Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Kale Nagusia 6 | Kale Nagusia 62 | Kale Nagusia 64 (San Agustin eliza) >
izena:
Kale Nagusia 62
kodea:
112
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, oinplano angeluzuzena. Behealdea, bi solairu eta ganbara ditu. Lau isurialdeko estalkia, teilatu-gailurra luzetara duela, ekialde-mendebalde orientazioarekin. Ekialdeko isurialdean mantsarda bat dauka, eta zeramikazko teila kurbatuak estalkian.
Gaur egun etxebizitzak daude eraikin honetan, eta mendebaldera ematen duen alboan dauka sarrera. Zati gehiena harri-lan emokatuz eginda dago, eta mendebaldeko harlanduzko fatxada kontserbatzen du; beheko solairuko baoak berrituta daude, eta solairuak inposta-lerroz bereizita. Iparraldeko aldean, behealdean sartzeko baoa ageri da, hareharrizko buruarekin inguratuta. Goiko solairuetan, hainbat bao-hutsarte daude harlanduz inguratuta.
Behealdean biltegi bat dago, eta solairuetan, berriz, etxebizitzak.
Zerrenda | < Kale Nagusia 6 | Kale Nagusia 62 | Kale Nagusia 64 (San Agustin eliza) >