Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Urruzuno Behekoa | Urruzuno Goikoa (Leitzanea) |

 

Urruzuno Goikoa

(Leitzanea)

 

      Anaiak ziren Urruzuno bietako gizonak, biak leitzarrak, eta hortik datorkio Leitzanea Urruzuno Goikoari. Joxe Joakin Iriberri Zabaleta aita, Leitzakoa izatez, eta Maria Anabitarte ama, eta hauen seme-alabak: Lorentxo (txikitan hila), Joxepa, Guadalupe, Florentino, Manuela, Nati, Gregori, Anttoni eta Joxe Mari.

      Basagizona aita, egurgilea, egurra egin eta egurra salduz atera zuen bizimodua.

      Gainerakoan, behi batzuk, baratzea eta oiloak. Gazteak, gauza izaten hasi ahala, kanpora lanera.

      Azkenik, Florentino gelditu zen etxean gurasoekin. Gero, etxea saldu eta Hernanira joan ziren bizitzera. Orain bi emakumezko etxejabe eta hauek bizi dira Urruzuno Goikoan, etxea poliki birmoldatu dutelarik.

 

Urruzuno Behekoa | Urruzuno Goikoa (Leitzanea) |