Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Kale Nagusia 12 | Kale Nagusia 13 (Torrea) | Kale Nagusia 14 >
izena:
Kale Nagusia 13 (Torrea)
kodea:
81
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Berant Erdi Arokoa
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea, bi solairu eta ganbara ditu. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kale Nagusira ematen du (bertan dago irekita sartzeko ataria) eta atzealdeak, berriz, Ezkioga pasealekura. Fatxada nagusia oso-osorik kareharrizko harlanduz eginda dago, eta sarrera-bao dobelatua dauka, arku ojibalarekin; era berean, lehen eta bigarren solairuen artean gezileiho erako hutsarte bat ere ageri du. Lehendabiziko solairuan, bi balkoi-hutsarte arku eskartzanoz irekita daude, eta bigarrenean eta hirugarrenean, berriz, hiru eta bi bao, hurrenez hurren, azken horiek buruak aldatuta dituztela. Estalkia 1912an berritu zuten, eta bi garaieratan errematatzen da, hiru eta bi tartetan. Atzealdean behealdea eta bi solairu ageri ditu, eta solairu bakoitzean hiru bao ditu, kareharrizko harlandu molduratuz inguratuta eta arku konopialez errematatuta; fatxada nagusia baino nabarmen geroago egina da. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
bibliografia:
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D005
2.G.V. Kale Nagusia 13
3.D.F.G. 440030 (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 4
4.H.U.93 41
4.H.U.95 6
5.H.U.94 M-13
 
Etxea | < Kale Nagusia 12 | Kale Nagusia 13 (Torrea) | Kale Nagusia 14 >