Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Ereñotzu | Ereñotzu | Etxola-erreka >
izena:
Ereñotzu
kodea:
33
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
aro orokorra:
Berant Erdi Arokoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, oinplano angeluzuzena. Behealdea, solairu bat eta ganbara. Bi isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra fatxada nagusiarekin perpendikularrean du, hego-mendebaldera ematen duela. Zeramikazko teila kurbatuak ditu estalkian.
Bistako harri-horma emokatuz egindako eraikina, kareharrizko harlanduzko eskantzuekin. Garai batean dorretxe izandakoa, fatxadak beheko solairuan sarrera-bao dobelatua ageri du erdi-puntuko arkuarekin, kareharrizkoa, baita gezileiho itxurako bao bat ere. Lehendabiziko solairura mandioko eskaileratik sartzen da, eta bi bao konopial bikoitz ditu hareharriz inguratuta, mainel batekin, molduratutako leiho-ertzekin; era berean, erdi-puntuko hutsarte bat ere badu, baita zazpi modiloi ere. Eskuineko alboan, beheko solairuan, gezileiho-bao bat ageri du, eta ezkerrekoan, berriz, lehendabiziko solairuan, bao konopial bikoitz bat, mainel desagertu batekin, bata konopial soila, beste bat erdi-puntukoa eta beste bat zuzena, guztiak ere hareharriz inguratuta. Ganbararen parean, fatxadan, triangelu-formako bederatzi usategi-bao.
Barrualdean, egurrezko egitura kontserbatzen du eta beheko solairuaren zolarria lurrezkoa da.
Gaur egun, familia bat bizi da, baserri-ustiaketan.
bibliografia:
Linazasoro, I. (1974)
Linazasoro, I.; Arrondo, E. (1982)
Urteaga, M. (1992)
Linazasoro, I.; Arrondo, E. (1982)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C000033
3.D.F.G. 440018
4.H.U.93 5
4.H.U.95 52
3.D.F.G. 440018
4.H.U.93 5
4.H.U.95 52
Zerrenda | < Ereñotzu | Ereñotzu | Etxola-erreka >