Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Andre Kalea 26 | Andre Kalea 28 | Andre Kalea 29 >
izena:
Andre Kalea 28
kodea:
131
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano karratua. Sotoa, behealdea, bi solairu eta ganbara ditu. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kardaberaz kalera ematen du eta alboak, berriz, Karkaba kalera. Beste aldeak mehelinak dira.
Fatxada eraberrituta dauka. Eskuineko mehelinaren eta ezkerreko eskantzuaren artean (biak kareharrizko harlanduz eginak eta enborki-mentsulen gainean irtenda lehen solairutik), beheko aldean garai bateko aurrealdearen zati bat kontserbatzen du, kareharrizko harlanduz egina, eta goiko solairuetan adreilu trinkoz betetako bilbadurak ditu, bakoitzean bi balkoi-bao irekita dituela.
Alboko murrua harri-hormaz egina da, eta bistan utzita dago eraberritu zutenetik.
Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D020
4.H.U.93 41
4.H.U.95 23
5.H.U.94 K-28
1.G.V. 20040C01D020
4.H.U.93 41
4.H.U.95 23
5.H.U.94 K-28
Zerrenda | < Andre Kalea 26 | Andre Kalea 28 | Andre Kalea 29 >