Hernaniko ahotsak
Milagros Zeberio Aranburu
(1921)
Aita Elduaiengoa zuen eta ama, berriz, Hernanikoa. Biki-lagunarekin batera, senideetan zaharrena zen, baina bere ahizpa alperrak azpian hartuta hil zen hiru urte zituela. Bere ama zaldi karroarekin ibiltzen zen merkatura, eta gidatzeko baimena atera zuen kotxe txiki bat erosiz. Hamazortzi urte zituela Donostiara joan zen bere izeba-osaben etxera, La Estrella zeritzon okindegian laguntzera. Handik Hernanira itzuli zenean, jada ezkonduta, Esnal gozotegia ireki zuen. Geroztik Hernanin bizi izan da.
pasarteak