Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Belasko-Enea | Belasko-Enea Berri | Bordatxuri

 

Belasko-Enea Berri

 

      Nagusi beraren (Velasco jauna) jabetzako borda baino ez. Hortik datorkio nonbait Belasko-Enea Berri.

      Jauregi auzoko eskolaren ondotik hartzen da Belasko-Enea Berri baserrirako bidea. Handik hirurogei metro eskasera dagoen muinoaren hegalari atxikita, hegoaldera begira, iparraldeko haizc hotzaren babesean kokaturik.

      Behetik begiratuta lau oin eta bi isuriko etxea da, hego-mendebal ipar-ekialderako zentzuan. Etxe apala, lurraren gainetik beretik belarra jasotzeko lekua eta etxearen mendebaldeko fatxadaren lehen oinean ukuilua ditu. Iparraldeko fatxadan eta mendialdetik lurraren arrasean dauka, hirugarren oinean, etxebizitzarako sarrera eta eskailera gutxi batzuk igo eta ganbara. Hegoaldeko fatxada zertxobait jana dauka mendebaldeko azken metroetan, etxearen atzera igotzeko lurrak ematen zuen eran, beharbada.

      Belasko-Enea baserriko Pello Etxeberria jarri zen bizitzen borda izandako honetan Ixabel Mendizabal hernaniarrarekin 1940. urtean ezkontzerakoan, eta seme-alaba hauek izan: Joxe Antonio, Migel Mari, Felipe, Nikolas (ezbeharrez hila), Gabino eta Mari Ixabel. Guztiek kanporako bidea hartu zuten eta Pello duela hamar urte zendutakoan, Ixabel alarguntsa, Migel Mari semeak, Mari Ixabel arrebarekin batera aldamenean egindako etxe berrira joan zen bizitzera.

      Lur gehiegirik ez eta, Pello Añorgako harrobira joaten zen lanera. Halarik ere, bertan bizi zirenean, behi, zekor, oilo, baratze, sagasti eta abar izaten zuten eta hantxe aritzen ziren senarra eta semeak fabrikatik edo eskolatik etorritakoan, eta ama, Ixabel, goizean merkatuan etxeko produktuak saltzen eta arratsaldean haiek prestatzen. Gero, ordea, senarra hil, seme-alabak fabrikan hasi, kanpora ezkondu eta egun, aurrerabiderik ez eta, hutsik geratu da baserria. Alabaina, Ixabel hantxe aritzen da oraindik ere baratze lanetan eta oiloak gobernatzen “osasunak laguntzen dun bitartean” dio. Bestetik, sagarra dezente bildu dute aurten ere; belarra inguruko baserritarrari ematen diote, eta soroak garbi daudela esan behar da.

 

Belasko-Enea | Belasko-Enea Berri | Bordatxuri