Hernaniko ahotsak
Luix Otxotorena Ollokiegi
(1928)
Hernaniko Epele auzoko Epelekotorre baserrian jaio zen. 5 senide hazi ziren bertan, eta guztien artean 4.a zen bera. 7 urtetik 12ra bitartean eskolan ibili zen eta 13 urterekin gogoan du Hernanin ospatu zen korrika saio batean parte hartu eta postu oso ona egin zuela. 14 urterekin lanean hasi zen. Soldaduskan 17 hilabete egin zituen Logroñon. Epelekotorrera ezkondu zen eta orain Hernanin kalean bizi da.
pasarteak