Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Borda Berri | Enporru-Enea | Erratzu

 

Enporru-Enea

 

      Meza Nagusira joateko aitona Antonio, garai hartan, txanbra, brusa gisako janzki bat, eguzkiak ez gorritzearren edo, alderantziz ipinita ekartzen omen, forrua bistan horra, eta handik eta harat enforrua, eta azkenean, Enporru eta Enporrutarrak.

      Amonak, hau etxeko administrari nonbait, pezeta zilarra. ematen omen zion aitonari kalerakoan, baina kanbioak ekartzekotan. Ekarri ere. “Hara, batekin bi ekarri dizkiñat” kris-kas eginez itzultzen zizkion txakur haundi edo txiki biak, bi doi-doian. Gainerakoa...

      Aski harrera ona egin dit Mari Tere bertako alabak, gauza hauek oso gogoko dituela esanez eta pena duela eskola hain gutxi izatea deitoratuz. Mari Tere Zapiain (66 urte) izan dut, bada, solaskide. Zapiain izan direla beti zioen eta ez Zapirain. Deitura Udaletxeko idazkariak oker jarrita, ederki kosta ondoren (500,-pta.), eta ez oraintxe, zuzentzeko modua egin zuen familiak.

      Jesus-Enea etxea dauka, bide aldetik, itzal eginez, Enporru-Eneak aurrean. “Angelu” jendearen jabetzakoa, 10.000,-pta. pagatuz erosia omen etxea. Bi uretako etxea zela dio, koxkorra lehen, goian etxebizitza, ukuilua behean, eta terraza eta ganbara zituen, artoa, patata...hemen. Lur onak, “azukrea baino hobeak” zituztela dio Mari Terek. Sokatira franko eginak dira. Astigarragan aspaldidanik 11.000,- pezetetan saltzen ari zirenean, hauek, azkenean erabat nazkatuta 5.500,-pta. metroko saldu behar izan baitzituzten.

      “Ni txikia nintzen baina gogoan dut aitona”, Antonio Zapiain Mujika bertako semea. Pardiola Goikoa baserriko alaba zen amona, Feliziana Iraola Lete. Hauen seme-alabak: Manuel, Isidra, Fidel, Anttoni, Fermin, Bixente, Joxe eta joan. “Fidel, aita, gelditu zan etxean, goizuetar neska gazte batekin esposatuta”. Hernanira 14 urte zituela neskame etorria, jangartxua oso, jaten ikaste aldera. “Bai ikasi ere”! esaten omen zuen berak. Maria Eskudero Arozena zen ama. Hona hauen seme-alabak: Mari Tere, Antonio eta Joan Bta.

      Orain, Joan Bta. eta Petronila senar-emazteak eta bost seme-alaba hauek: Sonia, Iban, Igor, Vanesa eta Tatiana bizi dira elkarrekin Enporru-Enea etxean.

      Aita “Biyak Bat” paperolan 48 urtetan, salbu eta bost urte espetxeak egindakoak. Zergatia galdegitean, hona erantzuna: “Frankoren garaian paper batzuk pasatzen harrapatuta. Kontrabando pixka bat egina ere bazan... Hiru hilabete osoak aita non zan jakin gabe. Hiru txakur haundi eta bi umerekin ama, ez zerurako eta ez lurrerako gelditu zan. Baldosa fabrikan lanean hasi behar izan zuan, ibaia zeharkatuz, herriraino joan eta itzulia egingo ez bazuan”.

Gogoan du Mari Terek ama fabrikara joango bazen, “Xeberi” izenez, emakume heldu bat izan zutela etxean, haurrek izebatzat zeukatena. Egoera honetan, ukuilua hustu beharrean gertatu zen ama (hobe, jan beharrean). Gero, Goizuetako aitonak bidalita, bi zerrama jarri zituan eta ondoren, zerrikumeak hazi eta zerrikumeak ostegunetan ferian saltzeari ekin zion.

Borda Berri | Enporru-Enea | Erratzu