Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Gudarien Enparantza 4
kodea:
57
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Kantoiko eraikina, gaur egun bi finkak osatua: Gudarien Enparantza 4 eta Kale Nagusia 1. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, hirigunearen goiko aldean Kale Nagusiko etxe-uharte bat errematatzen du. Oinplano laukizuzena; behealdea, bi solairu eta ganbara ditu. 1993an zaharberritu zuten; kareharrizko mehelina du lehendabiziko solairutik gora, Kale Nagusian, baita material bereko eskantzuak ere angeluetan. Kale Nagusira ematen duen fatxada behealdean aldatuta dago, bi solairu ditu (bi bao solairu bakoitzeko), egurrezko bilbadura adreiluz beteta. Gudarien Enparantzara ematen duen aldeak, berriz, hiru bao ditu solairuko, eta harri-hormaz egina da, ezkerreko angeluan behealdea zeharkatzen duen pasadizoaren gaineko horma-atala izan ezik, adreilu-betezko bilbadura baitu. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
4.H.U.93 41
5.H.U.94 G-4