Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Latsa | Olaburu (Goikoetxe) | Olaondo (Txokolate-Enea)

 

Olaburu

(Goikoetxe)

 

      Goikoetxe izenez ezagunagoa bada ere, Olaburu du honek bere jatorrizko izena, esanahi handikoa beste gabe ere, oro har bere osotasunean hartuz gero. Baserri patxadakoa izana, Ereñotzu-Alkatxurain bidearen eskuinera eta Nafarroako errepidearen gainean eta orain 'Trrintzi” taberna etxearen atzean kokatzen den Olaburu. Lursailak ere, batzuk behintzat, ez hain aldrebesak.

      Olaburukoa den galdetu eta, ezetz, Goikoetxekoa dela esan dit aurrean dudan Klara Lizeaga Aranburu andereak (57 urte), nolanahi ere, “nire aitak esaten zuen berak bazuela Olaburu deitura baina nahiko atzean” esan dit elkarrizketan sartu orduko.

      Aita, Bixente Lizeaga, etxeko semea, eta Anttoni Aranburu Naparralde baserriko alaba ama eta honako senide hauek jaio ziren Olaburun: Bixente, Ramon, Joxe, Maria Luisa eta Klara. Ez zituen aiton-amonak ezagutu eta ama ere berak 13 urte zituenean galdu zuen.

      Nolako baserria zen Olaburu galdegin diodanean, zera esan dit irribarrez: “Baserri handia, etxea ederra eta lursail onak zituena omen zen. Nik hala entzun izan det beti nire jaiotetxeaz. Halare, nik ezin dizut gauza handirik esan, 11 urte nituenean atera bainitzan bertatik eta hango bizimoduari buruz eta, ez dakit gehiegi”.

      Ereñotzuko elizaren aldamenean izaki, gogoan du herriko festetan koadrilak “Txilibitanetik gure etxera eta guretik hara” ibiltzen zirela. Gau eta egun soinua atergabe, “Tarragona” deitu soinujolearekin. Esan behar, Olaburu sagardotegia izan zela bere garaian. “Sagar asko etxean, fruta arbola ugari izaten zen eta gogoratzen naiz hamar-dozena bat kupel egoten zirela ilaran. Auzokoek ere gure tolarean jotzen zuten sagarra”

      Aitari entzuna, apreta zurikin etortzen zela bizikletan Hernanira eskolara, eta garai hartan frantsesa ematera ere iritsi zela. Gero, gerra garaian Afrikara soldadu, eta etxera etorritakoan bi arreben hutsunea aurkitu zuen, moja sartu baitziren bata Azkoitian eta bestea Erroman, hain zuzen ere. “Azkoitira arreba bisitatzera joan omen zen baina Erromara ez”.

      Aita makinetxen aritu omen lanean, eta handik aparte baserrian, gainontzeko senide, emazte eta seme-alaben laguntzarekin. Zortzi bat behi eta idi parea izaten zituzten, eta behin eta birritan errepikatu dit Klarak berak entzundakoa, baserri ona eta handia zela, alegia. Iturria ere etxeko lurretan bertan zuen.

      Ereñotzuko apaizetxea egin aurretik, D. Jose Maria Maidagan joaten omen hara meza ematera eta behin baino gehiagotan Olaburmi ostatu hartua. “Txilibita festetan bakarrik irekitzen zutelako eta gurea berriz urte osoan”.

      Handik eta harat, 19556311, Lizeagatarrek baserria saldu zuten halabeharrez, eta Donostiako Gisasola andereak erosi, “inbertsio gisa edo”. Oilaskotegi bat jarri zuten baina ez zuen aurrerabiderik izan eta gaur egun erdihutsa dago Olaburu edo Goikoetxe baserria.

 

Latsa | Olaburu (Goikoetxe) | Olaondo (Txokolate-Enea)