermita.

      Hernaniren eta Donostiaren arteko muga seinalatuz (esaten baita aldareak banatzen zituela bi herriak), Errege Bidearen ondoan, Oriamendi mendiaren tontorretik gertu, ermita bat zegoen San Joan eta San Sebastiani eskainia, biak izaki bi herrietako zaindariak.

      Jakin genuenez, paraje honetan urtero biltzen ziren, eliza jaso baino lehen, bi udaletako erregidoreak, beren herri-basoetako mozkinak enkantera ateratzeko. 1594ko ekainaren 3ko akordioaren indarrez, Hernaniko eta Donostiako udalek ermita eraikitzea erabaki zuten. Horren bizitza 1784an bukatzen da ofizialki.

 

      Zikuñagako Ama Birjinaren ermita

      Sekuladaniko tradizio baten arabera, Zikuñagako Ama Birjina, Hernaniko zaindariaren irudia, erreka-bazterreko txalupa batean aurkitu zen (Nafarroako bide zaharrean, Tartarako iturriaren ondoan), eta toki hartan bertan jaso zitzaion ermita. Tradizio hau beste toki batzuetako Ama Birjinaren beste zenbait kulturen sorrerarekin ere lotua dago gure lurraldean: hala nola Arantzazu, Guadalupe, Lierni, etab.ekoekin.

 

Zikuñagako ermita, 1987an desagertua.

 

      Erromantikoagoa da oraindik beste legenda bat, zeinak baitio, Zikuñagakoa Gipuzkoako zazpi Ama Birjina beltzetako bat zela, eta egun batean Ataungo San Sebastian ermitatik atera zirela probintzian barrena sakabanatzeko.

      Luis Murugarren historialariak iradokitzen du, ezen agian Altzega jaunak eta bere gizonek ekarriko zutela irudia, hegoaldeko lurretan egin zituzten kanpaina militarretatik itzuli zirenean[239]. Ermita desmuntatu zutenean, gizaki baten gerakinak aurkitu ziren barruan, ustez gizon heldu batenak izaki.

      Irudia, Ama birjina beltz baten taila eder bat zen, XIII. mende-bukaerakoa; 1979ko apirilaren 13ko gauerdian, Ostegun Santuan, lapurtu zuten ermitatik.

      Ermitak, XVIII. mendearen erdialdera, bazuen aldare zentral bat zaindariari eskainia, eta hiru aldare alboko Santo Kristo, San Antonio eta San Sebastianen irudiekin[240]. Aldare nagusiak hiru kale zituen aurreneko pisuan eta bat bakarrik goikoan, fuste bihurrituzko zutabe dorikoekin. Mariaren taila dagoen maila berean, San Jose ume batekin eta Kristo Salbatzailea ageri dira; azkeneko hau XVII. mendeko taila barroko bat da, gaur egun Donostian Elizabarrutiko Museoan erakusten dena.

 

Zikuñagako ermita.

 

      Ermitak bere fondo propioak zituen eta maileguan ematen zituen; gero hauen korrituekin, eta zenbait lursail errentan uzteak ematen zionarekin bere gastu arruntak ordaintzen zituen. Inguruan zeuzkan beste lur batzuk seroraren edo, kasua zenean, ermitauaren gozamenerako izaten ziren (inoiz bi serora ere egon ziren aldi berean ermitaren zerbitzuan). Desamortizazioko Legea, 1799koa, zela bide, Estatuak hango ondasunak baitu eta lursail nagusiak eta Amortizazioko Kutxa famatua gizentzera pasatzen dira, 14.900 errealeko onura mardula produzituz[241].

 

Zikuñagako Ama Birjinaren irudia.

 

      Azkenik, 1974ko uztailean, parrokiak Zikuñaga Paper-fabrikari saltzen dizkio ermita inguratzen duten lur guztiak 7.704.000 pezetagatik; horietatik, 1.155.600 pezeta 1.821 m²-ko lursailaren prezio estimatua izango zen, 1.000.000 pta. serora-etxeagatik, eta gainerako 5.400.000 pezetak ermita lekuz aldatzeko erabiliko ziren.

      Eragiketak egundoko aztoramendua sortu zuen bai herrian eta bai erakundeetan. Gotzaingoak alegatu zuen, herriko zaindariak leku hobea merezi zuela, baina agindutako leku-aldatzea atzeratzen-atzeratzen joan zen, paper-fabrikak terrenoak okupatzen zituen bitartean. 1985ean Zikuñagako ermita eraistea planteatzen da, eta berpiztu egiten da eztabaida. Giroa baretzeko, Hernaniko parrokoak aitortzen du, Ama Birjinarcn etxe berria, Iparburu baserriko lurretan harriz harri jasoko dela berriro. Asteartean, Irailaren lOean ematen da azkeneko meza eta 1987ko uztailaren 3an, fatxadako harriak zenbakitzen hasten dira. Lurra berdindua dago San Fermin egunerako.

      Ama Birjinaren mantua eskatzen zutenei uzten zitzaien. Amak ere etortzen ziren, hizketan atzeratuta zetozen umeekin. Serorak aldarearen gainetik pasatzen zuen haurra Kredo bat eta bi Aitagure errezatzen zituen bitartean. Jaunaren lanparako olioa oso mesedegarritzat jotzen zen jaioberrien zilbor-hestea orbaindu edo zikatrizatzeko. Era berean, aldare azpian bazen zulo bat, eta fededunek han burua sartu eta Kredoa errezatzen zuten, buruko mina sendatzeko eta haren kontra babesteko.

      Lehen aipatu genuen, nola hango Ama Birjinaren egunean, irailaren 8an, bi meza ematen ziren, bat goizeko 7etan eta bestea meza nagusia lOetan, agintari guztiak bertara etortzen zirela. Bi edo hiru egunetan, trikitixak, txistulariak, jolasak, berbenak etab. izaten ziren hango zabaldietan.

 

      San Antonio Paduakoaren ermita. Ereñotzuko auzoa

      Ereñotzuko auzoaren erdian San Antonio Paduakoaren ermita dago, 1863aren eta 1866aren artean bertako bizilagunen ekimenez jasotakoa, bada ordurarte ordu t’erdiko bidea egin behar izaten zuten parrokiaraino beren elizako obligazioak betetzeko. Ereñotzuko komunitatea 20 baserrik osatzen zuten; 36 familia bizi ziren bertan eta guztira 247 “arima”, hauen artean Txirrila bertsolari famatua. Komunitate honek, beraz, Txokolatenea baserriko lurrak erosi zituen eta auzolanean egin zuten beren parrokia. Beren urrezko ezteiak zirela-eta, 1916ko ekainaren 13 eta 14an ospatu baitziren, Gasteizko Apellaniz etxeak eraikitako aldare eder-eder bat inauguratu zen. 1970 aldera obra handiak egin ziren hura birmoldatzeko.

      Korutik museo txiki batera sar daiteke, non xarmaz eta bakuntasunez usadiotik kanpo dauden kultu-gauzak erakusten diren: taila batzuk, kopoiak, binajerak, argazki zaharrak liturgiako tresnak, etab...

      Neskatxa ezkondu gabeak San Antoniorengana etortzen ziren, honek senargaia eman ziezaien; asko eta asko oinez joaten ziren Hernanitik edo belauniko igotzen zituzten ermitara bideko eskailerak.

 

      Santiagoko ermita. Pagoetako auzoa

      Santiagoko ermita kasik Hernani eta Arano arteko muga-mugan dago, edo gauza bera dena, Gipuzkoa eta Nafarroaren artean, Urumea errekaren alde banatan.

      Ermita hau, 1935ean jaso zuten, Barrenetxea familiaren kapera partikular bat bezala; 1985ean ospatu zituen handiki bere urrezko ezteiak. Zirkunstantzia bat ematen da, eta haren arabera Hernaniko Udal Artxiboan, 1797an dataturik, putzu bat aipatzen da Santiago izenarekin, Pikoaga presaren ondoan, ermita aurkitzen den lekutik gertu.

 

      San Nikolas ermita

      Ezin lokalizatu ahal izan dugu desagertutako ermita honen kokaera zehatza; testu batzuek Hernanitik “bi legoa t’erdira” (14 bat km.ra) kokatzen dute, Aranoko mugan.

      I. Gerra Karlista bitartean, txandaka okupatu zuten Hernani, behin liberalek eta behin karlistek. Ezbehar horretatik ihesi, mendira alde egiten dute herritar batzuek, “bi legoa t’erdira, etsaiak oraindik ez iritsi eta ez iritsiko diren toki batera”. D. Domingo Arbunies apaiza Berastegin errefuxiatzen da, eta harainoxe joaten zaizkio herritarrak eskean laguntza izpirituala eman diezaien, honela kontatzen du, Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboan gordetzen den 1837ko txosten honetan:

 

      “Domingo Arbunies, Dn. Juan Pedro de Erice Hernaniko Parroko Bikarioak esaten du, ezen etsaiak herri horretan sartu zirenean, hainbat herritarrek alde egin zutela bertatik, eta Urumeako auzoan, herri bereko mugapea baizen, jarri zirela bizitzen. Nik nire aldetik meza eta laguntza izpiritualak eman niezazkien, basilika bat jaso zuten San Nikolasen zaindaritzapean, eta hantxe egiten dituzte parrokiako elizkizun guztiak eta sakramentuak ere banatzen zaizkie herriko elizan bezalaxe, 1837ko irailaren 9an bedeinkazioa egiteko agintaritza honetatik eskuratu den ahalmenaren bidez. Basilika horri beste leku-puska bat gehitu zaio, hasiera batean eman zitzaiona baino askoz ere handiagoa, eta hala gorputzilei lurra eman nahi zaie erdian, toki ageria delako eta nola bedeinkatzeko ahalmena ez zen zabaldu hasieran eraikitako obrara besterik...

      Jaun Horri eskatzen diote, eman dezala beste ahalmen bat aipatu Basilikaren asentamendu berria bedeinkatzeko, lehengo zatia baino handiagoa baita...”.

 

      Handik gutxira handitu egiten da eliza eta kanposantu bat antolatzen dute haren alboan; kanposantuaren bedeinkazioa eskatzen diote gotzaingoari eta honek 1839ko urtarrilaren 15ean ematen die baimena.

      Seguruenik, 1839ko abuztuaren 31ko Bergarako Besarkadaren ondoren, herritarrak beren lehengo etxeetara itzuli ziren, eta ermita honen oroitzapena galdu egin zen poliki-poliki.

 

 

ORATORIOAK

 

      Pedro de Latixera Andoaingo arkitekto famatuak, erretaula bat landu zuen D. Juan Antonio de Leyçaur eta Epelaren oinetxerako[242].

      Hara, 1745eko bisita-liburuan esaten da, Dª Ana Maria de Cardaverazek otoitegi partikularra zeukala[243].

      Beste otoiztegi bat “oso dezentea eta etxeko usaeretatik apartatua” Antziola auzoko Bidaurreta baserriak zeukan, Miguel de Tarbe-ren jabetzakoa zena.

      Ahozko tradizioak dio, Altzeak, Zikuñagako ermitaren parean zegoen orubea baitzen, bazuela ermita bat bere garaietan (gogora dezagun. nola Murugarren historialariak errezeloa zuen, Altzegako jaunak mairuen lurretatik ekarri ote zuen Zikuñagako Ama birjinaren taila).

      D. Jose Maria Zuaznabal eta Frantzia, Nafarroako Errege-Kontseiluko ministro zenari, baimen berezia eman zion 1862an, Aita Santu Leon XII.ak, oratorio pribatu bat antolatzeko eta bertan ofizioak ospatzeko[244].

      Gaur egun, Dª Pilar Carrerak eta D. Antxon Urruzolak, jarraitu egiten dute ohitura, zeinaren arabera, uztailaren 16 bakoitzean, Ama Birjina Karmengoaren egunean, eske-aldare bat jartzen baitute, behar bezala apaindua, Purgatorioko Arimen ohoretan, Felipe Sagarna kalearen etxepe batean, Urumea kalearekin izkina egiten duen kantoian.

      San Rokeren ohoretan, berau kale Nagusiko zaindaria izaki, abuztuaren 16an, Zaragueta etxean, santuaren irudi bat jarri ohi da lore eta kandela artean, eta leiho baxu batetik barna kaletik ikusteko moduan, santuaren eguna gogoratuz otoitz egitera gonbidatzen baikaitu.

 

 

AMA AGUSTINDARREN KOMENTUA

 

      Hernaniko ondare erlijiosoari buruzko atalburu honen hasieran, jakin genuen, aurreneko parrokia gaur monja Agustinen komentua dagoen tokian egon zela; hain zuzen ere hantxe dauka oraindik jatorrizko parrokiaren ate gotikoa, XII. mendeko estilo gotiko lantza-itxurakoan eginda dagoena.

      Izan ere, parrokia zaharra erabat utzi baino lehen, herriko merkatari batek, Juan Martin de Hereñozu izenekoak, fundazio bat sortzen du han monja Agustinen komunitate batentzat, eta hantxe sartuko dira bere alabak, Marina eta Maria Lopez, eta bere iloba Katalina de Arbide. Baimen elizakoak eta zibilak bere eskuetan dituela, 1544an komentu-etxe bat jasotzen da parrokia zaharrari itsatsita. Hereñozuk fondo ugariak jarri zituen komentuak bizitzeko modua izan zezan, eta bere hilobia antolatu zuen kapera nagusian, bertako patroia zenez. Aipatutako hiru horietatik aparte, Isabela de Ugarte eta Maria Martin de Paternain, Iruñeko San Pedroko Agustinen komentutik etorritakoak, izan ziren hango aurreneko monjak[245].

      Hara, 1547ko irailerako dozena bat arotz-maisu ari ziren lanean, komentu-etxe berria prestatzen, hala nola: Domingo de Azpilaeta, Juanes de Echeandia, Martin de Olavide, Juan Sanz de Alunalde, Domingo de Goycoechea eta Pedro de Hecheberria, denak Hernanikoak, Domingo de Goya, Donostiakoa, Domingo de Barrenechea, Anton de Lorria, Miguel de Echevcrria eta Esteban de La Ychassaie, azkeneko laurak Usurbilgo bizilagunak, eta Martin Juan de Astasu ere bai[246].

      Honetan, 1547ko azaroaren 13an, Udalak, kabildoak eta komentuak hitzarmen bat egiten dute, eta honi eszenak zigilatzen dira herriaren eta kongregazioaren arteko loturak. Loturok gaurdaino irauten dute, dokumentu hura sinatu zela 450 urte bete diren honetaraino. Jada 1625erako, Udala da komentuaren patroia[247]:

 

      “Harresietatik kanpora San Agustinen Ordenako monja-komentu bat dauka, Iruñeko Gotzainaren obedientziapekoa, eta herria da haren patroia. Hari zerbitzua ematen dion kapilaua herri bereko apaiza da eta egun bakoitzean bi meza esateko ahalmena dauka”.

 

      Eta 1638 (uztailaren 2tik abuztuaren 23 arte) 1719, 1794, eta 1808ko gerrateetan, komentua utzi eta Azpeitian, Logroñon (beste komentu agustino bat zegoen hemen) eta Zarautzen babestu behar izan zuen hango komunitateek. Azkeneko data horretan kuarteltzat erabili zuten frantsesek eta hondatua gelditu zen, baina 1825ean berriro eraiki zen[248].

 

Hernani. Agustindarren monja-komentua.

 

      1916an. bost komunitate erlijioso bizi ziren Hernanin; Aita Jesuitak eta Jesusen Bihotzeko Anaiak, eta gainera Monja Agustinak, Maria Teresaren Monjak eta Karitateko Monjak.

      Agustinek gure artean jarraitzen dute oraindik, eta gainera daude, Familia Santuko Misiolariak eta Karitateko Monjak, zeintzuek ikastetxe bat gestionatzen baitute eta gizarte-ongizateko lanetan aritzen baitira, eta azkenik Jesus eta Mariaren Bihotz Sakratuaren Misiolariak.

 

 

OPARIAK, HILETAK ETA PROZESIOAK

 

      Elizkizunek irauten zuten bitartean, etxekoandre bakoitza bere oinetxeari zegokion yarleku edo hilobiaren gainean jartzen zen, eta mezako eskaintzakoan aldareraino joaten zen, ogia apaizari eskaini eta estolari muin emateko. Eskaintza hau bakoitzak elizan zeukan egonlekuaren arabera, familia bakoitzak zeukan gizarte-mailaren eredura egiten zen. Egon-lekuetan behin eta berriz izan ziren aldatu beharrak, kontaezin ahala tirabira eta auzien iturri izan ziren mendeetan zehar. Baina gainera, nola yarlekutik aldarera egiten zen joan-etorriak zarata handia sortzen zuen eta elizkizunean bilduta egotea galarazten zuen, hala gotzain-erabakiaren ondorioz, 1596tik aurrera, apaiza izango da aurrerantzean elizan barna lekuz aldatuko dena, opariak hartu eta estola muin emateko eskainiz. Bikarioak aldaketa hau akordatzen eta eskrituratzen du Hernaniko etxe nagusietako andreekin (han ageri dira Anbulodi, Çabalaga, Araeta, Altzega, Agirre, Aierdi, Baskardo, Azkonobieta, Legarra...)[249].

      Ordenamendu hierarkiko zorrotza izaten zen eta inork ez zeukan besteei aurre hartzerik opariak eskaintzeko orduan, zigorrik gabe. Gai honek eztabaida luze bat izan zuen Tolosako Batzar Nagusietan, 1592an, bada izan ere, ermandadeko alkatea, Antonio Luzcando, irainduta sentitu zen Nicolas de Ayerdi bizilagunaren partetik, gure parrokian izan zen elizkizun batean, halako eran, ezen ia elkarri joka hasi baitziren biak, bakea ematera bestea baino lehenago joateagatik —hauxe benetan paradoxaren eta aldrebeskeriaren ezin gehiagoa!—[250].

      Hiltzean, zaldun gauzadunek dirua uzten zuten testamentuan elizentzat eta inoiz animaliak ere eskaintzen ziren (idi bat, Lazkano etxeko maiorazkoen kasuan), zeintzuek eliz ataritik parte hartzen baitzuten hiletan, eta gero etxera itzultzen ziren, berriro elizari haien balioa eskudirutan ordaindu ondoren. Damek, beren azken borondateetan, oihala uzten zuten irudi-tailentzat mantuak egiteko, arropa zuria aldare eta elementu liturgikoetarako (kasulla, alba, kaliz, patena, etab.etarako...), eta hauek ohituraz hilkutxaren gainean erakusten ziren hileta bitartean erakusketa gisa. Gauzak artean egiteko zeudenean, eredu-mailegua eskatzen zitzaion elizari. Hemendik elementuak alokatzeko merkatu bat sortu zen elizaren partetik, 1771n bukarazten dena (baina horrek ematen zituen onurak mantenduz beti ere)[251].

 

      “Informaturik gaude beste gehiegikeria batez ere, zeina aspaldi-aspalditik praktikatzen baita parrokia honetan, alegia emakumeren bat hiltzen denean, haren interesatuek alba bat eta zingulo bat eskatzen dizkiotela fabrikako (elizako) kontuhartzaileari; eta hildako emakumea zerbait prestutasun-mailakoa baldin bada gainerako ornamentu sakratuak ere frankeatzen dituztela kasulla eta binajerak beren platertxoarekin eramateraino, gero horiek denak defuntuaren gorputz gainean jarririk, honen etxetik elizaraino eraman daitezen, haren fabrikari (elizari) eskubide batzuk ordainduz; aitortzen dugu, jokamolde hori arrazoirik gabe dagoela ornamentu sakratuek eskatzen duten jaiera eta errespetuaren kontra, hauen xede bakarra izaki, Mezako Sakrifizio Santua eta Jainkoaren Kultuko elizkizun santuak, eta Jaunaren Ministroek bakarrik daukate horiek erabiltzeko eskubidea; beraz, Fabrikako Kontuhartzaileei agintzen diegu, eta berebat beste pertsona guztiei, hala elizako nola sekularrei, eskomunio nagusiaren azpian, eta hori larriagotzeko zentzarazpenaren eta gure iritzira izango diren beste batzuen azpian, aipatu omamentu eta piezek, eta elizkizun santuetara destinaturik dauden beste batzuek, ez dezatela ziorik eman goian esan den modu horretan erabiliak izateko, eta horien ordez destina edo seinala dadila beste apaingarriren bat, elizkizun hartarako desegokia izango ez dena, honela Fabrikarentzat kalterik izan ez dadin, bere ohizko ohiturak kenduta gelditzean”.

 

      Hildakoak eliz barruan hobiratzeari uzten zaionean, kanposantuak antolatzen dira kanpoan, hildakoaren gorputza une batean, hiletarako, bakarrik sartzen da elizan. 1849an berebat debekatzen dira “corpore presente”ko (“gorputza aurrean dela”) hiletak, eta orduan kanpoan uzten da hilkutxa, ohiki mahai baten gainean eta oihal beltz batekin estalirik, eta elizkizuna amaitzean lurra ematen zaio.

      Kieroa hildakoaren etxera joaten zen segizioari lagunduz, estandarte, gurutze eta mezalaguntzaileekin prozesio handia eginez; baina bizilekua urruti baldin bazegoen, puntu bat seinalatzen zen elkartzeko. 1851n Fagollaga baino harago bizi zirenek eskatzen dute, alegia apaiza atera dadila gutxienez burdinolaraino segizioari harrera egitera, diskriminatuak sentitzen direla-eta; eta handik bi urtera, onartu egiten dute apaizek Usategieta baserriraino laguntzea. Era berean, ordu jakin bat eskatzen dio kabildoari, marka dezala ordu bat, heriotza izan den etxetik elizara egin behar diren hileta-garraio guztiak egiteko[252].

      Orain kexa baldin bagara hiltzea asko kostatzen delako..., zer esango ote zuten orain dela mende t’erdiko gure asabek! Adibidetzat 1834ko kontu batzuk jarriko ditugu (ordurako bazen elizaz kanpoko kanposantua); kontu horietan ez dira sartzen, ez hileta eta ez orduan obligaziozkoak ziren urtebeteko mezak:

 

— Kofradia bakoitzari erreal-erdiko bana: 1 er. 17 marabedi

— Segizioan estandartea eramaten duenari: 1 er. 17 marabedi

Serorari hil-kanpaia jotzeagatik: 4

Serorari lau hileta-egunetan gauza bera egiteagatik: 16

— Mandaderari: 8

— Ehorzleari: 8

— Kandelak eraman zituzten lau mutikoei: 8

— Gorputz hila eraman zuten lau gizonei: 16

— Hilkutxa jartzeko erabili zen mahaiaren gainean erabilitako mantagatik: 4

— Elizarentzako limosnatarako: 120

— Guztira: 187 er.

 

      Prezio hauek preziatu ahal izateko, esan dezagun, garai hartan hargin-peoi edo arotz-peoi batek gutxi gorabehera 8 er. kobratzen zuela eguneko, eta ofizial batek 12 er. Libra bat behi-haragi (460 gramo) erreal bat kostatzen zen eta libra urdaia 2,5 er. Arroba oliogatik (11 kg. 50 gr.) 64 er. pagatu behar izaten zen, pattarragatik 40 er., eta ardoagatik 20 er.

      Halaber, zerrendan “mandadera” aipatzen da; pertsona honen enkargua izaten zen, apaizari eta familiartekoei heriotzaren berri ematea, eta gorputz-eramatea eta lur-ematea zer ordutan egingo zen jakinaraztea[253].

      Prozesioei dagokienez, dakiguna da, ezen XVI eta XVII. mendeetan bederen San Agustin egunean (abuztuaren 28an) egiten zela bat parrokiatik Agustinen komentura. Horrek herriko gizarte-ordenarentzat zeukan joan-etorri handiaren berri kasu batek ematen digu, non sekulako eskandalua sortu baitzen kabildoak bere aldetik bakarrik 1606an prozesioa eseki eta kendu zuelako. Iruñeko gotzaingoko kuriako aguazilak parte hartu behar izan zuen, eta hau apaizen defentsan ateratzen da[254]. Halako egunetan, gainera, “antzara-jokoa” egiten zen, XIX. menderaino egiten segitu zena[255].

      Seguruenik izurrite-garaian egindako promesa bat betetzeko, San Sebastian egunean (urtarrilak 20) prozesio ospetsu bat egiten zen Zikuñagako Ama Birjinaren ermitaraino. Baian nola eguraldia garai horretan ez zen egokia izaten eta nola ia “eskolako umeak” besterik inor etortzen ez zen, kabildoak 1737an erabakitzen du, prozesioa San Agustinen komenturaino bakarrik murriztuko zela, eta han San Agustinen elizako aldare nagusiaren aurrean zegoen santu horren irudi aurrean otoitz egin zitekeela. Nolanahi ere, bai prozesio hau eta bai Santa Ageda eta San Rokerenak, atzeratu egiten ziren eguraldi txarra zenean[256].

      Gizaldietan zehar Hernaniko fededunek errogatibak egiten zituzten San Markos egunean Donostiako Huako Ama Birjinaren ermitaraino, eta Espiritu Santuaren Bazkoatan, Antiguako ermitaraino joaten ziren prozesioan, eta han meza ematen zuten; jarraian gosaltzera gonbidatzen zituen Hernaniko Udalak; itzuli ere prozesioan egiten zen, eguerdi aldera itzultzeko moduan[257]. Egun horretako erritualaren edertasunaren kontura honela idazten zuen kronista batek 1831n:

 

      “Denbora gutxi da ohitura utzi dela, non Gurutzea jasota kapilauekin prozesioan urtero pasatzen baitziren, Mendekoste hirugarrenean, Donostiako Antiguako Parrokiara, hau izaki herrialde hartako aurrenekoa eta Donostiako hiriburuko mugapekoa; prozesioan joaten ziren Hiribilduko gorputza osatuz, Alkatea Kapitain gisa, Erregidore Dekanoa Alferez gisa eta bigarren Alfereza sarjentu gisa, estandarte, txirulajole, alabardari eta kajak, kapituluko kide bakoitzak eramaten zuen, aginte-seinaletan bere makila espadia osatuz, Alkatea Kapitain gisa, Erregidore Dekanoa Alferez gisa eta bigarren Alfereza sargento gisa, estandarte, txirulajole, alabardari eta kajak, kapituluko kide bakoitzak eramaten zuen, aginteuruko mugapekoa; prozesioan joatorioko aldean; eta Meza bukatzen zenean, harrerakoan izan zuten lagun-talde berarekin, harrera-lekuko parajeraino itzultzen ziren eta han agurtzen zuten elkar. Eta Antiguako parrokia hori, Mendekoste bigarrenaren bezperan, Hernanira pasatzen bazen ere, prozesioan berau ere, kristau xeheak bakarrik joaten ziren; inoiz ere ez ziren joan Donostia hiriko kapitularrak”[258].

 

      Prozesio hauei solemnitate handiagoa ematearren, Jaunaren Igokundekoa, San Pedro, Korpus Kristi, etab.ei bezala, 1854an Udalak kandelentzako bi farol berri erostea erabakitzen du[259].

 

 

 

 

[199] AROCENA, Fausto. Monasterio de Madres Canónigas Lateranenses de la Orden de San Agustín de la villa de Hernani. “Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, Dr. Camino”. 19. zk., Donostia, 1985, 7. or.

[200] AYERBE IRIBAR, Maria Rosa. Orígenes de la nueva iglesia parroquial de San Juan Bautista de Hernani. Op.cit., 341. or.

[201] H.U.A. E/4/1/3.

[202] LIZASO, Domingo de. Op.cit., 120. or.

[203] H.U.A. E/4/1/3.

[204] D.P.A. Leg. C-83/9.

[205] H.U.A. E/4/1/10.

[206] DIAZ DE SALAZAR FERNÁNDEZ, L.M., AYERBE, M.R.. Op.cit., V. alea, 69. or.

[207] H.U.A. E/1/14

[208] D.P.A. Leg. C/693/II.

[209] O.A.P. III. atala. 1.026. leg., 78. fol.

[210] O.A.P. III. atala, 1.062. leg.. 120. fol.

[211] O.P.A. III. atala, 1.035. leg., 3. fol.

[212] O.P.A. III. atala. 1.020. leg., 35. fol. ela 1.024. leg., 82. fol.

[213] O.P.A. III. atala, 1.046. leg., 12. fol.

[314] H.U.A. E/4/1/1/26.

[215] O.P.A. III. alala, 1.354. leg., 243. fol.

[216] H.U.A. E/4/1/1/31.

[217] O.P.A. III. atala, 1.062. leg., 192. fol.

[218] MARTINEZ DE ISASTI, Lope. Op.cit., 526. or.

[219] O.P.A. III. atala, 1.047. leg., 30. fol.

[220] O.P.A. III. atala, 1.076. leg., 249. fol.

[221] O.P.A. III. atala, 921. leg., 14. fol.

[222] D.P.A. Leg. C-87/17.

[223] AYERBE IRIBAR, Maria Rosa. Confluencias de la jurisdicción eclesiástica en las cacerías de Hernani en relación con los pagos de diezmos y primicias. “Boletin de Estudios Históricos sobre San Sebastián. Dr. Camino” 18. zk. Donostia, 1984, 3. or.

[224] O.P.A. III. atala, 1.018. leg., 132. fol.

[225] H.U.A. E/4/11/4/1.

[226] O.P.A. III. atala, 1.273. leg., 65. fol.

[227] H.U.A. E/4/1/1/33.

[228] O.P.A. III. atala, 1.276 leg., 29 eta 349. fol.

[229] H.U.A. III. atala, 1.278. leg., fol. 184 v., 340, 546.

[230] H.U.A. m. atala, E/4/1/1/30.

[231] O.P.A. III. alala, 1.407. leg., 79. fol.

[232] H.U.A. E/4/1/1/34.

[233] O.P.A. III. atala, 1.371. leg., 432. fol.

[234] O.P.A. III. alala, 1.372. leg., 483. fol.

[235] O.P.A. III. atala, 1.372. leg., 82. fol.

[236] Historiako Erret Akademia. Op.cit., 362. or.

[237] El barrio de la Florida y la parroquia de San José Obrero. “Escuela de Tiempo Libre” Hernani, 1989.

[238] Irakurketa arintzearren, bazter utziko dilugu atalburu honetan ohar eta erreferentzia dokumentalak. Irakurle interesatuak, Las ermitas de Hernani izeneko nire ikerlanean aurkituko ditu, beste datu osagarri askorekin batera. Lan hori, Cuademos de Sección de Antropología-Etnografían argitaratua daukat, Eusko Ikaskuntza, 11. zk., Donostia, 1994, 9-70 or. Puntu honetan, Zikuñagako ermitari buruzko apartatuan egilen dugu salbuespen, aparteko monografia bat eskaini bainion horri, oraino argitaratu gabe dagoena: La ermita de Zikuñaga de Hernani (Hernani Herriko 2. ikerketa-saria, 1990).

[239] MURUGARREN ZAMORA, Luis. Hernani, su historia e instituciones. Op.cit., 50. or.

[240] D.H.A. Hernani: Mandatuen liburua. 1745.XI.5.

[241] O.P.A. Hernani. 1.459. leg., 146. fol., 1.378. leg., 126. fol.

[242] O.P.A. III. atala, 1.216. leg., 198. fol.

[243] D.H.A. Hernaniko Mandatuen liburua. 1.726-1.849 leg.ak.

[244] D.P.A. leg. A-18/31.

[245] MURUGARREN ZAMORA, Luis. Fundación del Convento de San Agustín de Hernani. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen buletina. XXXIX. urtea, 1 eta 2 koadernoak. Donostia, 1983, 257. or. eta hurr.

[246] O.P.A. III. atala, 996. leg., 5. fol.

[247] MARTINEZ DE ISASTI, Lope. Op.cit., 527. or.

[248] MURUGARREN ZAMORA, Luis. Fundación del Convento de San Agustín de Hernani. Op.cit., 257. or.

[249] O.P.A. III. atala, 996. leg., 5. fol.

[250] DIEZ DE SALAZAR FERNÁNDEZ. L.M., AYERBE TRIBAR, M.R., Op.cit. XI. alea, 579. or.

[251] D.H.A. Henani: Mandatuen liburua, 1771.IX. 12, 12. puntua.

[252] H.U.A. A/I/15 Folk. 72 v. 107, 150, 230 v.

[253] D.H.A. Hernani: Hildakoen Liburua, paper soltea.

[254] O.P.A. III. atala, 1.018. leg., 39. fol.

[255] H.U.A. B/3/1/3. 1833.

[256] H.U.A. A/I/9, 508. fol.

[257] D.P.A. Leg. 1.695/1.

[258] J.V. Op.cit., 467. or.

[259] H.U.A. A/I/16, fol. 50 v.