Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Kale Nagusia 11 | Kale Nagusia 12 | Kale Nagusia 13 (Torrea) >
izena:
Kale Nagusia 12
kodea:
80
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta lau solairu, azken biak geroago altxatuak. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kale Nagusira ematen du eta atzealdeak, berriz, etxe-uharteetako gandolara. Kareharrizko harlanduz egindako eraikina hirugarren solairuaren abiaburura arte; solairuak hareharrizko inposta-lerroz bereizita daude. Sarbide-baoa ezkerreko alboan, hareharrizko harlanduz egina; beste aldean, garai batean leiho izandako hutsartea, egun sarbide izateko ebakia. Hiru balkoi-bao, hareharriz inguratuta, lehen eta bigarren solairuetan irekita; balkoi korritua lehen solairuan eta soilak gainerakoetan, guztiak burdina forjatuz armatuta, lauza-zoruekin eta solairu bakoitzean erreja desberdinekin. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
4.H.U.93 41
5.H.U.94 M-12
 
Zerrenda | < Kale Nagusia 11 | Kale Nagusia 12 | Kale Nagusia 13 (Torrea) >