Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Eraikin hidraulikoa | < Kartola | Leoka | Osinaga >
izena:
Leoka
kodea:
147
jabetza:
Publikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Garaikidea
deskripzioa:
Oinplano angeluzuzeneko barrunbe batean instalatutako ikuztegi publikoa, hiru aldetatik harri-lanezko murruz estalita eta irekita gainerako zatian. Isurki bakarreko hiru estalkiz babestuta dago, eta hormetan sartutako mentsulek eusten diote, baita hareharrizko lau zutabe klasikok ere. Zeramikazko teila zapalak ditu estalkian. Garbiketarako aska morteroz eta zementuz egina da, eta garbiketarako lauzak, berriz, kareharrizkoak dira. Askak eta lauzek zeharkatzen dute barrunbearen ardatz osoa. Alboko paramentuek azuleju-estaldura dute 1980ko obren ostetik, eta luzera osoan kareharrizko lauzaz egindako apal bat dute, material bereko horma-besoekin. Barrenean, garai bateko iturriaren hodia hareharrizko harlanduzko erretaula batek apaintzen zuen, barruan hareharrizko oinazpiko bat dago eta, haren gainean, kartel bat honako idatzi honekin: (ALAB)ADO/SEA EL S.S./SACRA/MENTO/Cruz sobre H. Kanpoaldean, eskuinetan, harri-lanezko eraikin bat ageri da, kanoi-gangarekin, aurrealdean 1896 data idatzita daukala; albo batean hiru iturriko uhaska bat kontserbatzen du, eta, barrenean, inguru horretara garai batetik ura ematen duen iturburuko sarbidea. (Esandako data, 1896, gertuen duen zutabeko fustearen goiko aldean ere ageri da idatzita.)
bibliografia:
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C00E029
3.D.F.G. 440008
4.H.U.93 29
4.H.U.95 31
5.H.U.94 La
 
Eraikin hidraulikoa | < Kartola | Leoka | Osinaga >