Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Kale Nagusia 47 | Kale Nagusia 48-50 | Kale Nagusia 49 >
izena:
Kale Nagusia 48-50
kodea:
105
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea, lau solairu eta ganbara; azken bi solairuak geroago altxatuta daude. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kale Nagusira ematen du (bertan dago sarrera), alboak Plaza Berrira (bigarren solairuraino xurgatua), atzealdeak etxe-uharteen arteko patiora eta azkeneko aldea, berriz, mehelina da. Kale Nagusira ematen duen fatxada nagusiak behealdean eta lehen solairuan kareharrizko harlanduak kontserbatzen ditu, hareharrizko inposta-lerroz bereizita. Beheko solairuan, sarbideen alboetan, erdiratuta, bi leiho-hutsarte aldatuta ageri dira, oinarria eta karela moztu ondoren. Lehendabiziko solairuan hiru balkoi-hutsarte daude, erdikoa armadura forjatuaren gainean irtena, lauzazko oinarriarekin, bai eta bi armarri ere horma-ataletan.
Atariaren barruan sarrera-arku osoa kontserbatzen du, atzeko patiora ematen duela, erdi-puntuan dobelatuta, bai eta eskailera-tarte monumentala ere, hareharrizkoa, solairu guztietara emateko.
Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta solairuetan, berriz, etxebizitzak. Plazaren parea ere komertziala da.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D016
3.D.F.G. 440036
4.H.U.93 41
4.H.U.95 18
5.H.U.94 M-50
1.G.V. 20040C01D016
3.D.F.G. 440036
4.H.U.93 41
4.H.U.95 18
5.H.U.94 M-50
Etxea | < Kale Nagusia 47 | Kale Nagusia 48-50 | Kale Nagusia 49 >